Jazarpena

1. Gatazkak, nolakoak?

Eskola-eremuan, gatazken eraldaketan lana egitean eta haien eragin negatiboa gutxitzean, ikasteko beste aukera bat ematen diguten estrategia eta jarduerak garatzen dira, eskolako elkarbizitza-giroan modu positiboan eragiteko.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak:

  • Gatazka hitzaren esanahiari buruzko hausnarketa egitea.
  • Gatazkak identifikatzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Irakasleak ikasle bakoitzari galdetuko dio zer esan nahi duen gatazka hitzak, eta arbelean idatziz joango da.

Eman ohi diren definizioak honako hauek dira: borroka, eztabaida, arazoa, haserrea…

Irakasleak zera azalduko: gatazkaren ikuspegi negatiboa dugunez, ia beti arazo gisa hartzen dugu, eta, horregatik, modu bortitzak erabiltzen ditugu gatazkari amaiera emateko. Baina ikasi behar dugu gatazkak aukera gisa hartzen.

Gatazkek izan ditzaketen alderdi onen gaineko hausnarketa egingo dugu.

Ikasleei esango diegu izan duten eta onik atera diren arazoren batean pentsatzeko (aurreko dinamikaren batean planteatutako gatazkaren bat izan daiteke). Gero, hortik ateratako gauza onak komentatuko dituzte:

  • Harremana hobetzen da,
  • Ikuspegiak argitzen ditu,
  • Pozik sentiarazten gaitu,
  • Irtenbideak bilatzean arduratsuagoak izateko aukera ematen digu…

Arbelean, parez pare idatziko dira definizio negatiboekin batera.

Ondorioak ateratzea komenigarria da: Agerian jarri behar da gatazkak positiboak edo negatiboak izan daitezkeela; guk aukeratu dezakegula baterako edo besterako bidea.

Jakitun izan behar dugu gatazkak alderdi positiboak ere izan ditzakeela: ikasteko eta pertsona helduagoak izateko baliagarriak dira.

------------------

1 Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea (2. Ziklorako). Moldatua.

GATAZKAK, NOLAKOAK?

2. Gatazkak identifikatu eta konponketari ekin

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak:

  • Gatazka hitzaren esanahiari buruzko hausnarketa egitea.
  • Gatazkak identifikatzea.
  • Gatazkak nola konpontzen diren pentsatzen hastea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Lau  edo bost  laguneko talde bat osatu eta biribilean jarriko dira.

Bestaldetik, lau bikote proposatutako dinamikan arituko dira eta gainerakoek begiratu egingo dute. Lau bikote horiek gelatik irten beharko dute borobilean daudenei emango zaizkien adierazpenak entzun ez ditzaten:

  • Taldeari honako hau esango zaio: Lehenengo bikoteari ez zaio utziko zirkuluan sartzen.
  • Bigarren bikoteari ere ez zaio utziko, baina, orain, hitz egiten hasiko dira eta ez zaie sartzen utziko.
  • Bikoteei jarraibide hau emango zaie: Behin eta berriz saiatuko dira taldean sartu eta onar ditzaten. Horretarako, komenigarri iruditzen zaizkien estrategiak planteatuko dituzte.
  • Begiratzen ari direnei: Gertatzen denaz oharrak hartuko dituzte, bakoitzaren jokabidea balioesteko.

Ondoren, bikoteak sartzen joango dira eta emandako kontsignak martxan jarriko dira. Begira daudenak behatu behar dute zer gertatzen den.

Gertatutakoaren inguruan hausnarketa egiteko, honako galderak egin daitezke:

  • Nola sentitu dira sartu nahi zutenak eta sartzen uzten ez zietenak?
  • Zer iruditu zaie begiratzen ari zirenei?
  • Zer egin daiteke bestela?
  • Nola sentitzen dira talde batean onartzen ez dituztenean?
  • Eta erabakia hartzen dutenak?

---------------------------

1 Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea (2. Ziklorako). Moldatua.

GATAZKAK IDENTIFIKATU ETA KONPONKETARI EKIN

3. Zer da jazarpena? (eta ziberjazarpena?) (Z)

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak:

  • Jazarpenaren eta ziberjazarpenaren ezaugarriak identifikatzen ikastea.
  • Jazarpenaren eta ziberjazarpenaren biktimen sentimenduak identifikatzen ikastea.
  • Jazarpena eta ziberjazarpena jasaten duten biktimei eman diezaieketen laguntzaz ohartzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Materialak:

Garapena: 

Irakasleak sarreratxo bat egingo du, hasi baino lehen: 

“Batzuetan gure arteko harremanak zailak dira, eta gatazkak sortzen dira. Gatazkak konpontzen ez direnean eta areagotzen direnean, gaizki sentitzen gara, eta, batzuetan, gatazka horietan dauden pertsona batzuk oso ahul eta bakarrik sentitzen dira…”.

Jarduera honen helburua jazarpenaren inguruan hitz egitea da.

Galdera batzuekin hasiko da dinamika:

  • Zer da jazarpena?
  • Adibideren bat jar dezakezu?
  • Nola sentitzen dira jazarpena sufritzen duten neska-mutilak?

Ikasleek esaten dutena taula batean kokatuko da (arbela digitalean, ordenagailuan, paper handi batean...) (ikus taula). Seguruenik, ikasleek esan dituzten gauza asko ez dira jazarpena izango, baina horiek ere idatziko ditugu.

