Badakigu zer egin!

Aurrera!

HELBURUAK

  • Eskola-jazarpenaren aurkako eta tratu onen aldeko kanpaina planifikatu eta martxan jartzea.

GARAPENA

Gelako ordezkariak batzordean adostutakoa azaldu ondoren, kanpaina garatzeko taldean eman behar diren pausoak adostuko dituzte ikasleek, eta pauso bakoitzean arduraduna nor izango den, epeak zeintzuk izango diren eta zer beharko duten aurreikusiko dute. Horretarako, baliabideen artean proposatzen den fitxa erabil daiteke. Planifikazioa talde handian egitea komeni da, nork bere ardurak garbi eduki ditzan. 

Taldearen eginbeharrak aukeratutako proposamenaren araberakoak izango dira. Bideo bat ekoiztea erabaki badute, gidoia prestatu eta errebisatu, grabaketak egin, ekoiztu, soinua aukeratu…. horiek izango dira egin beharreko lanak. Komiki bat sortzea bada haien erabakia, berriz, gidoia prestatu, diapositibetan banatu, pertsonaiak eta eszenak aukeratu…

Ekintzak taldeka garatuko dira. Aldian-aldian planifikazioaren errebisioa egin beharko da, epeak betetzen ari direla ziurtatzeko eta beharrezko egokitzapenak egiteko.

Bitartean, batzordekideek talde guztien lanak jarraituko dituzte. Kanpaina ikastetxeko komunitatean zabaltzeko bideak aztertuko dituzte.

DENBORA

  • Ezin da zehaztu, kanpainaren arabera.

BALIABIDEAK