ADIMEN EMOZIONALA, HARREMANEN OINARRIA

Autonomia Emozionala

Autonomia emozionalak gure buruan konfiantza izaten, autoestimua indartzen, modu positiboan pentsatzen, gure burua motibatzen, erabaki egokiak hartzen eta erantzukizunak modu lasaian hartzen laguntzen digu.

Erregulazio emozionalari esker, bizipen edo gertaera batzuei, modu egokian aurre egiten laguntzen diegu, esate baterako: estresa, frustrazioa, nekea, haserrea, ahultasuna, segurtasun eza, poza, ilusioa…

Honekin lotuta dauden dinamika ezberdinak proposatzen ditugu eremuka banatuta:

  • Nire barnera begira.
  • Autokontzeptua eta autoestimua. Bakoitzaren burua ezagutzea
  • Autokontzeptu eta autoestima praktikan jartzea
  • Emozioen erregulazioa
  • Autoebaluazioa

Helburuak

  • Norbere buruarekiko konfiantza izatea
  • Norbere indarguneak eta ahulguneak identifikatzea
  • Norbere buruaren balioespen egokia izatea
  • Norbere emozioak eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena garatzea

Ebaluazio-irizpideak

  • Autokontzeptua
  • Autoestimua
  • Ekimena
  • Automotibazioa

Lorpen-adierazleak

  • Norbere buruarekiko konfiantza adierazten du
  • Norbere burua balioesten du
  • Norbere emozioak erregulatzeko gaitasuna adierazten du
  • Planteatutako dinamiketan parte hartze aktiboa izan du

Jarduerak

Nire barnera begira

  1. Sima tximua
  2. Pausatzeko tekla
  3. Askatasunez dantzatu

Autoestimua eta autokontzeptua

  1. Nor da nor?
  2. Honelakoa naiz
  3. Polita!
  4. Honela ikusten naute

Autoestimua eta autokontzeptua praktikan jartzen

  1. Gauza asko egiten ditut
  2. Ipurdiak dantzan
  3. Albiste politak
  4. Zure gainean erori
  5. Maitasungrama

Emozioen erregulazioa

  1. Dortokaren teknika
  2. Semaforoaren teknika
  3. Zure alboan hobe

Autoebaluazioa

  1. Autoebaluazioa