Defendatuko dugu!

1. Komikia 1

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Komikia ikusiko dute gelan, eta egoera aztertuko dute (ikus komikia beherago).

  • Zer gertatzen ari da?
  • Nor dira protagonistak?
  • Zer egiten dute atzean daudenek?
  • Hitz egiten ari diren bi mutilek zer planteatzen dute?
  • Zergatik ez dute ezer egiten?
  • Arrazoia dute?
  • Zer gertatzen da bukaeran?
  • Horrela da benetan?
  • Zer egingo genuke ez gertatzeko?
  • Zerbait egiten badugu, zer da, salatari izatea?

Azken ideia horretan arreta berezia jarriko da, batez ere ikasleak ohartzeko ez dela salatari izatea: lagun ona izatea da!!!

Horren inguruan hitz egin behar da; asko hitz egin behar da, batez ere lortu nahi bada ikasleek jazarpenari aurre egitea une jakin batean.

komikia bat

Iturria: http://iesnx.xtec.cat/1r-deso-visita-la-biblioteca-just-maria-casero-per-la-xerrada-taller-treballem-valors-amb-els-comics-bullying-a-les-escoles-i-instituts/

KOMIKIA 1

2. Komikia 2

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Oraingo honetan egoera ezagun bat dute ikasleek, baina bi modutan: batean inork ez du esku hartzen eta bigarrenean bai (ikus komikia beherago).

Komikiaren inguruan elkarrizketa sortzeko galderak:

  • Zein da gehienetan ikusten dugun egoera?

1. marrazkian:

  • Zer gertatzen ari da?
  • Ikusleek zer egiten dute?
  • Eta zer da egiten ez dutena?

2. marrazkian:

  • Zer gertatzen da orain?
  • Egoera berdina da?
  • Zer aldatu da?
  • Zer egiten ari dira ikusleak?

Jazarpen-egoera bat ikusten dugunean, zerbait egiteko beharrean gaude. Horren inguruan asko hitz egin behar da, batez ere ikasleak egoera horiek identifikatzen lagundu eta trebatu nahi baditugu.

 

3. Komikia 3 (Z)

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Istorio motz honetan oso erraz ikusten da sare sozialen bidez jazarpenaren sufrimendua nola areagotzen den. (Ikus komikia beherago).

Elkarrizketarako galderak hauek izan daitezke:

  • Zer gertatzen zaio mutikoari?
  • Zer gertatu da bideoarekin?
  • Nork ikusi du?
  • Zenbatek ikusi dute?
  • Zergatik?
  • Nola dago mutikoa?
  • Zerbait egin daiteke?
  • Zer?

komikia hiru

 

 Penné, J. Ramón: El universo digital de un niño 2.0 (liburu elektronikoa).

KOMIKIA 3

4. Bullying-arekin parre egiteak gaizkide egiten zaitu

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Bideo honetan ikusten dena garbi dago: jazarpena gelditzeko zerbait egiten ez badugu, gu ere jazarle gara.

Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=Yi9Pbax_jMY

OHARRA: bideoa ikustean, batzuetan gelditu edo atzera egin beharko da ikasleek ondo uler dezaten bideoan adierazten dena.

Bideo labur honetan oso garbi esaten digute zer gertatzen den jazarpen-egoera baten aurrean kolaboratzaile bihurtzen garenean. Horren inguruan hausnarketa egingo dugu ikasleekin.

  • Zer kontatzen dute bideoan?
  • Zer egiten diote mutilari?
  • Nork egiten dio?
  • Eta zer egiten dute bertan dauden neska-mutilek? Zergatik? Lagungarria da?
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Horrelako egoera hauen aurrean zer sentitzen da? Zergatik? Zer behar da egoerari aurre egiteko gai izateko?
  • Zerbait egitea salatari izatea da edo zer da?

Azken ideia horretan arreta berezia jarriko da, batez ere ikasleek ikus dezaten hori ez dela salaketa egitea. Horren inguruan hitz egin behar da, asko hitz egin behar da, batez ere nahi badugu ikasleek jazarpenari aurre egitea une jakin batean.

Reirte con el bullying te hace complice.mp4

 

5. Neska honek bullying-a sufritu zuen...

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Berriro ikusten da jazarpen-egoera eta pertsona batengan duen eragina.

Bideoa ikustekob helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=bVBy7lArpaE

Bideo labur honetan oso garbi esaten dute zer gertatzen den jazarpen-egoera baten ondoren, zer kaltegarria den biktimarentzat eta zer ondorio jasotzen dituen.

  • Zer kontatzen dute bideoan?
  • Zer egiten diote neskari?
  • Nork egiten dio?
  • Besteek ikusten dute?
  • Nor konturatzen da?
  • Zerbait egiten dute?
  • Nork?
  • Zergatik egiten du?
  • Beldurra du?
  • Salatu ditu jazarpena egiten dutenak?

