Autoebaluazioa

 

 Ni eta nire taldea

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko “Isiltasunaren minutu magikoa” jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Ni eta nire taldea  blokea bukatu ondoren nork bere lorpenak ebaluatzea.

GARAPENA

Talde handian, irakasleak ikasleei gogoratuko dizkie “Ni eta nire taldea” bloke honetan egindako jarduerak eta helburuak.

Bakarka, autoebaluazio txiki bat egingo dute “Ni eta nire taldea” eranskinaz baliatuz, eta “BAT karpeta pertsonal”ean gordeko dute.

DENBORA

  • 10 minutu

 

BALIABIDEAK

  • BAT Karpeta

Eranskina: