Nire barnera begira
Gau on!
HELBURUA
- Arnasketaren mugimendu leunean murgiltzea
- Burutik pasatzen zaizkigun pentsamenduak aztertzea
- Gelan lasaitasun giroa sortzea
GARAPENA
Ikasleak etzanda zein jesarrita kokatuko dira, bakoitza espazio lasai batean. Entzunaldiaren argibideak jarraituz, erlaxazio dinamika garatuko dute.
Entzunaldiaren lehenengo atalean, bakoitzaren kezkak eta burutik pasatzen zaizkien pentsamenduei erreparatuko diete.
Ondoren, bigarren zatian, arreta pentsamenduetatik sabelera igarotzen saiatuko dira, arnasketaren mugimendu leuna sentitzera heldu arte.
DENBORA
Entzunaldiak 6:30 minutuko iraupena du. Errepikatu daiteke behin baino gehiagotan eta egokia ikusten den uneetan.
BALIABIDEAK
Gau on! entzunaldia
BIBLIOGRAFIA
SNEL, E.: Erne eta bare, igelaren pare, Editorial Kairós, Bartzelona, 2017
Yogan trebatzen
HELBURUA
- Nork bere buruan duen konfiantza hobetzea
- Estresa murriztea
- Koordinazioa lantzea
- Arreta eta kontzentrazioa hobetzea
GARAPENA
Bilduma 11 txartelez osatuta dago eta modu desberdinetan aurkez daitezke:
- 3-4 ikaslez osatutako taldeak sortu eta talde bakoitzari txartel desberdin bat egokitu. Postura horiek praktikatu eta gero, txartelak aldatuko ditugu ikasle guztiek saio horretan landutakoak ezagutzeko.
- Talde handian txartelak banan-banan aurkeztu. Lehendabizi txartela erakutsi, posturak imitatu, musika lasaia entzuten den bitartean
- Taldeka zein banaka txartelak landu eta gero, ikasleei argazkiak atera yoga praktika hauekin.
DENBORA
Txartelak ezagutzeko eta postura horiek praktikatzeko 15-20 minutuko 2-3 saio erabiliko dira. Ondoren, maiztasuna irakasle eta ikasle taldearen araberakoa izango da ( interesa, denbora, beharraren araberakoa)
BALIABIDEAK
________________________
Eduyoga juego de yoga