ONDO KONPONTZEN GARA
Sarrera
Pertsonen arteko harremanak onak izateko, tratu onak eta zaintzaren kultura landu egin behar dira, eta, hori lortzeko, hainbat kontzeptu izan behar ditugu kontuan:
ERREKONOZIMENDUA: pertsona ugari dago eta, desberdinak diren heinean, bestelako iritziak dituzte, bestelako pentsamenduak, bestelako sentimenduak... eta gureak bezain inportanteak dira. Hori da ERRESPETUAREN muina, eta norberaren errekonozimendutik eraikitzen hasi behar da bizitzaren lehenengo unetik, jaiotzetik egiten den atxikimenduaren bidez.
Erabat beharrezkoa da ENPATIA lantzea besteak zer pentsatzen duen, zer sentitzen duen eta egiten duena zergatik egiten duen ulertzeko, onartzeko… Hori egiteko, aurrean dugun pertsona hori gure parekoa dela onartu behar dugu.
Bestalde, KOMUNIKAZIOA dago. Solaskideekin elkarrizketaren bidez gurutzatzen ditugun mezuak benetako komunikazioa izan daitezen, benetako gaitasuna behar da bai adierazteko, bai entzuteko.
ELKARRERAGINA, BERDINTASUNEAN: horixe da elkarrizketarako testuinguru egokiena.
Haurrek autoritate eta erreferente diren pertsonak behar dituzte emozionalki osasuntsu hazteko; izan ere, autoritateak segurtasuna ematen die, eta horrek eragina dauka autoestimuan, beren buruarenganako segurtasunean. Era berean, lagungarria da jakiteko zer den egin behar dena eta zer ez den egokia testuinguru jakin batzuetan, eta erabakiak hartzeak ondorioak izango dituela.
NEGOZIAZIOA oso inportantea da gatazkak ebazteko garaian, inplikatutako pertsonek gustura bukatzeko, ez egoteko irabazlerik, ezta galtzailerik ere. Elkarbizitza-gatazkak beti egongo dira, bizitzarekin lotutako fenomenoak dira, hain zuzen ere pertsonak garelako eta desberdinak garelako, eta bizitzan zehar gure ezaugarriak, beharrak, interesak, ikuspegiak eta beste pertsonek dituztenak... denak dira maila berean inportanteak direlako; beraz, ez dago beste modu egokiagorik gatazkak ebazteko: negoziazioa.
Horretaz gain, TRATU ONAK landu egin behar dira eta, landareak bezala, zaindu; bestela, gai hori ez da garatuko. Ikasleek bereizi egin behar dituzte tratu onak eta txarrak, eta baita aukeraketa egin ere.
Harremanen eraikuntzan eta elkarbizitzan oso garrantzitsua den beste eremu bat da PERTSONEN GARAPEN MORALA da. Eremu hori esanguratsua izango da norberaren garapen pertsonalean. Ikasleek, jazarpenari aurre egiteko, garapen moralean pausoak eman behar dituzte, eta gure ardura da lanketa hori egitea eta bide horretan laguntza ematea.
Garapen moralaren eraikuntza oso ondo deskribatu zuen Kholberg-ek. Hemen oso modu laburrean deskribatzen ditugu berak aipatutako maila eta estadioak. Pertsona guztiak hasten dira lehenengo estadioan, baina denak ez dira iristen seigarrenera. Gure helburua da garapen morala ahalik eta gehien garatzea.
Helburuak
- Tratu onak eta tratu txarrak bereiztea eta tratu onak praktikatzea.
- Elkarren arteko zaintzaren ardura hartzea.
- Garapen morala garatzea.
- Eskubideak defendatzea ez da salatzea.
- Ongizate kolektiboa lortzeko erantzukizun eta konpromiso indibiduala zein kolektiboa garatzea.
- Taldean “gu” aren kontzientzia positiboa lantzea.
- Harremanak erregulatzea.
.
Ebaluazio-irizpideak
- Lankidetza
- Parte-hartzea
- Errespetua
- Enpatia
- Jarrera aktiboa jazarpenaren biktimen aurrean
Lorpen-adierazleak
- Parte hartzen dut, errespetuz, dinamiketan.
- Tratu onak eta tratu txarrak bereizten ditut eta tratu onak praktikatzen ditut.
- Elkarren arteko zaintzan ardura hartzen dut.
- Badakit eskubideak defendatzea ez dela salatzea.
- Konpromisoa hartzen dut ongizate kolektiboa bultzatzeko.
- Taldeko kide sentitzen naiz.
- Taldeko harremanak onak dira.
- Badakit jazarpenari aurre egiten ez diodanean konplize bihurtzen naizela.
Jarduerak
- Mugi itzazu
- Atentzioaren zirkulua
- Hiru gauza on
- Elkartu egingo gara
- Hori ez zait gustatzen
- Nire lanbiderik gogokoenak
- Desberdina izatea
- Sar naiteke
- Bada ez da (Z)
- Lagun ezkutua
- Besarkadak
- Txibatzea, ala eskubideak defendatzea? (Z)
- Eta… zer egin dezakegu?
- Gela seguruak eta jazarpenik gabekoak eraikitzen
- Eta zu, noren alde zaude? Bideoa
- Ausarten bila bideoa
- Azken jarduera
- Autoebaluazio-fitxa