SINTONIA-UNEA
Isiltasunaren minutu magikoa
HELBURUA
Arnasaren bidez, nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzea
GARAPENA
Erlaxatzeko leku lasai bat behar da, inork molestatuko ez duen leku bat; saiatu behar da isilik egoten. Askotariko jarrerak erabil daitezke erlaxatzeko. Gelan egingo da, eserita, bizkarra tente, besoak izterren gainean eta begiak itxita.
Erlaxatzeko, ezinbestekoa da arnasketa sakona eta lasaia mantentzea. Erlaxatzean, burua ere lasaitu behar da. Ikasleak saiatuko dira pentsamenduak lasai eta modu libre batean uzten, blokeatu gabe.
Erlaxazio-saioa amaitutakoan, ikasleek arnasa sakon hartuko dute, begiak irekiko dituzte eta, poliki-poliki besoak eta hankak mugituz, gorputza luzatuko dute.
DENBORA
Audioak 3 minutu eta 20 segundo irauten du. Ariketa praktikatu ahala, isiltasun-unea luzatzen joango gara, lau minutukoa izan arte.
Gomendatzen da DBH 1-2 mailetarako proposatzen den 1.1. jarduera aldez aurretik praktikatzea.
BALIABIDEAK
Audio hau izango da gidaria: