Defendatuko dugu!

1. Egoerak I (jazarpena eta ziberjazarpena)

Helburuak:

  • Jazarpen eta ziberjazarpenaren ezaugarriak identifikatzea.
  • Jazarpen eta ziberjazarpenaren biktimen sentimenduak identifikatzen ikastea.
  • Jazarpen eta ziberjazarpenaren kontrako alternatibak bilatzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Ondoren, hainbat irudi eskaintzen dira egoera desberdinekin. Ikastetxeetan gertatu ohi diren egoerak dira. Egoera horiek ikasleekin batera aztertzea proposatzen da, batetik, zer gertatzen ari den, biktimak nortzuk diren, nola sentitzen diren eta egoera horiek nola saihestu daitezkeen aztertzeko; bestetik, halakorik gertatuz gero, laguntza nola eskaini aztertzeko.

Lauzpabost partaidek osaturiko talde txikiak egitea proposatuko zaie ikasleei, eta talde bakoitzari egoera bat edo bi banatuko dizkiegu (berdin dio egoera batzuk talde batzuetan errepikatuta dauden).

Honako zeregin hauek egiteko eskatuko diegu:

  • Egoera eta gertatzen dena deskribatzea.
  • Bertan agertzen diren pertsonak nola sentitzen diren pentsatzea.
  • Zer gertatzen da? Egoera bortitza al da? Gatazka bat da? Jazarpena  edo ziberjazarpena izan daiteke?

Ataza talde txikietan egin ondoren, bateratze-lana egingo dugu, irudi guztiak ikusi eta erantzun guztiak komentatuz.

Hirugarren galderaren erantzuna hiru aukeretako edozein izan daiteke, aukera emango baitigu egoeren ezaugarriak komentatzeko. Izan ere, irudi soil batengatik ezingo genuke ondorioztatu jazarpena den edo ez den, baina eztabaidatu ahal izango dugu nola sentitzen diren pertsonak antzeko egoera bat behin baino gehiagotan edo askotan bizitzen dutenean.

Egoera horien aurrean gure jarrera zein den ere aztertuko dugu, zein izan ohi den eta zein izan zitekeen, nola ekidin genitzakeen egoera horiek guztion artean.

  

 

 

 

 

2. Egoerak II (jazarpena eta ziberjazarpena)

Helburuak:

  • Jazarpen eta ziberjazarpenaren ezaugarriak identifikatzea.
  • Jazarpen eta ziberjazarpenaren biktimen sentimenduak identifikatzen ikastea.
  • Jazarpen eta ziberjazarpenaren kontrako alternatibak bilatzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Garapena:

Ondoren, hainbat irudi eskaintzen dira egoera desberdinekin. Ikastetxeetan gertatu ohi diren egoerak dira. Egoera horiek ikasleekin batera aztertzea proposatzen da; batetik, zer gertatzen ari den, biktimak nortzuk diren, nola sentitzen diren eta egoera horiek nola saihestu daitezkeen aztertzeko; bestetik, biktimei, halakorik gertatuz gero, laguntza nola eskaini aztertzeko.

Lauzpabost partaidek osaturiko talde txikiak egitea proposatuko zaie ikasleei, eta talde bakoitzari egoera bat edo bi banatuko dizkiegu (berdin dio egoera batzuk talde batzuetan errepikatuta dauden).

Honako zeregin hauek egiteko eskatuko diegu:

  • Egoera eta gertatzen dena deskribatzea.
  • Bertan agertzen diren pertsonak nola sentitzen diren pentsatzea.
  • Zer gertatzen da? Egoera bortitza al da? Gatazka bat da? Jazarpena  edo ziberjazarpena izan daiteke?

Ataza talde txikietan egin ondoren, bateratze-lana egingo dugu, irudi guztiak ikusi eta erantzun guztiak komentatuz.

Hirugarren galderaren erantzuna hiru aukeretako edozein izan daiteke, aukera emango baitigu egoeren ezaugarriak komentatzeko. Izan ere, irudi soil batengatik ezingo genuke ondorioztatu jazarpena den edo ez den, baina eztabaidatu ahal izango dugu nola sentitzen diren pertsonak antzeko egoera bat behin baino gehiagotan edo askotan bizitzen dutenean.

Egoera horien aurrean gure jarrera zein den ere aztertuko dugu, zein izan ohi den eta zein izan zitekeen, nola ekidin genitzakeen egoera horiek guztion artean. 

 

3. Koldarrak

Helburuak:

  • Eskola-jazarpenaren ezaugarriak identifikatzea.
  • Eskola-jazarpenaren biktimen sentimenduak identifikatzea.
  • Jazarpenaren kontrako alternatibak bilatzea.

Denbora:

  • Saio bat.

Materialak:

https://youtu.be/VOjs4j3bQhc

 

Garapena:

Bideoa ikusi ondoren, honako galdera hauek egin daitezke, eztabaida edo elkarrizketa pizteko:

  • Nor da istorioaren protagonista?

  • Zer gertatzen zaio?

  • Zergatik?

  • Zer egiten diote?

  • Nola sentitzen da mutil protagonista?

  • Badu lagunik?

  • Eskola honetan antzeko gauzak gertatzen al dira?

  • Eta zuek, zer egiten duzue?

  • Zer egin liteke laguntza emateko?…

4. Azken jarduera

 

Eta harremanak onak ez direnean? blokea bukatzeko, irakaslearekin batera egindako jarduerak eta landutako helburuak ekarriko dituzte gogora, hau da, jazarpena eta ziberjazarpena zer den jakitea eta horri aurre egiteko estrategiak garatzea.

 

Arbelean denen artean osatuko dute esaldia, eta ondoren agertzen den koadroan denon sinadura jasoko da (Bat egingo dugu).


 

 

Gela honetako ikasleok, ........................................................................, jazarpenaren eta ziberjazarpenaren aurka gaude, eta aurre egingo diogu. Horretarako akordioak lortu ditugu eta errespetatuko ditugu, eta jazarpen- edo ziberjazarpen-egoerak ikusten ditugunean, aurre egiteko konpromisoa hartzen dugu. BAT egingo dugu.


OHARRA: Orri handi batean edo kartulina batean kopiatu daiteke, guztien sinadura dituela gelan zintzilikatzeko.