BAT taldeak
Bizikasi ekimenean, lehendabiziko hezkuntzazko esku-hartzean, ikastetxeetan probentziotik prebentziorako bideari ekiteko bitartekoak dira nagusitzen diren elementuak. Jazarpena ekiditeko erarik eraginkorrena prebentzioa dela jakinik, ezinbestekoa da ikastetxeen eskuetan jartzea bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzen duten egiturak, antolatzeko neurriak, metodologia-hautuak, curriculum-garapenak, estrategiak eta tresnak. Horixe adierazi nahi da probentzioarekin.
Esaterako, antolaketari dagokionez, aipatzekoak dira, besteak beste, haien arteko harremanen kalitatea sustatzeko bitartekoak ezartzea, eta haiek duten ongizate emozionalaren maila ezagutzeko komunikazio-kanal seguruak izatea. Metodologiaren aldetik, lankidetzan oinarritutako eskaintza metodologikoen aldeko hautua egitea. Curriculumaren eremuan, egiteko nagusia izango da bizikidetza eraikitzearen alde eta esklusioari eta jazarpenari aurka egiteko jarduerak garatzea, eta estrategiei erreparatuz balizko jazarpen-egoerak detektatzeko eta ebaluatzeko tresnak ezagutzea eta esku-hartzea era egokian kudeatzea.
Egiturei dagokienez, Bizikasi ekimenak ikastetxe bakoitzean BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) egitura sortzea ebazten du, lau kidek osatua: ikastetxeko zuzendariak, ikasketaburuak, aholkulari/orientatzaileak eta bizikidetza-arloaz arduratzen den irakasleak. Talde horrek koordinatuko du jazarpen-kasuak ebazteko prozesua, eta beronek gidatuko ditu, Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunak aintzat hartuta, ikastetxean bizikidetza positiboaren esparruan garatu beharreko ekintzak.