Arauak adosten

Arauekin jolasten

Arauak: Arauak ikasleen arteko harremanen erregulatzaileak dira. Honekin batera, ikasleen garapen eta ikasketa prozesuaren kalitatea bermatzen dute.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Ikaskideen arteko harremanak sendotzea.

 

GARAPENA

Banatu haurrak talde txikietan eta esleitu talde bakoitzari ikasgelan aurki dezaketen egoera desberdin bat, hala nola “irakurketa orduan” edo “jolas eremuan”. Eskatu talde bakoitzari eszena labur bat egiteko. Adibidez, irakurketan nola jokatu edo jolasgunean jostailuak nola partekatu irudika dezakete. Talde bakoitzak bere eszena antzeztu ondoren, egoera bakoitzean zer nolako arau inplizituak ikusten ditugun eztabaidatuko dugu.

Eztabaidatutako arauen zerrenda eratuko dugu eta guztion artean gure gelarako arauak zeintzuk izango diren adostuko dugu

 

DENBORA

Saio bat erabiliko da.

Ariketa hau ikasturte osoan zehar egin daiteke.

 

BALIABIDEAK

Paper txuria

Koloretako margoak

ARAUEKIN JOLASTEN

Gela zoriontsua

Arauak: Arauak ikasleen arteko harremanen erregulatzaileak dira. Honekin batera, ikasleen garapen eta ikasketa prozesuaren kalitatea bermatzen dute.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Ikaskideen arteko harremanak sendotzea
  • Esparru seguruak eraikitzeko gaitasuna garatzea

 

GARAPENA

Irakasleak, klase zoriontsu eta esparru segurua izateko ideak/arauak eta antolamenduaren inguruan galdetzen die. Zeintzuk dira beharrezkoenak? Txartelak edo paperak banatuko ditu, ideiak idatzi edo marraztu ditzaten.

Hau banaka edo talde txikietan egiteko jarduera izan daiteke. Denbora jakin baten ondoren, ideia guztiak bildu eta ozenki irakurriko ditugu. Iradokizunei buruzko eztabaidarako denbora hartuko dugu eta proposatutako arau bakoitzari buruz zer pentsatzen duten galdetuko zaie haurrei.

Haien iritziak ematera eta besteenak entzutera animatzen ditugu. Elkarrekin, gelarako garrantzitsuenak diren arauak aukeratuko ditugu. Baliteke zenbait moldaketa egin behar izatea, azken arau multzora iristeko.

 

DENBORA

Saio bat erabiliko da.

Ariketa hau ikasturte osoan zehar egin daiteke.

 

BALIABIDEAK

Paper txuria

Koloretako margoak

GELA ZORIONTSUA

 

Irudiak lantzen

Arauak: Arauak ikasleen arteko harremanen erregulatzaileak dira. Honekin batera, ikasleen garapen eta ikasketa prozesuaren kalitatea bermatzen dute.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Ikaskideen arteko harremanak sendotzea
  • Elkarbizitza baketsuaren eta elkarrekiko errespetuaren garrantziaz hausnartzea

 

GARAPENA

Ikasleei ikastetxe batean sor daitezkeen gatazkak irudikatzen dituzten irudi batzuk erakusten zaizkie.

Irudien inguruan hausnartzeko helburuarekin, ikasleei irudi bakoitza begiratzeko eta bikoteka eztabaidatzeko eskatuko zaie.

Ondoren, irakasleak talde handiko elkarrizketa bat gidatuko du, ikasleek irudi bakoitzari buruz dituzten ideiak eta iritziak partekatzeko.

Helburua, ikasleek gatazka horiek modu baketsuan eta errespetuz konpontzeko modua pentsatzea izango da. Oro har, ikasgelan eta eskolan gatazka horiek saihesten lagunduko luketen oinarrizko arauak ezarri beharko dituzte.

 

DENBORA

Saio bat erabiliko da.

Ariketa hau ikasturte osoan zehar egin daiteke.

 

BALIABIDEAK

Gatazken irudiak: Irudia1 - Irudia2 - Irudia3 - Irudia4 - Irudia5

_________________________

Howlin,P., Baron-Cohen, S., Hadwin, J. Enseñar a los niños autistas a comprender a los demás. Guia paractica para educadores. CEAC Ecuación

IRUDIAK LANTZEN