Atxikimendua

BAT kontratua
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Bizikidetza positiborako konpromisoa hartzea
- Ikasleek eskolako bizikidetza-arauen garrantzia ulertzea
- Arau horiek jarraitzeko konpromisoa hartzea
GARAPENA
Jarduera hau kurtso hasieran edo amaieran egin daiteke, baina ikasturte hasieran egitea hobesten da. Amaieran egitekotan, egindako dinamika eta jarduera guztiei itxiera emateko ekintza moduan ulertu daiteke. Honen helburua, ikasleek eskolako bizikidetza-arauen garrantzia ulertzea eta arau horiek jarraitzeko konpromisoa hartzea, errespetuzko, segurtasuneko eta lankidetzako giroa sortuz.
Kontratua banakakoa zein taldekoa izan daiteke. Ondo legoke kontratuak gelan ikusgai geratzea.
Hasieran, labur azalduko diegu zer den kontratu bat, zertarako balio duen eta zergatik ikusten dugu garrantzitsua hau erabiltzea. Galdetuko diegu zer uste duten egin dezakegula bizikidetza on bat izateko gelan/eskolan. Erantzun sortarekin gure gelako “dekalogoa” sortu dezakegu eta gelan ikusgai utzi (kartulina batean bildu ditzakegu arau/betebehar garrantzitsuenak). Eztabaidatu ahal dugu kontratua ez betetzearen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen eta denon artean adostu.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
- BAT kontratua beltzez eta kolorez (eranskinetan)
- BAT kontratua betetzeko beharrezko materiala: Kartulina, margoak…
BAT diploma
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Bizikidetza positiborako konpromisoa hartzea
- Ikasleek eskolako bizikidetza-arauen garrantzia ulertzea
- Arau horiek jarraitzeko konpromisoa hartzea
GARAPENA
Kanpainari amaiera emateko BAT diplomaren proposamena egiten da (BAT jaialdiko ekintzen artean diplomen banaketa egon daiteke. Ikus 5.3.3 jarduera). Talde diploma edo banaka diploma egin daiteke.
Ikasturte osoan landutako Bizikasi ekimenari itxiera emateko proposamena da. Gure ikasleek bizikidetzaren aldeko kontzientzia positiboa sustatzea, arauekiko errespetua adieraztea eta izandako konpromisoa ospatzeko helburua dauka.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
- BAT diploma (eranskinetan)
BAT jaialdia
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Bizikidetza positiborako konpromisoa hartzea
- Ikasleek eskolako bizikidetza-arauen garrantzia ulertzea
- Arau horiek jarraitzeko konpromisoa hartzea
GARAPENA
Kanpainari amaiera emateko BAT jaialdiaren proposamena egin daiteke.
Iraila amaieran edo urri hasieran egitea egokia izan daiteke, ikasleek jadanik BAT taldea zer den argi dutenean, partaideak identifikatzen dituztenean eta postontzien erabileraren berri dutenean. Aholkatzen da arratsalde oso bat gordetzea honetarako gutxienez.
Jaialdiaren antolaketa ikastetxearen ezaugarrien araberakoa izango da. Etapaka egitea edo eskola mailan egitea planteatu daiteke.
Garrantzitsua izango da jaialdiaren prestakuntzan ikasleek aktiboki parte hartzea, eta horretarako talde txikiak antolatu daitezke ekintza desberdinak aurrera eramateko: Pregoia antolatzeko; BAT logoarekin txapak egiteko; puxikak margozteko; diploma prestatu eta banatzeko, kamisetan marrazteko tailerra antolatzeko; dantzaren bat prestatzeko...eta abar.
Amaitzeko, eguna zehaztuko da eta hezkuntza komunitateari komunikatuko zaio zer egingo den eta nolako jaialdia antolatuko den. Amaierako elkarteratzea eskolako patioan egin daiteke, non pregoia irakurri eta gero, musikarekin batera dantzaldia egin daitekeen.
DENBORA
- Arratsalde oso bat
BALIABIDEAK
- Eskola komunitatearen inplikazioa