INGURUNE SEGURURAKO KONPROMISOA

Sarrera

Orain arte hainbat jarduera egin ditugu ikasleekin, batzuk taldea kohesiontzako helburuarekin, beste batzuk, aldiz, jazarpenaren ezaugarriak ezagutzeko eta horren aurrean tratu onak nagusitzeko helburuarekin.
Hain zuzen ere, hauek izan dira landutako blokeak:

  • Ni eta nire taldea
  • Gure arteko harremanak
  • Eta harremanak onak ez direnean?
  • Ondo konpontzen gara

Ikasi dugu jazarpena zer den, eta zein ondorio txarrak dituen pertsona guztiontzat. Ikasi dugu, era berean, gai izan behar dugula jazarpenaren kontra ekiteko.
Orain, berriz, planteatzen duguna zera da: ikastetxeko komunitatearen aurrean jazarpenaren kontrako konpromiso publikoa adieraztea. Sasoia da hori egiteko, eta, gainera, publikoki.
Horretarako, gure ikasleekin pentsatuko dugu nola antolatu eta sortu dezakegun kanpaina bat eskolako kide guztiak jazarpenaren kontrako borrokan inplikatzeko. 
Beraz, jarduera bakar baten bidez ikastetxeko komunitate osoa inplikatzea proposatzen dugu: irakasleak, ikasleak, familiak eta irakasle ez diren bestelako langileak.

 

Helburuak

  • Jazarpenaren kontrako konpromiso publikoa adieraztea.
  • Tratu onen aldeko konpromisoa adieraztea.
  • Ikas-komunitatearekin kanpaina bat antolatzea.
  • Leloa sortu
  • Diseinua egin
  • Ikastetxean kanpaina zabaltzea.

.

Ebaluazio-irizpideak

  • Parte-hartzea.
  • Konpromisua.
  • Kooperazioa.
  • Berdintasuna.

Lorpen-adierazleak

  • Jazarpenaren kontrako kanpaina martxan jartzea.
  • Ikasleen artean zabaltzea.
  • Ikasleen konpromisoak lortzea.
  • Familien artean zabaltzea.
  • Familien konpromisoak lortzea.
  • Irakasleen artean zabaltzea.
  • Irakasleen konpromisoak lortzea.
  • Kanpaina ikastetxean zabaltzea.

Jarduerak

 Kanpaina diseinatu

  1. Leloa eta irudia diseinatu.

 

 Kanpaina zabaldu 
  1. Kanpaina ikas-komunitatearen kolektibo guztien artean zabaldu.
  2. Desberdina izatea normala da bideoa
 

  Atxikimendua.

  1. Kolektiboen atxikimendua jaso.
 

 Ebaluazioa

  1. Kanpainaren balorazioa