Askotarikoak gara, berdinak gara
1. Bereziak gara
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko “Isiltasunaren minutu magikoa” jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Taldekideek elkar ezagutzea
- Nork bere berezitasunak identifikatzea
- Besteekin zerk berdintzen gaituen jakitea
- Lantaldeetan parte hartzea
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia.
Hasieran, ikasleak bakarka jarriko dira, eta “Nork bere eskua” fitxaz baliatuta, nork bere buruaren ezaugarriak jasoko ditu.
Ondoren, launaka jarriko dira. Eginbeharrak banatuko dira taldekideen artean, eta honako hau egingo dute: jarduera dinamizatu eta ekarpenak “Askotariko identitateak” fitxan jasoko dituzte.
Talde handian, “Gure taldea” eranskinaren antzeko horma-irudian, taldeetan egindakoa islatuko dute.
Berriro bakarka, ikasle bakoitzak “Ni neu” fitxan taldean bildu diren ezaugarrietatik bereak direnak, hura berezia egiten dutenak, jasoko ditu. Ikasleek beren “BAT karpeta” pertsonalean gordeko dute.
Talde handian, kontuan izanik helburua zela gelakideen artean dauden berdintasunak eta desberdintasunak ezagutzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
- Lortu dugu nahi genuena?
- Zer hobetu behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
Eranskinak:
2. Egunak
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko “Isiltasunaren minutu magikoa" jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Taldekideek elkar ezagutzea
- Nork bere berezitasunak identifikatzea
- Besteekin zerk berdintzen gaituen jakitea
- Lantaldeetan parte hartzea
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta metodologia.
Hasteko, 21. Kromosoma, XXI. mendean bideoaren zati bat ikusiko dute. Irakasleak aukeratuko du bertan agertzen den bizipen bat; adibidez, 28. minututik 31. minutura arteko zatian jasotako bizipena izan daiteke. Talde handian, komentatuko du hainbat gauzatan zer berdintsuak garen gizakiok, zerk sentiarazten gaitun denok ondo eta zerk gaizki.
Bakarka, “Nire ohiko egun bat” orrian idatziko dute beren egunerokotasunean besteekiko harremanetan gustatzen zaizkien hiru egoera eta gustatzen ez zaizkien beste hiru. Launaka1 jarriko dira eta, txandaka, taldekide bakoitzak antzeztuko du, hitzik erabili gabe, bere aste-egun arrunt bat, esnatzen den momentutik. Aurrez idatzitako gustuko zerbait antzezten duen bitartean, irribarrez agertuko da; gustuko ez duen zerbait adierazten duenean, berriz, desatsegintasun-aurpegia jarriko du. Taldekide batek apuntatuko ditu egoera atseginak eta desatseginak, eta irakasleak emango dizkion bi koloretako folio-laurdenetan idatziko ditu. Kolore bateko papertxoetan egoera atseginak, eta beste kolorekoetan desatseginak. Papertxo horiek soka batean zintzilikatu, eta horman jarriko dituzte.
Ondoren, talde bateko kideak zutitu, eta sokaren aurrean jarriko dira. Ordenan, bakoitzak aukeratuko du bere taldean idatzi ez den paper bat; irakurriko du, eta esango du bere ustez idatzi duena neska edo mutila den. Horrek aukera emango dio irakasleari arrazoiak ematean sor daitezkeen genero-aurreiritziak ikasleekin batera aztertzeko. Ez da beharrezkoa jakitea nork idatzi duen papertxo hori.
Berriro bakarka, ikasle bakoitzak jasoko du “Ni eta nire taldea” fitxan besteekin komun duena.
Ikasleek beren “BAT karpeta” pertsonalean gordeko dute fitxa hori.
Ondoren, talde handian, kontuan izanik helburua zela gelakideen artean dauden berdintasunak eta desberdintasunak ezagutzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
- Lortu dugu nahi genuena?
- Zer hobetu behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
- Bi koloretako papertxoak
- Soka
Eranskinak:
Bideoa
--------
1Komeni da irakasleak berak taldeak antolatzea, eta ahal den neurrian bermatzea talde guztietan aniztasuna izatea, gutxienez irizpide hauek kontuan izanik: kultura, generoa eta gaitasunak
3. Elkarren beharra dugu
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko “Isiltasunaren minutu magikoa” jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Taldekideek elkar ezagutzea
- Nork bere beharrak identifikatzea
- Besteekin zerk berdintzen gaituen eta besteengandik zerk bereizten gaituen jakitea
- Laguntza non topatu jakitea
- Lantaldeetan parte hartzea
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta metodologia.
