Autoebaluazioa
Gure artean ondo konpontzen
GARAPENA
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko Itsasontzia askatuz ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUA
“Gure arten ondo konpontzen” blokea bukatu ondoren, nork bere lorpenak ebaluatzea.
GARAPENA
Talde handian, irakasleak “Gure artean ondo konpontzen” bloke honetan egindako jarduerak eta helburuak gogoraraziko ditu.
Banaka, eta “Gure artean ondo konpontzen. Autoebaluazioa” eranskinean datorren fitxaz lagunduta, autoebaluazio txiki bat egingo dute, eta BAT karpeta pertsonalean gordeko dute.
DENBORA
- 10 minutu.
BALIABIDEAK
- Gure artean ondo konpontzen. Autoebaluazioa.doc
- BAT Karpeta