Ikasleek gauza gutxi esaten badute, edo ezer ez, irakasleak adibide batzuk proposatu ditzake:

Jon eta Beñat egunero sartzen dira Julenekin eta ez diote uzten haiekin ibiltzen jolasgaraian. Gainera, besteei esaten diete harekin ez ibiltzeko.
 
WhatsApp-eko taldearen bitartez Mikeli mezu iraingarriak bidaltzen hasi dira. Mikelek hasieran ez zuen kasu handirik egiten, baina orain oso gaizki sentitzen da. Azkenik, aitari eta amari kontatu die, eta eskolara joan dira. Baina gauzak ez dira hobetu, eta Mikelek ez du eskolara joan nahi.
 
Ane eta Nerea lagun onak izan dira beti, bada denbora bat da ez dutela harreman onik, eta, horren ondorioz, Anek Nereari gorroto duela esan dio. Nerea negarrez hasi da.
 

Seguruena, ikasleek honelakoak botako dituzte:

  • "Ez da behin bakarrik gertatu". 
  • "Beti egiten diote".
  • "Nahita egiten dute". "Ez da kasualitatea".
  • "Beti berberak dira".
  • "Beldurra ematen du". " Ez da broma".
  • "Asko dira". "Gehiago dira". "Indar handia du (dute)".
  • "Berak (Haiek) ondo pasatzen du(te)".
  • ...

Saiatuko gara ikasleek esandako ideietatik jazarpenaren ezaugarriak ateratzen:

  • Pertsonalizazioa gertatzen da (biktimarena eta jarrera jazarlea duenarena).
  • Denboran irauten du.
  • Kalte handia eragiten du. Sufrimendua dago.
  • Botere-desoreka dago.
  • Asmoa dago.

Bi adibideak berrikusiko dira eta desberdintasunei erreparatuko zaie, ezaugarriak aztertzearekin batera. Haiek emandako adibideak ere orraztuko dira.

Ondoren, aipatutako sentimenduak aztertuko dira. Garrantzitsua da biktimekiko enpatia sortzea, eta ikusleen rola aipatzea; hau da, zerbait ikusten badugu, zer egin behar dugu?

Ondorioak atera beharko ditugu: 

  • Laguntza eskaini edo eman.
  • Jazarleari aurre egin.
  • Heldu bati kontatu .
  • Laguntza eskatu.
  • ...

ZER DA JAZARPENA?

Konpromisoak

TAULA

4. Gatazka batean itsututa gaudenean

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak:

  • Gatazken dinamikari buruz hausnartzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Materialak: 

https://youtu.be/7V7MOk0FZrg

Garapena:

Bideoa ikusi ondoren, honako galdera hauek egin daitezke, eztabaida edo elkarrizketa sortzeko:

  • Nor dira protagonistak?
  • Zenbat daude?
  • Zer nahi du bakoitzak?
  • Ba al dago interes-gatazkarik?
  • Zergatik?
  • Zer egiten du protagonista bakoitzak nahi dituenak lortzeko?
  • Lortzen al du horietakoren batek azkenean?
  • Zergatik?

GATAZKA BATEAN ITSUTUTA GAUDENEAN

BIDEOA

5. Whatsapp bidezko jazarpena (Z)

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Helburuak:

  • Ea ulertzen dugun zer den ziberjazarpena.
  • Identifika ditzagun eskolako ziberjazarpenaren arriskuak.
  • Ikus dezagun zer ezaugarri dituen ziberjazarpenak eta zer egin dezakegun horrelakorik gerta ez dadin.
  • Gu beti tinko eta prest ziberjazarpena gaitzesteko eta salatzeko, guk pairatu edo beste norbaitek pairatu.

 

Denbora: 30 min

Nola egin:

Irakurri La Vanguardia egunkariko albiste hau: “Ciberbullying en niños de 9 años” (I eranskina). Banaka irakurri.

Albiste hori irakurri, aztertu, eta eztabaida abiaraziko dugu, guk bideraturik. Eztabaida horri esker, ikasleek ziberjazarpenaz zer dakiten ikusi ahal izango dugu, zertan dabiltzan oker, zer zalantza duten edo zertan ez dauden ziur. Esate baterako honelako galderak erabil ditzakegu:

  • Zer iruditzen zaizue gertatu dena?
  • Zuen ustez, teknologia, Whatsapp, sare sozialak... leku egokiak al dira beste norbaiti haserrea edo amorrua adierazteko?
  • Kontu egin Whatsappen edo sare sozialetan deiak, mezuak edo argitalpenak jasotzen hasten zaretela, etengabe mehatxatzen edo iraintzen zaituztetela; nola sentituko zinatekete?
  • Nola erantzungo zenukete? Zer egingo zenukete?
  • Eta jazartzen ari diren horren lagunak izango bazinete? Nola sentituko zinatekete? Zer egingo zenukete?

Eztabaidan aurrera egin ahala, agian, kontzeptu horiek ikasleek berek definitu ahal izango dituzte, eskolan bertan ikusten dituzten adibideak erabiliz zalantzak denen artean argituz.

 

I. eranskina: Ciberbullying en niños de 9 años (La Vanguardia)

 

WHATSAPP BIDEZKO JAZARPENA

[1] Internet Segura for Kids (IS4K). 1.0 Eskola Jardunaldien Programa “Eskolako ziberjazarpena”. Egokitua