BAT egingo dugu

1. Beldurrik ez! (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Eskola-jazarpenari aurre egiteko estrategia batzuekin bat egitea.
-
Eskola-jazarpena geldiarazteko konprometitzea.
GARAPENA
Talde handian baliabideetan dagoen bideoa ikusiko dute. Bideo horretan, teknologia berrien bidezko jazarpenari aurre egiteko estrategia bat azaltzen da: zurrumurrurik ez zabaltzea.
Bideoa ikusi ondoren, eskola-jazarpena geldiarazteko estrategia horri buruz eztabaidatuko da taldean.
Eztabaida gidatzeko galdera batzuk:
-
Askotan gertatzen al da bideoan ikusten den jazarpen mota hori?
-
Zein da bideoko mezua? Ados zaudete mezu horrekin?
- Zuen ustez, estrategia hori eraginkorra izan daiteke jazarpenaren aurka? Zergatik?
-
Beste estrategiarik ezagutzen al duzue jazarpenari aurre egiteko?
Eskola-jazarpena jardueran landutakoa gogoratzeko unea da. Jarduera hartan, eraso mota batzuk identifikatu zituzten ikasleek:
-
Eraso fisikoak: gorputzaren aurkakoak (jotzea, bultzatzea) edo norbaiten gauzen aurkako ekintzak (gauzak puskatzea, lapurtzea, ezkutatzea)
-
Ahozko erasoak: burla egitea, zurrumurruak zabaltzea, ezizenak jartzea...
-
Eraso sozialak: taldetik kanpo uztea, baztertzea, kontuan ez hartzea...
-
Eraso psikologikoak: mehatxuak, umiliatzea...
-
Teknologia berrien bidezko erasoak
Lau taldetan banatuko dira ikasleak. Talde bakoitzak jazarpen mota batean zentratuko da: erasoa deskribatu eta hari aurre egiteko estrategia bat diseinatu beharko du. Horretarako, baliabideetan agertzen den fitxa erabil daiteke.
Lana bukatu ondoren, beste taldeen aurrean aurkeztu beharko dute fitxan jasotakoa.
Fitxa horiek gelako horman edo korridoreetan jarriko dira.
Eta harremanak onak ez direnean? blokea osatzeko, hurrengo saioan *Gure dekalogoa jarduera egingo dute.
IRAUPENA
Saio bat.
BALIABIDEAK
Bideoa: Byte Face con Rubius
2. #ByeByeBullying (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Sarearen bidez tratu txarrak eta jazarpena jasateak sortzen dituen sentimenduak ezagutzea.
- Sarean pertsona bati bidegabeki jazartzen edo eraso egiten zaionean egoera horren aurka egitea.
GARAPENA
Baliabideetan proposatzen den bideoa ikusiko datalde talde handian.
Bideoa ikusi ondoren, irakasleak gaiaren inguruko eztabaida gidatuko du, honako galdera hauetan oinarrituta::
- Nola sentitzen da Natxo, Albertoren argazkia sarean zabaltzen denean?
- Konturatu al dira irudia zabaldu dutenak zer-nolako kaltea eragiten dioten Natxori?
- Zergatik gertatu da hori? Natxoren errua izan da?
- Zer erabakitzen dute Natxori lagundu nahi dioten adiskideek? Zer asmatzen dute egoeraribuelta emateko?
- Zuen ustez, halakorik gertatzen al da zuen ikasgelan edo ikastetxean? Zer iritzi duzue horri buruz?
- Pertsona bat Interneten bidez jazarpena jasaten ari bada, nola geldi liteke hori?
- Ciberbullying-a jasango bazenute, pertsona heldu bati esango zeniokete? Inori ezer esango ez bazeniote, egoerak hobera edo okerrera egingo luke?
Bideoa taldean aztertu ondoren, lauko taldeetan jarriko dira ikasleak eta antzeko egoera bat asmatu beharko dute, emandako gidoiari jarraituz. Benetan gertatutako istorioa baldin bada, hobe.
