Badakigu zer egin!

 Martxan jarri!

HELBURUA

  • Ikastetxeko eskola jazarpenaren aurkako eta tratu onen aldeko kanpainaren planifikazioan parte hartzea.

GARAPENA

Gelako ordezkariak batzordean adostutakoa azaldu ondoren, kanpaina garatzeko taldean eman behar diren pausoak adostuko dituzte ikasleek, eta pauso bakoitzean arduradunak, epeak eta zer behar duten aurreikusiko dute. Horretarako, baliabideetan proposatzen den fitxa erabil daiteke. Planifikazioa talde handian egitea komeni da, nork bere ardurak garbi eduki ditzan.

Taldearen eginbeharrak aukeratu duten proposamenaren araberakoak izango dira. Bideo bat ekoiztea erabaki badute, orduan, gidoia prestatu eta errebisatu, grabaketak egin, ekoiztu, soinua aukeratu…. horiek izango dira eginbeharreko lanak. Komiki bat sortzea bada haien erabakia, berriz, orduan, gidoia prestatu, diapositibotan banatu, pertsonaiak eta eszenak aukeratu, …

Ekintzak taldeetan garatuko dira. Noiz edo noiz planifikazioaren errebisioa egin beharko da, epeak betetzen ari diren ziurtatzeko eta behar diren egokitzapenak sartzeko.

Bitartean, batzordekideak talde guztien lanak jarraituko dituzte. Kanpaina ikastetxeko komunitatean zabaltzeko bideak aztertuko dituzte.

DENBORA

Ezin da zehaztu, kanpainaren arabera.

BALIABIDEAK

Eranskina: TALDEAREN PLANIFIKAZIOA.DOCX

MARTXAN JARRI