Nire barnera begira

1. Mugi itzazu
Helburuak:
- Sentsazioez eta emozioez gero eta kontzienteago izatea.
Denbora:
- 15 minutu.
Garapena:
Ezin dugu ahaztu burua eta gorputza elkarri lotuta daudela. Mindfulness ez da pentsamenduetan edo emozioetan bakarrik geratzen, gorputzean gertatzen denari ere erreparatzen dio.
Proposatu haurrei minutu batez, dauden tokian bertan, salto egiteko. Gero, esan esertzeko, begiak itxita eta eskuak bularrean dituztela, beren bihotza eta arnasa sentitzeko. Mindfulness teknika hau egiterakoan gorputzean zer sumatu duten ere galdetuko diegu.
Mugimenduak gogo-aldartea aldatzen nola laguntzen duen azal diezaiekezu, adibidez, triste edo haserre daudenen uneak kontuan hartuz.
Jarduera honek gorputz-sentsazioen kontzientzia hartzen laguntzen du, oso baliagarria baita emozioak kudeatzen laguntzeko.
------------------
1 https://vivirmindfulness.com/educar/11-ejercicios-de-mindfulness-para-ninos
2. Atentzioaren zirkulua
Helburuak:
- Kontzentrazio handiagoa lortu eta kooperazioa areagotzea.
Denbora:
- Saio bat.
Garapena:
Jarduera hori egiteko, gutxienez 5 laguneko taldea izan behar dugu.
Txandaka egin dezakegu, bost ikasleko taldeekin, gainerakoek arretaz eta isilik begiratzen duten bitartean.
Jokoa zuzentzen duen pertsonak material bat aurkeztuko du, eta batak besteari pasako diogu, kontu handiz eta arretaz.
Objektu batekin has gaitezke, eta, aldi berean objektu gehiago gehitzen joan, arreta handiagoa jartzeko. Adibidez:
- Jo behar ez duen kanpaia.
- Urez betetako edalontzi txikiak.
- Kaskabilo isilak.
- …
Jarduera hasteko, ikasle batek hurrengoari pasako dio irakasleak aurkeztu duen objektua (erloju-orratzen noranzkoan), azken ikaslearengana iritsi arte. Horrela egingo da objektu guztiekin:
- Kaskabiloa bada, eskuz esku ibili beharko dugu kontu handiz, zaratarik ez egiteko moduan (ezta pixka bat ere).
- Urez betetako edalontziak badira, oso poliki pasatu beharko dira, tanta bakar bat ere ez isurtzeko.
- Eta horrela guztiekin.
Jarduera honek asko laguntzen du kontzentrazioan eta lankidetzan.
Ikasgelan dagoen ikasle-kopuruaren arabera, jarduera hainbat saiotan egin daiteke, adibidez, bi talderekin egunean. Kontuan hartu beharko da ikasleen adina eta jarduera egiteko prestatuta dauden.
----------------
3. Hiru gauza on
Helburuak:
- Sentimendu eta pentsamenduen kontzientzia hartzea.
Denbora:
- Saio bat.
Garapena:
Desengainu bat bizi dugun momentuan gure pentsamenduak eta emozioak ezagutzeko lanera oso bideratuta dago jarduera hau. Gure bizitzan dauden hiru gauza on identifikatzen lagunduko digu, ongian enfokatzeko eta emozioak orekatzeko.
Adin guztietarako da egokia, helduak barne.
- Hasteko, noizbait atsekabetuta sentitu diren galdetuko diegu. Euren esperientziak kontatzeko aukera emango zaie.
- Galdetu nola sentitu ziren egoera horren aurrean.
- Jarraian, esan horrelako zerbait: "Ziur nago desilusionatuta sentitzen zarenean gauza onak ere gertatzen zaizkizula. Gure bizitzako hiru gauza on aipatuko ditugu orain ".
Garrantzitsua da ariketa honetan kontuan hartzea haurrek hainbat gauza senti ditzaketela aldi berean. Esaterako, egoera batzuekiko etsipena, eta, aldi berean, beste batzuekiko esker ona, aintzatespena, gogobetetzea…
---------------------