GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN

Ikasleak zoriontsu izan daitezen, funtsezkoa da harreman osasuntsuak eta jarrera positiboa izatea. Harreman onak dira, hain zuzen, nork bere buruarekin eta gainerakoekin errespetuan, askatasunean eta elkartasunean oinarrituta garatzen dituenak. Tratu onak izatea eta zaintzaren kultura zera da: nork bere eta gainerakoen beharrei erreparatzea, eta behar horiek asebetetzeko ahaleginak egitea. Ahalegin horien artean, entzutea, lankidetzan jardutea, laguntza ematea eta eskatzea daude.
Bestalde, bide horretan jarrera positiboa izatea oso lagungarria da. Pentsamendu baikorrak modu eraikitzailean laguntzen du, sormena erabiliz egoerei aurre egiteko garaian.
Bide horretatik doazen hainbat dinamika proposatzen dira konpetentzien garapenerako garrantzitsuak diren eremuetan banatuak (nork bere buruarekin bat egin, jakin, ahal izan, nahi izan eta ekiteko).
Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto).
Askotariko dinamikak planteatzen dira jarritako helburuak lortzeko. Bertan agertzen diren ebaluaziorako lorpen-adierazleetan oinarrituta, eta hirugarren eremuko azkenengo jardueren ostean, ikasleak bere burua ebaluatzeko tresna eskaintzen da, BAT karpeta pertsonalean sartzeko.

 

Helburuak

  • Komunikazioak elkarrekin ondo konpontzeko duen garrantziaz ohartzea.
  • Jarrera proaktiboa garatzea.
  • Gure harremanetan jarrera diskriminatzaileak identifikatzea.
  • Ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzea, estereotipoak gainditzeko.
  • Gatazkak bideratzeko bideetan trebatzea.
  • Eguneroko harremanetan tratu onak aukeratzea.
  • Ikasleen arrazoibideetan irizpide etikoak erabiltzea.

Ebaluazio-irizpideak

  • Irizpide kritikoa
  • Elkartasuna
  • Berdintasuna
  • Lankidetza
  • Konpromisoa
  • Komunikazio enpatikoa
  • Sintonia

Lorpen-adierazleak

  • Tratu onak eta txarrak bereizten ditu.
  • Laguntza behar duen pertsonekiko elkartasuna adierazten du.
  • Badaki entzuten.
  • Ikaskideen behar ezberdinak antzematen ditu.
  • Bidegabekeriari aurre egiteko proposamenak ematen ditu.
  • Arazoen aurrean jarrera positiboa adierazten du.
  • Gelan lankidetza izateko konpromisoarekin BAT egiten du.
  • Talde-lanetan ekarpenak egiten ditu.
  • Harremanak onak izan daitezen ahaleginak egiten ditu.
  • Argudiatzerakoan, bereak direnak zein gainontzekoen interes eta behar ezberdinak kontuan izaten ditu.

Jarduerak

Sintonia-unea

  1. Itsasontzia askatuz
  2. Bihotzeko meditazioa
Ezberdintasunak
  1. Sentimendu atseginak
  2. Paper zimurtua
  3. Desiren zakuak

 Gure alderik onena

  1. Gure ziurtasun-gabeziak
  2. Adela
  3. Umorea 
  4. Izar-uneak
  5. Non daude arriskuak? (Z)
 
Bat eginez dena errazago
  1. Gure desirak bidean
  2. Lagundu besteei gizarte-sareei esker (Z)
  3. Zorionaren itzulia

 

 Autoebaluazioa

  1. Gure artean ondo konpontzen