Bakarka, “Nire indarguneak eta beharrak” fitxa beteko dute.
Ondoren, irakasleak emandako bi koloretako post-it bitan idatziko dituzte: batean indarguneak eta bestean ahuleziak edo beharrak. Papertxo horiek gorputzean itsatsiko dituzte. Ondoren, denak zutitu, eta, bakoitzak adierazitako indarguneak eta ahuleziak (beharrak) kontuan izanik, “Nor eta nork” fitxa eskuan, topatu behar dute nori lagundu eta norengandik laguntza jaso. Ondoren, informazio hori guztia fitxan jaso dute.
Ikasleek beren “BAT karpeta2 pertsonalean gordeko dute.
Ondoren, talde handian, kontuan izanik helburua zela gelakideen beharren artean dauden berdintasunak eta desberdintasunak ezagutzea eta behar den laguntza non topatu jakitea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
- Lortu dugu nahi genuena?
- Zer hobetu behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena, eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
-
Hainbat post-it
Eranskinak:
4. Nire sareak (Z)
Egonline[1]
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Azter dezagun zenbat informazio iraultzen dugun sarera, eta nolakoa.
- Azter dezagun nola hurbiltzen garen sare sozial berri batera.
- Hausnar dezagun ea zenbateko premia dagoen pribatutasun-aukerak konfiguratzeko.
Denbora: 40 min
Nola egin:
Ikasle bakoitzak din A3 bi orri izango ditu. Orri batean, zer sare sozial erabiltzen dituen idatziko du (gehienez 4); eta, sare sozial bakoitzaren ondoan, zenbat agregatu edo lagun dituen eta sare sozial bakoitzean zer pribatutasun-konfigurazio daukan.
Adib.:
Instagram-800 lagun
Nork ikus dezake nire profila? Mundu guztiak/lagunek/lagun batzuek bakarrik
Nork ikus dezake nire horma? Mundu guztiak/lagunek/lagun batzuek bakarrik
Nork ikus ditzake nire albumak? Mundu guztiak/lagunek/lagun batzuek bakarrik
Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak orria bularrean itsatsita jarriko du.
Ikasle bakoitzak postit batzuk ere izango ditu. Postit horietan kontzeptu hauek egongo dira idatzita:
Argazkiak, datu pertsonalak, informazio pertsonala.
Orain, beste din A-3 folioa bizkarrean jarri beharko dute; zertarako? Lehenik, begiratu behar dute lagunek aurrealdeko orrian zer duten idatzita: zenbat sare sozial, zenbat lagun eta zer-nolako pribatutasuna; eta, gero, bizkarreko orrian beste hainbeste postit erantsi.
Azken emaitza oso grafikoa izango da, argi eta garbi azalduko baitu zenbat datu eta argazki partekatzen ari diren munduarekin, bizkarrean itsatsita dituzten positen arabera.
Jarduera aztertzeko jarraibideak.
Taldeek dinamika amaitu ondoren, bateraketa-lana egingo dugu. Ikasleei gai hauek planteatu:
Ezagutzen al zenuten pribatutasuna konfiguratzeko aukera?
Garrantzitsua iruditzen al zaizue aukera hori?
Zer arrisku saihets daiteke pribatutasuna ondo konfiguratuz?
Pribatutasuna konfiguratu gabe zeneukatenek zergatik ez zenuten lehenago konfiguratu?
Pribatutasuna konfiguratzean, zuen ustez zer da garrantzitsuena?
I. eranskina: Testuinguru teorikoa eta ondorioak
5. Zer egiten dugu sarean? (Z)
Egonline[1]
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Azter dezagun zer tresna erabiltzen ditugun eta zertarako.
- Azter dezagun ea sarean egiten dugun horrek zer-nolako ondorioak dituen guregan eta beste batzuengan.
Denbora: 30 min
Nola egin:
Eranskinean inkesta bat duzue; banaka betetzeko da. Inkesta bete ondoren, bateratze-saio bat egingo duzue, ea bakoitza zer ondoriotara iritsi den.
I. eranskina: Formularioa
II. eranskina: Orain, kalkulatu zure puntuazioa
III. eranskina: Testuinguru teorikoa eta ondorioak