NI ETA NIRE TALDEA

 

Ikasgelako eta ikastetxeko bizikidetza kudeatzeko funtsezkoa da talde-kohesioa, hau da: elkar ezagutzea, emozioak eta sentimenduak identifikatzea, besteen lekuan jartzea eta elkar ulertzea.

Haurrek elkarrekin lan egiteko eta gustura egoteko, beharrezkoa da elkar ezagutzea eta gela kohesionatuta egotea, azken finean, giro atsegina eta ongizate kolektiboa lortzeko.

Eremuak eta dinamikak

  • Nire barnera begira (erlaxazio-dinamikak eta mindfulness)
  • Elkar ezagutzen
  • Nola sentitzen gara?
  • Denok bat
  • Autoebaluazioa

Gomendioa: eremu guztietatik gutxienez jarduera bat egitea.

Helburuak

  • Ikasleen arteko elkar-ezagutza areagotzea.
  • Aniztasunaren aurrean errespetuz jokatzea.
  • Ongizate pertsonala eta taldekoa garatzen hastea.
  • Bizi-trebetasunak garatzen hastea.
  • Taldea ahalduntzen hastea.

Ebaluazio-irizpideak

  • Lankidetza.
  • Aniztasunari errespetua.
  • Konpromisoa.
  • Berdintasuna.
  • Komunikazio enpatikoa.

Lorpen-adierazleak

  • Parte hartzen du, errespetuz, dinamiketan.
  • Aniztasunaren aurrean errespetua adierazten du.
  • Beregan sentimendu eta emozio batzuk identifikatzen ditu.
  • Besteengan sentimendu eta emozio batzuk identifikatzen ditu.
  • Elkarlanean aritu da eta guztion ongizaterako konpromisoa hartzen hasi da.

Jarduerak

Nire barnera begira

  1. Pentsamenduak puxikak bezala
  2. Mugitu gorputza!

Elkar ezagutzen

  1. Maleta
  2. Pilota
  3. Bat + bat = taldea

Nola sentitzen gara?

  1. Lorea
  2. Zer sentitzen dut?
  3. Kitbull txakur laguna

Denok bat

  1. Emozioen aurren badakit zer egin
  2. Ni izango banintz...
  3. Benetako lagunak

Autoebaluazioa