Istorioa garatzeko gidoia hau izan daiteke:
- Pertsona batek ekintza desegoki bat egiten du sare sozialen bidez.
- Arazoa larriagotu egiten da.
- Biktimak laguntza eskatzen du.
- Guztien artean irtenbidea bilatzen diote arazoari.
Talde-lana bukatu ondoren, talde txiki bakoitzeko bozeramaileak bere istorioa irakurriko du talde handian, txandaka. Beste ikaskideek arretaz entzungo dute istorioa. Planteatzen den irtenbideari ekarpenak egingo dizkiote eta denon artean adostuko dute taldeek asmatutako istorioetan zer egin.
Eta harremanak onak ez direnean? blokea osatzeko, hurrengo saioan *Gure dekalogoa jarduera egingo dute.DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
Asignatura empatia bideoa.
BYEBYEBULLYING fitxa.
3. Gure dekalogoa (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUA
- Tratu txarren aurrean taldean irizpide komunak adostea.
GARAPENA
Sarrera moduan, baliabideetan eskaintzen den bideo bat ikusiko dute talde handian, elkarrekin arazoei aurre egiteko taldeak daukan indarrari buruzkoa.
Ikasleak 4-5 pertsonako taldeetan banatuko dira. Irakasleak taldeen erdiari (talde berdeak) “Tratu txarren kontrako jarrerak” eranskineko A fitxa emango dio eta beste erdiari (talde gorriak) “Tratu txarrak indartzen dituzten jarrerak” eranskineko B fitxa.
Talde bakoitzak 10-15 minutu izango ditu fitxan falta den zatia osatzeko. Taulan idatzita agertzen ez diren beste jarrerak ere gehitu ditzakete.
Bukatzen dutenean bateratze-lana egingo dute. Talde berdeak zutabe gorrian jarritakoa azalduko dute eta talde gorriek, berriz, zutabe berdean jarritakoa. Errepikatzen ez diren jarrerak beste taula batean jasoko dituzte, talde handiaren taula izango den horretan. Kartoi mehean egitea proposatzen dugu, horman jartzeko. Adibide bat, ondoren.
Eta harremanak onak ez direnean? blokea bukatzeko, irakasleak gogoratuko du egindako jardueren helburuak, hau da, jazarpena zer den jakitea eta horri aurre egiteko estrategiak garatzea.
Arbelean, denon artean esaldi hau osatuko dute, eta baliabideetan dagoen “Bat egingo dugu” eranskinean denon sinadura jasoko da.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
El arbol indio bideoa
TRATU TXARREN AURREAN ZER EGIN. A FITXA
TRATU TXARREN AURREAN ZER EGIN. B FITXA
Kartoi mehea, aukeran.
4. Gure esku dago zer edo zer egitea (Z)
Neurriak eta gomendioak[1]
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Ea ikasten ditugun jarraibide batzuk, online ere ondo komunikatzeko.
- Ea ikasten dugun online ere besteak ondo tratatzen.
- Ea ikasten dugun sarean ere gure burua ondo babesten.
- Ea barneratzen dugun zer egin behar dugun, online erasotzen bagaituzte.
Denbora: 15 min
Nola egin:
Hainbat neurri eta gomendio balia daiteke eskolan ziberjazarpenik gerta ez dadin, edo, halakorik jazotzen bada, zer egin jakiteko. Irakasleak, xehe-xehe, neurri-gomendio horietatik garrantzitsuenak zein diren azalduko die ikasleei. Hona hemen oinarri-oinarrizko batzuk, ikasleei azaltzeko, zer egin jakin dezaten:
- Esan zer pentsatzen duzun, entzuteko moduan: garbi berba egin eta zintzoa izan, zuk hartu zeure erabakiak, nahi duzuna eskatu, eta, zer edo zer ez baduzu nahi edo ez baduzu laket, esan “ezetz”.
- Zirikatu egiten bazaituzte, ez erantzun.
