Denok bat

1. Elkarrekiko eskubideak
Eskubideen inguruan hitz egingo da:
- Zer diren. Zergatik izan nahi ditugun. Eskubideak, zertarako?
- Eta betebeharrak? Zer dira? Zergatik izan behar ditugu? Zertarako?
Behin elkarrizketa izan ondoren eta guztien iritziak entzunda (jaso esandakoa arbelean, kartoi mehe batean… ), dinamikari ekingo diogu.
Ikasle bakoitzari eskubideen fitxak banatuko zaizkio. Bosnaka jarriko dira eta taldeei eskatuko zaie idatziz jartzeko familian, ikastetxean zein gizartean haien ustez dituzten bost eskubide.
Gero, talde berean, eskatuko zaie identifikatzeko haien ustez haien familiek, gelakideek eta gizarteak berak dituzten eskubideak.
BALIABIDEAK
- Orriak eta arkatzak
- “Nire eskubidea da…” dioen orria
- “Besteek nigandik jasotzeko eskubidea dute” dioen orria
Bigarren aukera bat da ikasleen eskubide eta betebeharrak aztertzea:
Ahal bada, konpromiso batzuk hartuko dira eta idatziz jasoko dira, guztion sinadurekin, dokumentu batean.Ondoren, idatzitakoa aztertu, eta honako galdera honi erantzungo diote: zer egin beharko genuke bai norberak dituen eskubideak bermatzeko, bai besteek dituzten eskubideak bermatzeko? (ideia-jasa).
Dekretua: https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2008/12/0806986a.pdf.
Taulan dagoen laburpena ere erabil daiteke aztertzeko zer esan nahi duten eskubide bakoitzak eta betebehar bakoitzak.
[1] Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea (3. Ziklorako). Moldatua.
2. Berdintasuna, guztion ongizatea
Helburua da denok gustura egotea eskolan eta aipatzea hori denon artean lor dezakegula. Proposamena egingo dugu:
Dekalogo baten antzekoa egitea proposatuko da ─pertsonen arteko berdintasuna eta denon ongizatea sustatzeko hamar puntu (edo gutxiago)─, eta gela osoak hartuko du horiek betetzeko konpromisoa.
Horretarako, lehenbizi, berdintasun hitzak haien ustez zer esan nahi duen landuko da, nola azaltzen den, zer auzi diren garrantzizkoak...
Azalpenetatik bost-hamar garrantzitsuenak jasoko dituzte eta horiek betetzeko konpromisoa hartuko dute.
Aukeratutako bost-hamar horiekin, horma-iragarki bat egingo dute eta gelan zintzilik jarriko dute. GURE HITZA izena emango diote; elkarrekin ondo egoteko hartzen duten konpromisoa izango da, ondo sentitzeko, ondo moldatzeko…
MATERIALAK:
- “Berdintasuna” hitza definitzeko fitxa (talde bakoitzarentzat).
- “Dekalogoa” egiteko fitxa (talde bakoitzarentzat).
[1] Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea (3. Ziklorako). Moldatua.Hemen sinatzen dugunok hitza ematen dugu goian idatzitakoa beteko dugula:
3. Ikasle laguntzaileak
Orain proposatzen den jarduera honetan laguntza ematea eta laguntza jasotzea da erronka.
Ikasgela batean esku hartzen duten irakasleen artean aldez aurretik hitz egin beharko dute eta beharrak eta aukerak antzeman.
Gelan zeregina planteatuko da: behar dutenei laguntza ematea; hau da, batzuek ematea, eta beste batzuek jasotzea, gaitasunen eta beharren arabera. Arlo batzuetan ikasle batzuk izango dira laguntzaileak eta beste arlo batzuetan beste ikasleak izango dira, beti ere haiekin adostuta.
Garrantzitsua da gai hau gelan planteatzea eta adostea zertan behar duten laguntza batzuek eta zertan lagundu dezaketen besteek.
Laguntzaileen eginkizunak hauek izango dira:
- Irakasleek emandako gaia berriz azaltzea, laburtzea...
- Etxeko lanak gogoraraztea…
- Ariketak egiten laguntzea...
- Azterketak prestatzen laguntzea…
- Kirolean laguntzea…
- …
Laguntza jasoko dutenek identifikatuko dute zertan behar duten laguntza eta lagunduko dutenek identifikatuko dute zertan sentitzen diren gai laguntza emateko (ikus taula aurrerago).
Egokia izan daiteke ikasleek binaka kontratu moduko zerbait egitea haien artean, errespetuzko harremanak sustatuko direla bermatzeko.
LAGUNTZARAKO AKORDIOA …………... ikasturtea, …………………..maila. Nik, ………………………………………..……………, laguntza emango diot ………………..…………………..…-i, …………………………………………………..……….. arloan …………………………………………………rako …………………………………n, 201...ko……..………………………...ren……. (e)an |
Azkenik, irakasleak laguntzaileen lana baloratu eta euren zeregina indartzeko aukera izango du (emaitzetan positiboak jarriz, haien laguntza goraipatuz... edo egokiak iruditzen zaizkion baliabideak erabiliz).
Bestaldetik, baloratu beharko da hartutako neurri horiek positiboak izan diren emaitza akademikoetan, baita gelako giroan zein ikasleen arteko harremanetan ere.
[1] Ezeiza Urdangarin, B., Izagirre Gorostegi, A. eta Lakunza Arregi, A.: Adimen emozionala (12- 14 urte bitartek ikasleentzat). Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia. 2008. Moldatua.
LAGUNTZARAKO AKORDIOA-ERANSKINA.DOCX
4. Atsegina izatea modan dago
Esandakoa oso garbi ikusten da proposatzen dugun bideoan.
Atsegina izatea modan dago bideoa lortzeko helbidea:
https://www.youtube.com/watch?v=DcsPaPV5mlk&t=53s
Bideoan agertzen diren pertsonaien jarrerak aztertuko dira, baita jarrera horiek ekartzen dituzten ondorioak ere.
Era berean, pentsatu behar da kontrako jarrerek zer-nolako erantzunak sorrarazten dituzten eta zergatik.
Ondorioak aterako dira eta, ahal bada, akordioren bat hartuko da ikasleen artean:
Zer-nolako jarrera -----------> zer-nolako erreakzioak ----------->zergatik
Gelan guztiok guztiokin atseginak izango gara.