Atxikimendua
Kolektiboen atxikimendua jaso
Behin kanpaina zabalduta eta jende guztia jakinaren gainean dagoela ziurtatuta, nola jasoko dugu jendearen konpromisoa?
Nola lortuko dugu pertsona guztien edo gehienen atxikimendua?
Zenbait aukera daude:
- Eskolako webgunea, google formulario baten bidez
- Paper bidez (sinadura)
- Kontratu nominal baten bidez
- …
Eta konprometitzen garen guztiok zer zeinu, zer seinale erabiliko dugu?, nola jakingo dugu konpromisoa dugula?
Horretarako “txapa”, ”eskumuturreko”, edo horrelakoren bat diseina daiteke, eta denok eskolan eraman, ondo ikusteko moduan.
Adibidez:
Irudi hori kolorez inprima daiteke, plastifikatu, eta eskolako kide guztien artean banatu.
Beste aukera bat:
Ikastetxeko idatzietan, zirkularretan… eskolako logoaren ondoan, BAT logoa ikusgarri jartzea.