Eskolako bizikidetzaren kudeaketa eraginkorra izan dadin, ikasleen dimentsio emozionala garatzea funtsezkoa izango da, hauen garapen integrala sustatuz.
Horretarako, norberaren eta besteen emozioak ezagutu, ulertu eta kudeatu behar dira, eskola-komunitateko kideen artean ongizate emozionala eta enpatia bultzatuko dituen hezkuntza-ingurunea sustatuz.
Honekin lotuta dauden dinamika ezberdinak proposatzen ditugu eremuetan banatuta:
Nire barnera begira (norbere gorputza entzuteko unea)
Elkar ezagutzen (Oinarrizko emozioak)
Nola sentitzen gara (Gure egoera emozionalaz jabetzen)
Nola sentitzen dira? (Besteen emozioak identifikatzea)
Autoebaluazioa
Gomendioa: arlo bakoitzetik gutxienez jarduera bat aukeratu.
Helburuak
Oinarrizko emozioak identifikatzea eta izendatzea.
Norberaren emozioei hitza jartzea eta kudeatzen hastea.
Besteen emozioak identifikatzea eta errespetuz jokatzea.
Ongizate pertsonala eta taldekoa garatzen hastea.
Ebaluazio-irizpideak
Lankidetza.
Komunikazio enpatikoa.
Errespetua.
Partaidetza.
Lorpen-adierazleak
Oinarrizko emozioak ezagutzen ditu.
Bere emozioak identifikatzen eta sailkatzen ditu.
Besteen emozioak identifikatzen ditu.
Proposatutako dinamiketan gogotsu eta errespetuz parte hartzen du.