GURE ARTEKO HARREMANAK
Elkarbizitza positiboa eraikitzeko, oso garrantzitsua da gatazkak ondo kudeatzen jakitea. Gatazkak bizitzaren parte dira, eta pertsonaren eta taldearen garapenerako funtsezkoak. Gatazketan, pertsonen alderdi bat baino gehiago izaten da jokoan: emozioak, sinesmenak, portaerak, arauak...
Emozioak ez dira ez onak, ez txarrak, baina horiek adierazteko moduak bai izan daitezke onuragarriak edo kaltegarriak. Emozioak kanporatzean, garrantzi berezia du besteak zer sentitzen duen jakiteak. Horretan, entzute aktiboak lagundu egiten du. Entzuten jakiteak enpatikoak izaten laguntzen digu, eta enpatikoak izateak komunikazio asertiboa garatzen lagunduko digu.
Komunikazio asertiboaren oinarrian, nork bere izaera berresteko eta gainerako pertsonekiko harremanetan mugak finkatzeko eskubidea dago.
Bloke honetan, bide horretatik doazen hainbat dinamika proposatzen ditugu, konpetentzien garapenerako garrantzitsuak diren lau eremutan banatuak: nork bere buruarekin bat egitea, jakitea, ahal izatea, eta nahi izatea eta ekitea.
Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto).
Askotariko dinamikak planteatzen dira jarritako helburuak lortzeko. Laugarren eremuaren ostean, ikasleak bere burua ebaluatzeko tresna bat eskaintzen da, han ageri diren ebaluaziorako lorpen-adierazleetan oinarritutakoa, BAT karpeta pertsonalean sartzeko.
Helburuak
- Nor bere buruarekin sintonian egoten trebatzea.
- Elkarbizitzaren aldeko portaerak baloratzea.
- Gatazken aurrean portaera egokiak identifikatzea.
- Komunikatzeko modu ezberdinak ezagutzea.
- Asertiboa izaten jakitea.
- Gelako harreman onak eraikitzen laguntzea.
- Jarrera enpatikoak identifikatzea.
- Entzute aktiboa praktikan jartzea.
- Talde-presioari aurre egiteko estrategiak garatzea.
- Gatazken eraldaketa positiborako trebatzea.
Ebaluazio-irizpideak
- Komunikazio asertiboa
- Jarrera enpatikoa
- Entzute aktiboa
- Errespetua
- Konpromisoa
Lorpen-adierazleak
- Arnasaren bidez, emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzen du.
- Asertibitatea balioesten du.
- Jarrera enpatikoak identifikatzen ditu.
- Badaki entzute aktiboa egiten.
- Gatazketan, pertsonen jarrera eta interesak identifikatzen ditu.
- Talde-presioari aurre egiteko estrategiak ezagutzen ditu.
- Ikasgelan lankidetzaren eta konfiantzaren alde egiten du.
Jarduerak
- Nire gorputzarekin BAT
- Aldatu martxa: ibilaldi arretatsua
- Entzute aktiboa
- Atseden hartu eta behartu
- Mesedegarria al da?
- Komunikazio-estiloak
- Urritasuna ez da eragozpena
- Inor ez da galtzaile
- Elkarrizketa simulatua (Z)
- Indarkeria al da (Z)
- Zuk zer egingo zenuke?
- Talde-presioa
- Interes kontrajarriak
- Giza Whatsappa (Z)
- Ez dugu trolik nahi (Z)
- Ni, belarri prest!
- Korapiloa askatu!
- Elkarrekin marrazten
- Autoebaluazioa