Defendatuko dugu!

1. Komikia 1

Komikia ikusiko dute gelan, eta egoera aztertuko dute (ikus komikia beherago).

  • Zer gertatzen ari da?
  • Nor dira protagonistak?
  • Zer egiten dute atzean daudenek?
  • Hitz egiten ari diren bi mutilek zer planteatzen dute?
  • Zergatik ez dute ezer egiten?
  • Arrazoia dute?
  • Zer gertatzen da bukaeran?
  • Horrela da benetan?
  • Zer egingo genuke ez gertatzeko?
  • Zerbait egiten badugu, zer da, salatari izatea?

Azken ideia horretan arreta berezia jarriko da, batez ere ikasleak ohartzeko ez dela salatari izatea: lagun ona izatea da!!!

Horren inguruan hitz egin behar da; asko hitz egin behar da, batez ere lortu nahi bada ikasleek jazarpenari aurre egitea une jakin batean.

komikia bat

Iturria: http://iesnx.xtec.cat/1r-deso-visita-la-biblioteca-just-maria-casero-per-la-xerrada-taller-treballem-valors-amb-els-comics-bullying-a-les-escoles-i-instituts/

KOMIKIA 1

2. Komikia 2

Oraingo honetan egoera ezagun bat dute ikasleek, baina bi modutan: batean inork ez du esku hartzen eta bigarrenean bai (ikus komikia beherago).

Komikiaren inguruan elkarrizketa sortzeko galderak:

  • Zein da gehienetan ikusten dugun egoera?

1. marrazkian:

  • Zer gertatzen ari da?
  • Ikusleek zer egiten dute?
  • Eta zer da egiten ez dutena?

2. marrazkian:

  • Zer gertatzen da orain?
  • Egoera berdina da?
  • Zer aldatu da?
  • Zer egiten ari dira ikusleak?

Jazarpen-egoera bat ikusten dugunean, zerbait egiteko beharrean gaude. Horren inguruan asko hitz egin behar da, batez ere ikasleak egoera horiek identifikatzen lagundu eta trebatu nahi baditugu.

 

3. Komikia 3

Istorio motz honetan oso erraz ikusten da sare sozialen bidez jazarpenaren sufrimendua nola areagotzen den. (Ikus komikia beherago).

Elkarrizketarako galderak hauek izan daitezke:

  • Zer gertatzen zaio mutikoari?
  • Zer gertatu da bideoarekin?
  • Nork ikusi du?
  • Zenbatek ikusi dute?
  • Zergatik?
  • Nola dago mutikoa?
  • Zerbait egin daiteke?
  • Zer?

komikia hiru

 

 Penné, J. Ramón: El universo digital de un niño 2.0 (liburu elektronikoa).

KOMIKIA 3

4. Bullying-arekin parra egiteak gaizkide egiten zaitu

Bideo honetan ikusten dena garbi dago: jazarpena gelditzeko zerbait egiten ez badugu, gu ere jazarle gara.

Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=Yi9Pbax_jMY

OHARRA: bideoa ikustean, batzuetan gelditu edo atzera egin beharko da ikasleek ondo uler dezaten bideoan adierazten dena.

Bideo labur honetan oso garbi esaten digute zer gertatzen den jazarpen-egoera baten aurrean kolaboratzaile bihurtzen garenean. Horren inguruan hausnarketa egingo dugu ikasleekin.

  • Zer kontatzen dute bideoan?
  • Zer egiten diote mutilari?
  • Nork egiten dio?
  • Eta zer egiten dute bertan dauden neska-mutilek? Zergatik? Lagungarria da?
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Horrelako egoera hauen aurrean zer sentitzen da? Zergatik? Zer behar da egoerari aurre egiteko gai izateko?
  • Zerbait egitea salatari izatea da edo zer da?

Azken ideia horretan arreta berezia jarriko da, batez ere ikasleek ikus dezaten hori ez dela salaketa egitea. Horren inguruan hitz egin behar da, asko hitz egin behar da, batez ere nahi badugu ikasleek jazarpenari aurre egitea une jakin batean.

Reirte con el bullying te hace complice.mp4

 

5. Neska honek bullying-a sufritu zuen...

Berriro ikusten da jazarpen-egoera eta pertsona batengan duen eragina.

Bideoa ikustekob helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=bVBy7lArpaE

Bideo labur honetan oso garbi esaten dute zer gertatzen den jazarpen-egoera baten ondoren, zer kaltegarria den biktimarentzat eta zer ondorio jasotzen dituen.

  • Zer kontatzen dute bideoan?
  • Zer egiten diote neskari?
  • Nork egiten dio?
  • Besteek ikusten dute?
  • Nor konturatzen da?
  • Zerbait egiten dute?
  • Nork?
  • Zergatik egiten du?
  • Beldurra du?
  • Salatu ditu jazarpena egiten dutenak?

Azken ideia horretan arreta berezia jarriko da, batez ere ikasleek ikus dezaten hori ez dela salaketa egitea. Horren inguruan hitz egin behar da, asko hitz egin behar da, batez ere nahi badugu ikasleek jazarpenari aurre egitea une jakin batean.

ESTA CHICA SUFRIO

6. Ausartak behar dira

Bideoa ikusi eta ondoren… Merezi du aztertzea abestian esaten dutena.

Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=omZkxy3wU1c

Abestiaren letra: https://www.musica.com/letras.asp?letra=2278571

  • Zergatik esaten dute norbait bakarrik dagoela?
  • Zer esaten dute txantxei buruz?
  • Eta indarrari buruz?
  • Zertarako bilatzen dituzte ausartak?
  • Zer esan nahi du ausarta izatea?
  • Zertarako ausarta?

Abestiaren letra aztertzeko:

https://www.musica.com/letras.asp?letra=2278571

Beste ikastetxe batzuetan beren bertsioak egin dituzte:

Animatuko zarete horrelako zerbait egitera?

SE BUSCAN BALIENTES