Azken ideia horretan arreta berezia jarriko da, batez ere ikasleek ikus dezaten hori ez dela salaketa egitea. Horren inguruan hitz egin behar da, asko hitz egin behar da, batez ere nahi badugu ikasleek jazarpenari aurre egitea une jakin batean.

ESTA CHICA SUFRIO

6. Ausartak behar dira

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Bideoa ikusi eta ondoren… Merezi du aztertzea abestian esaten dutena.

Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=omZkxy3wU1c

Abestiaren letra: https://www.musica.com/letras.asp?letra=2278571

  • Zergatik esaten dute norbait bakarrik dagoela?
  • Zer esaten dute txantxei buruz?
  • Eta indarrari buruz?
  • Zertarako bilatzen dituzte ausartak?
  • Zer esan nahi du ausarta izatea?
  • Zertarako ausarta?

Abestiaren letra aztertzeko:

https://www.musica.com/letras.asp?letra=2278571

Beste ikastetxe batzuetan beren bertsioak egin dituzte:

Animatuko zarete horrelako zerbait egitera?

SE BUSCAN BALIENTES

7. Bada ipuin bat, zuretzat nahiko ez zenukeena (Z)

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Helburuak:

  • Ea lortzen dugun ziberjazarpenaren gakoak barneratzea, grafikoki azalduz.

 

Denbora: 50 min

 

Nola egin:

Aurretiaz egina izango dugunez “Actuar está en nuestras manos” delakoa, han landutako neurri eta gomendioak azaldu ondoren, azken jarduera didaktiko bati ekingo diogu, ebaluaketa moduko bat egiteaz batera bi gauza hauek lortzeko:

  • Ikasleek: ikusteko moduan adierazi ahal izango dute aurreko saioetan landutako edukiari buruz zer ikasi duten, zer gogoeta egin duten.
  • Irakasleek: neurtu ahal izango dute ikasleek zenbateraino ulertu eta barneratu dituzten kontzeptuak, jarraibideak eta gomendioak.

Irakasleak ikasleei xehetasun edo datu batzuk emango dizkie. Ikasleek, haiek baliatuz, ziberjazarpen-istorio bat asmatu beharko dute (storytelling), okerra zuzentzeko edo prebenitzeko proposamena eta guzti. Erakutsi beharko dute badakitela aplikatzen unitate didaktikoan ikusitako neurrietakoren bat. Adibidez:

Atzo borroka bat gertatu zen ikastetxeko/institutuko patioan, eta gaur albistea herriko prentsan argitaratu da. Albisteak dioenez, mendekua hartu nahian ikasle batek beste bat kolpeka ibili du, besteek grabatu egiten zuten bitartean. Grabazioa, gero, sare sozial batetik zabaldu dute, segituan.

Istorioa asmatu edo josi ondoren, hirunaka edo launaka jarri (edo, talde txikia baldin bada, banaka), eta istorioaren komikia egin behar dute. Hau da, binetak erabiliz, pertsonaiei bizia eman eta eszena batzuk taxutu, ziberjazarpenaren jira-biran.

Komikia eskuz egin daiteke. Horretarako, unitate didaktikoa ematen duen irakasleak txantiloi bat banatuko die, eta hura bete beharko dute. Txantiloiaren adibide bat:

Edo digitalki. Programa bat baino gehiago dago komiki edo ipuin digitalak editatzeko, adibidez: PIXTON (https://www.pixton.com/es/) o GoAnimate (https://goanimate.com/9), irudiz azaltzeko zer istorio asmatu dugun ziberjazarpenari buruz, eta zer proposatzen dugun hura zuzentzeko edo prebenitzeko.

Saioaren amaieran ikasleek komikia amaiturik entregatu beharko dute (astirik izan ez badute, etxean bukatuko dute), eta irakasleak egiaztatu beharko du ea ondo ulertu eta barneratu dituzten gai bakoitzaren kontzeptuak eta praktika onak. Horretarako ebaluaketa-irizpideak hurrengo epigrafean datoz: Ebaluaketarako irizpideak eta tresnak. Komikia digitala baldin bada, formatu hori erabili duten ikasleen gaitasun digitala ere ebaluatu ahal izango da, ea zenbateko gaitasuna duten aplikazio informatiko baten bidez gauzak adierazteko.

Badugu komiki bat, ikasleek egina eskolako ziberjazarpenari buruz. Bada, orain, ikastetxeko beste kanaletan ere berrerabil daiteke (web-orria, bloga, sare sozialetako profila), beste gauza batzuetarako baliatzen diren aldi berean, esate baterako, ikastetxeak berak argitaratzen duen eskola-aldizkarian.

 

I. eranskina: Pixton programaren eskuliburua

 

BADA IPUIN BAT, ZURETZAT NAHIKO EZ ZENUKEENA