Autokontzeptua eta autoestima

Nor da nor?
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Nork bere burua ezagutzea
- Norberaren ezaugarri pertsonalak definitzea
- Norbere burua onartzea
GARAPENA
Gelako ikasle bakoitzak bere burua definitzen dituzten ezaugarrien fitxa osatuko du, izena idatzi gabe.
Lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek, irudien bitartez osatuko dituzte ezaugarriak eta bigarren mailakoek aldiz, idatziko dituzte.
Taldeko guztiak ditugunean, nahastuko ditugu eta irakasleak banan-banan aterako ditu, ikasleek norena den asmatzen duten bitartean.
Autokontzeptua lantzeaz gain, taldeko kideen ezagutza landuko dugu
DENBORA
Ikasle bakoitzak bere fitxa sortzeko saio bat erabiliko dugu eta ondoren, talde handian banan banan bakoitzaren fitxak aztertzeko beste saio bat.
BALIABIDEAK
- ERANSKINA. Autokontzeptua LH1
- ERANSKINA. Autokontzeptua LH2
____________________________
Claeys Bouuaert,M.(2020) Educación emocional de la infancia a la adolescencia. Actividades para todas las edades. Narcea
Honelakoa naiz ni
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Norbere burua definitzea
- Norbere gaitasunak eta mugak identifikatzen hastea
GARAPENA
Ikasleak talde txikietan kokatuko dira. Talde bakoitzean autoezagutzarako Dado bat egongo da eta ikasleak dado horretan agertzen diren galdera eta egoerei ahozko erantzuna emango diote.
Ondoren, ikasleak nahastuko ditugu eta talde desberdinak sortuko ditugu, bakoitzak besteen erantzunak ezagutu ahal izateko.
Aldaera: Lehen hezkuntzako bigarren mailan ikasleek sor dezakete haien Autoezagutzarako dadoa, besteengandik jaso nahi duten informazioa kontutan hartuta
DENBORA
Eginda dagoen dadoa erabilita, saio bat erabili daiteke talde txikietan jolasteko
Bigarren fase batean, ikasleek dadoa egiteko saio bat erabiliko dute eta ondoren beste bat jolasteko
BALIABIDEAK
- ERANSKINA. Honelakoa naiz dadoa.
Polita
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Norbere burua onartzea eta maitatzea
- Norbere burua balioestea
GARAPENA
Ipuinaren bideoa gelan landuko da. Ipuin fisikoa ikastetxean balego, irakasleak kontatu du talde handian.
Ondoren, ikasle bakoitzari Sorginaren marrazkia egiteko aginduko zaio. Irudi guztiak bukatuta dituztenean, bi sorginen irudi fisikoak erakutsiko dizkiegu eta haien marrazkiaren alderatuko ditugu, ondorengo galderak luzatuz:
- Zein sorginaren antza du zuk marraztutakoak?
- Nola du bizkarra zuk irudikatutako marrazkiak? Zein aldaketa egiten du sorginak ipuinean zehar?
- Nolako ilea marraztu duzu?
- Zer dela eta okotza moztu zuen sorginak?
- Zer gertatu da hasierako sorginaren sudurrarekin?
Amaieran, taldeko hausnarketa bultzatuko dugu kanpokoek esaten eta agintzen digutenaren arabera, irudi fisikoa eta edertasunaren inguruan.
DENBORA
Ipuinaren bideoak 10 minutuko iraupena du. Ondoren ikasle bakoitzak sorgina marrazteko 30 min eskeiniko ditugu eta ondoren , taldearen araberako hausnarketa gidatua.
BALIABIDEAK
- Ipuinaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=YR1BDN8c90E
- Bi sorginen lamina
_____________________________
Canizales (2019).Polita. Denonartean
Honela ikusten naute
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Norbere burua onartzea eta maitatzea
- Besteen indarguneak identifikatzea.
GARAPENA
Ikasle bakoitzari folio bat emango zaio eta bertan bere izena dekoratzeko aukera emango diegu (5-10 minutu haien gustukoa geratzeko). Bakoitzak bere mahai gainean utziko du bere orria besteei begira. Talde handian komentatuko ditugu zeintzuk diren pertsonen ezaugarri onak/gustuko ditugunak (orokorra). Hauek arbelean idatzita utz ditzakegu gero ikasleentzat lagungarriak izango direlako.
Ondoren, altxatuko dira boligrafo/errotulagailu bat hartuta eta besteen mahaietatik pasatuko dira beste ikasleen gauza on bat idazteko. Ondo egiten duen zerbait, trebeziaren bat, berarengatik gustuko duen zerbait.. Gela girotu ahal dugu musika alaia jarriz dinamika egiten dugun bitartean.
Amaitzerakoan, bakoitza itzuliko da bere mahaira ikusteko besteek zer idatzi dioten. Nahi duenak irakurri ahal izango du.
Talde handian hausnarketarako galderak:
Espero zenuen? Ados zaude? Zelan sentitzen zara orain? Zelan hitz egiten diozu zure buruari?
Aldaera: Umeek eraman ahal dute orria sorbaldan itsatsita besteek bertan idazteko.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
- Folioak