NI ETA NIRE TALDEA

Ikastetxeko eta ikasgelako elkarbizitza kudeatzeko funtsezko puntu bat da talde-kohesioa lortzea; hau da, elkar ezagutzea, sentimenduak eta emozioak identifikatzea norberarengan eta besteengan, besteak ulertzea eta bestearen lekuan jartzeko gai izatea. 

Haurrek elkarrekin lan egin dezaten eta gustura egon daitezen, beharrezkoa da elkar ezagutzea eta gela kohesionatuta egotea, azken finean, gelan giro ona egotea.  

Bide horretatik doazen hainbat dinamika proposatuko ditugu eremuetan banatuak: 

  • Nire barnera begira (erlaxazio-dinamikak eta Mindfulness). 
  • Elkar ezagutzen. 
  • Nola sentitzen gara? 
  • Denok bat. 
  • Autoebaluazioa. 

Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto). 

 

Helburuak

  • Ikasleen arteko elkar-ezagutza areagotzea.
  • Aniztasunaren aurrean errespetuz jokatzea.
  • Ongizate pertsonala eta taldekoa garatzen hastea.
  • Bizi-trebetasunak garatzen hastea.
  • Taldea ahalduntzen hastea.

Ebaluazio-irizpideak

  • Lankidetza 
  • Aniztasunari errespetua 
  • Konpromisoa 
  • Berdintasuna 
  • Komunikazio enpatikoa 

Lorpen-adierazleak

  • Parte hartzen du, errespetuz, dinamiketan. 
  • Aniztasunaren aurrean errespetua adierazten du. 
  • Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk beregan.
  • Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk besteengan. 
  • Elkarlanean aritu da eta guztion ongizaterako konpromisoa hartzen hasi da. 

Jarduerak

Nire barnera begira 

  1. Pentsamenduak puxikak bezala 
  2. Mugitu gorputza! 

 

Elkar ezagutzen
  1. Maleta 
  2. Pilota 
  3. Bat + bat= taldea 

 Nola sentitzen gara? 

  1. Lorea 
  2. Zer sentitzen dut?
  3. Kitbull txakur laguna 
 
Denok bat 
  1. Emozioen aurren badakit zer egin 
  2. Ni izango banintz … 
  3. Benetako lagunak 

 

 Autoebaluazioa

  1. Autoebaluazio-fitxa