BESTEEKIN HARREMANETAN

Berdinen Arteko Tratu Onak

Eskola-ingurunean, berdinen arteko tratu onak lehenestea funtsezkoa da hezkuntza-giro seguru eta aberasgarria eraikitzeko. Testuinguru horretan, berdinen arteko tratu txarren detekzio goiztiarra berebizikoa da eskola mailan gerta daitezkeen gatazka posibleei aurre egiteko eta ikasle guztiak haien osotasunean garatu ahal izatea bermatzeko.

Berdinen arteko tratu onak sustatzeak eta eskola-jazarpena hautemateak hezkuntza-ingurunea indartzeaz gain, pertsonen garapen moralean funtsezko zeregina betetzen dute. Enpatia lantzean eta gatazkak modu positiboan ebaztean, pertsona etikoak eta sozialki arduratsuak izateko oinarri sendo bat eraikitzen egongo gara.

Honekin lotuta dauden dinamika ezberdinak proposatzen ditugu eremuka banatuta:

  • Nire barnera begira
  • Jazarpena, zer da?
  • Gustuko ditugun harremanak
  • Gatazken ebazpen baketsua
  • Autoebaluazioa

Helburuak

  • Tratu onak eta txarrak bereiztea eta tratu ona ematen ikastea.
  • Garapen morala lantzea.
    • Eskubideak defendatzea ez da salatzea.
    • Ongizate kolektiboa lortzeko erantzukizun eta konpromiso indibiduala zein kolektiboa garatzea.
  • Berdinen arteko harremanak arautzen ikastea.

Ebaluazio-irizpideak

  • Partaidetza
  • Errespetua
  • Enpatia
  • Jarrera aktiboa jazarpen- biktimen aurrean

Lorpen-adierazleak

  • Tratu onak eta txarrak identifikatzen ditu.
  • Tratu onak praktikan jartzen ditu kideen artean.
  • Badakit eskubideak defendatzea ez dela salatzea.
  • Planteatutako dinamiketan parte hartze aktiboa izan du

Jarduerak

Nire barnera begira

  1. Taldean erlaxaten
  2. Itsas ondoan
  3. Mendi sorgindua

Jazarpena, zer da?

  1. Tximeleta belarriak
  2. Hitz jarioa
  3. Hizki zopa
  4. Jarrera onak, bai!
  5. Jazarpen motak (LH2)

Gustuko ditugun harremanak

  1. Arau positiboak
  2. Patioko jolasak
  3. Arrisku mapa
  4. Harremanen semaforoa
  5. Lagun ezezaguna

Gatazken ebazpen baketsua

  1. Gelen arteko ebazpen trukaketa
  2. Antzezleak gara (LH2)
  3. Zubia gurutzatzen
  4. Adostokia

Autoebaluazioa

  1. Autoebaluazioa