GURE ARTEKO HARREMANAK
Pertsonak, haurrak zein helduak, ez gara bakarrik bizi, familian, taldean bizi gara. Beste pertsonekin harremanetan gaude uneoro. Izan ere, harremanak dira zorion-iturri garrantzitsuena. Halere, harremanak ez dira onak izaten beti, batzuetan zailak izaten dira eta beste batzuetan gaiztotzen dira. Horregatik, harremanak poz-iturri nagusia izateaz gain, gure bizitzan atsekabe-iturri garrantzitsuena ere badira.
Harreman-talde hauetan sozializazio-prozesua gauzatzen da. Sozializazioa gizartean bizitzean jasotzen den eraketa- eta moldaketa-prozesua da, bereziki norbanakoaren ekintza autonomoei eta haren gizarte-integrazioari dagokienez. Norbanakoarekin harremanetan pertsonak jartzen dira eta erakundeak dira sozializazio-eragileak: familia, eskola eta hedabideak. Horietatik guztietatik jasotzen ditugu balioak eta arauak. Sozializazio-prozesuak bizitza osoan daude indarrean, baina haurtzaroan garatzen dira, gurasoekin eta eskolan, bereziki.
Sozializazio-prozesuaren barruan kokatzen gara bete-betean eta gure ikasleei lagunduko diegu harremanak ahalik eta positiboenak izaten, proposatutako dinamika batzuen bidez.
Aurrerago azaltzen diren jarduerak bost eremutan banatuak daude:
- Nire barnera begira (erlaxazio-dinamika bat)
- Gatazkek irakatsi didate
- Arretaz entzuten dut
- Besteen lekuan jartzen naiz neu izaten
- Autoebaluazioa
Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto).
.
Helburuak
- Gatazken aurrean tresnak eta estrategiak izaten hastea.
- Pertsonen arteko komunikazioa hobetzea.
- Enpatiarako gaitasuna garatzea.
- Asertibitatea garatzea.
- Errespetua merezi dugula aitortzea.
- Sentimenduak eta emozioak identifikatzea.
- Gatazken aurrean erremintak eta estrategia desberdinak erabiltzen hastea.
Ebaluazio-irizpideak
- Partaidetza
- Errespetua
- Enpatia
- Berdintasuna
- Komunikazioa
Lorpen-adierazleak
- Parte hartzen du dinamiketan.
- Besteak modu aktiboan eta dinamikoan entzuten ditu.
- Gatazkak identifikatzen ditu.
- Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen ari da.
- Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk. beregan zein besteengan.
- Jokabide asertiboak izaten hasi da egoera batzuetan, besteen aurrean.
- Nork bere eta besteen sentimenduak eta emozioak ezagutzen ditu.
- Nork bere buruari begirunea merezi duela, aitortzen du.
Jarduerak
- Barneko eguraldia
- Arnasketari arreta ematen
- Panpina naiz
- Katua eta sagua
- Rol jokoa
- Zer gertatu da?
- Sagua salgai
- Elkar entzun dezagun
- Hitzik gabe hitz egitea
- Entzuten dizut
- Haserrealdia eta gero?
- Elkartuko gara
- Nola sentitu da?
- Begirunea
- Laukitxoen istorioa
- Autoebaluazio-fitxa