Zerbait egingo dugu

1. Aneren kasua

Helburuak:

  • Jazarpenaren eta ziberjazarpenaren ezaugarriak identifikatzen ikastea.
  • Jazarpenaren eta ziberjazarpenaren biktimen sentimenduak identifikatzen ikastea.
  • Jazarpena eta ziberjazarpena jasaten duten biktimei eman diezaieketen laguntzaz ohartzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Jarraian dugun kasua irakurri edo kontatu eta, ondoren, egoeraren ezaugarri espezifikoei buruzko elkarrizketa eragin.

Ane 9 urteko neska lotsati samarra da. Ikaskide talde batek ia egunero iraintzen du eta, gainera, ez diote beraiekin jolasten uzten.

Lehengo egunean, neska horiek bultza egin zioten, lurrera bota zuten, eta iseka egiten hasi zitzaizkion, eta, horregatik, Ane negarrez hasi zen, ez delako gertatzen zaion lehen aldia. Beste ikaskideek egunero ikusten dute, baina ez dute ezer egiten laguntzeko.

Gainera, azken egunotan WatsApp bidez ere barre egiten hasi dira, mezuak, argazki trukatuak eta emotikono oso desatseginak bidaltzen dizkiote.

Ane oso beldurtuta dago, eta ez daki nora jo, ezta zer egin ere. Gurasoei edo irakasleari kontatu ere ez daki. Gaur ez da eskolara etorri.

Ikasleek, istorio labur hau entzun ondoren, honako galdera hauei erantzungo diete:

  • Gatazka bat dela iruditzen zaizue?
  • Jazarpena dela iruditzen zaizue?
  • Zergatik Anek ez du bere burua defendatzen?
  • Zergatik ez diote ikaskideek laguntzen?
  • Zer ondorio ditu jazarpenak egoeran inplikatutako pertsonengan? (Tratu txarrak ematen dituena eta biktima)
  • Nola eta nortzuek lagundu ahal diote?

Behin egoera hori aztertuta, garrantzitsuena biktimen sentimenduez jabetzea izango da, eta nola irauli daitezkeen egoera horiek, haiei laguntza eskaintzeko.

Azpimarratu behar dugu biktimari arreta eskainiz jazarpena egiten duena agerian utziko dugula; laguntza emateko modu bakarra da. Horregatik, ikusten dutenen inplikazioa beharrezkoa da.

 

2. Mirenen kasua

Helburuak:

  • Eskola-jazarpenaren ezaugarriak identifikatzea.
  • Eskola-jazarpenaren biktimen sentimenduak aztertzea.
  • Eskola-jazarpena jasaten duten biktimei eman diezaieketen laguntzaz konturatzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Jarraian dugun kasua irakurri edo kontatu eta, ondoren, egoeraren ezaugarri espezifikoei buruzko elkarrizketa eragin.

Mirenek denbora gutxi darama eskolan, joan den ikasturtean iritsi zen, bigarren hiruhilekoan.

Talderen batean integratzen saiatzen ari da, baina ia inoiz ez diote jolasten uzten; ez dute gonbidatzen haiekin egotera.

Bereziki, bada harekin sartzen den talde bat: iraindu egiten dute, gizena eta mari-mutil esaten diote. Zenbaitetan, motxilan daramatzan gauzak hautsi izan dizkiote... Ez du lagunak egitea lortzen, eta oso bakarrik sentitzen da.

Azkenaldian ez du eskolara joan nahi, baina ez dio amari egia kontatu nahi izan …

Ikasleek, istorio labur hau entzun ondoren, honako galdera hauei erantzungo diete:

  • Gatazka bat dela iruditzen zaizue?
  • Jazarpena dela iruditzen zaizue?
  • Zergatik Mirenek ez du bere burua defendatzen?
  • Zergatik ez diote ikaskideek laguntzen?
  • Zer ondorio ditu jazarpenak egoeran inplikatutako pertsonengan? (Tratu txarrak ematen dituena eta biktima)
  • Nola eta nortzuek lagundu ahal diote?
 

Behin egoera hori aztertuta, garrantzitsuena biktimen sentimenduez jabetzea izango da, eta nola irauli daitezkeen egoera horiek, haiei laguntza eskaintzeko.

Azpimarratu behar dugu biktimari arreta eskainiz jazarpena egiten duena agerian utziko dugula; laguntza emateko modu bakarra da. Horregatik, ikusten dutenen inplikazioa beharrezkoa da.

3. Anderren kasua

Helburuak:

  • Eskola-jazarpenaren ezaugarriak identifikatzea.

  • Eskola-jazarpenaren biktimen sentimenduak aztertzea.

  • Eskola-jazarpena jasaten duten biktimei eman diezaieketen laguntzaz konturatzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Jarraian dugun kasua irakurri edo kontatu eta, ondoren, egoeraren ezaugarri espezifikoei buruzko elkarrizketa eragin.

Anderri "marikoi" esaten diote, gauzak apurtzen dizkiote eta egunero egiten diote iseka.

Joan den astean, ez zen klasera etorri, gaixo egon zela esan zuen, baina ia mundu guztiak zekien ez zela egia.

Dirudienez, azken egunetako batean talde bat atzetik joan zitzaion etxerako bidean, eta ezer egin ez zioten arren, asko beldurtu zen eta, horregatik, klasera etortzeari utzi zion.

Anderrek beldur handia du, egunen batean benetan min egingo diotela pentsatzen du, izututa dago, eta beldurra sentitzen du klasera joateko orduan.

Azken egunetan, ez da etxetik irteten, ez bada beste norbaitekin.

Ikasleek, historia labur hau entzun ondoren, honako galdera hauei erantzungo diete:

  • Gatazka bat dela iruditzen zaizue?
  • Jazarpena dela iruditzen zaizue?
  • Zergatik Anderrek ez du bere burua defendatzen?
  • Zergatik ez diote ikaskideek laguntzen?
  • Zer ondorio ditu jazarpenak egoeran inplikatutako pertsonengan? (Tratu txarrak ematen dituena eta biktima)
  • Nola eta nortzuek lagundu ahal diote?
 

Behin egoera hori aztertuta, garrantzitsuena biktimen sentimenduez jabetzea izango da, eta nola irauli daitezkeen egoera horiek, haiei laguntza eskaintzeko.

Azpimarratu behar dugu biktimari arreta eskainiz jazarpena egiten duena agerian utziko dugula; laguntza emateko modu bakarra da. Horregatik, ikusten dutenen inplikazioa beharrezkoa da.

4. Zerbait egin daiteke

Helburuak:

  • Eskola-jazarpenaren ezaugarriak identifikatzea.
  • Eskola-jazarpenaren biktimen sentimenduak aztertzea.
 

Denbora:

  • Saio bat.
 

Materialak: 

https://youtu.be/YPy2La2THM4

Garapena:

Bideoa ikusi ondoren, honako galdera hauek egin daitezke, eztabaida edo elkarrizketa pizteko:

  • Zer gertatzen zaio protagonistari eskolan sartzean?
  • Zergatik da beldur?
  • Zer egiten diote?
  • Norbaitek laguntzen dio?
  • Nola amaitzen da istorioa?
  • Antzeko egoerak gertatzen dira gure ikastetxean?