Nota: este contenido se está traduciendo 

Autoebaluazioa

 

  Gure arteko harremanak

“Ni eta nire taldea” eranskinean dagoen autoebaluazioa egin baino lehen, komeni da ataleko “Nire gorputzarekin BAT” ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Gure arteko harremanak blokea bukatu ondoren nork bere lorpenak ebaluatzea
 
GARAPENA
 

Talde handian, irakasleak ikasleei gororaraziko dizkie “Gure arteko harremanak” blokean egindako jarduerak eta helburuak.

Banaka, eta “Gure arteko harremanak. Autoebaluazioa” eranskinean datorren fitxarekin lagunduta, autoebaluazio txiki bat egingo dute ikasleek, eta BAT karpeta pertsonalean gordeko dute.
 
DENBORA
 
  • 10 minutu