- Sarean, beti adeitsu eta errespetuz. Netiketa.
- Zure harremanetan, enpatiari garrantzia eman, ikas ezazu bestearen azalean jartzen.
- Gogaitu egiten bazaituzte, alde egin saretik. Laguntza eskatu.
- Babestu zure burua. Ez eman datu pertsonalik.
- Ez egin sarean aurrez aurre egingo ez zenukeen ezer.
- Norbait zu jazartzen ari bada, gorde frogak.
- Dena delako web zerbitzuko administratzailera jo, eta han salatu jazarpena (Twitter, Facebook, Instagram).
- Nagusi bati laguntza eskatu, beti. Mehatxua larria bada, segituan eskatu laguntza.
Eta beste bat ere bai, gure ustez aurrekoak bezain garrantzitsua baita:
- Ustea edo susmoa baldin baduzu zure inguruan norbait jazartzen ari direla (laguna, lankidea, senitartekoa), ez izan zalantzarik: laguntza eskaini, zer gertatzen den ikusi, eta nagusi bati jakinarazi, hark lagunduko dizue zer gertatzen den aztertzen eta konponbide bat bilatzen.
Jarduera hau nahiko genuke izatea unitate didaktikoan landutako guztiaren laburpen moduko bat, eta, horregatik, gure proposamena da atzera praktika onen dekalogoa hartzea eta hara biltzea jarraibide horiek guztiak (oraindik hara batu gabe baldin badaude). Dekalogoa ikasgelan edo ikastetxeko beste leku nabarmen batean jarriko da, ikusteko moduan, eta bi saio horietan landutako edukia gogorarazteko balioko du. Azken ondorioak izango dira, eta ikasleek eta irakasleek erraz eta arin berreskuratu ahal izango dituzte.
GURE ESKU DAGO ZER EDO ZER EGITEA
[1] Internet Segura for Kids (IS4K). 1.0 Eskola Jardunaldien Programa “Eskolako ziberjazarpena”. Egokitua
5. Konpromisoa (Z)
Egonline[1]
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
Helburuak:
Egin dezagun ikus-entzunezko bat, programan zehar ikasitako guztia hartara bilduz.
Erakuts dezagun badugula konpromisoa teknologia berriak zuzen eta arduraz erabiltzeko.
Sormenetik tiraka egin dezagun lan bat, gisaberekoan artean teknologia berriak arduraz nola erabili erakusteko.
Denbora: 90 min
Nola egin:
Ikasleak taldeka banatu, eta, lehen-lehenik, esan talde bakoitzak istorio bat asmatu behar duela: sarea oker erabili da, eta horrek egoera gaizto bat sortu du; hori erakutsi behar du istorioak.
Asmatu dute istorioa; orain, garatu egin behar dute, Pixton programa erabiliz (komikiak egiteko online programa).
Istorioek, edozein arazo islatzen dutelarik ere, baldintza hauek behintzat bete behar dituzte:
1- Sareak erabiliz norbaitek gauza okerren bat egiten du, edo beste norbaitek egindako okerkeriaren biktima da.
2- Arazoa larriagotu egiten da.
3- Biktimak laguntza eskatzen du.
4- Guztien artean arazoaren konponbidea bilatzen dute.
5- Teknologia berrien inguruan mezu positiboa behar dugu, arduraz erabiltzeko deia.
JARDUERA ANALIZATZEKO JARRAIBIDEAK
Ikasleek egindako komiki guztiak proiektatu, eta azken gogoeta egin.
Erraz asmatu al duzue istorioa?
Egindako lanak, zuen ustez, beste batzuentzat ere baliagarriak izan al daitezke segurtasun handiagoz nabigatzeko?
Ikasi al duzue programarekin?
Uste duzue hemendik aurrera teknologia berrietara beste modu batera hurbilduko zaretela?
Nola?
Zuen inguruan antza hartzen baldin baduzue norbait jazartzen ari direla, jarrera bera izango duzue?