Denok BAT

1. Emozioen aurrean badakit zer egin
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Emozioak identifikatzen jakitea, segurtasunarekin.
- Enpatia azaltzea beste pertsonen aurrean.
- Laguntza eskaini beste pertsonek behar dutenean.
Denbora:
- Saio bat.
Baliabideak:
- Emozioak ondo adierazten dituzten argazkiak. Argazki-bilduma deskargatzeko esteka (.zip, 5M)
Garapena:
1. Atala
Emozioen inguruan hitz egiteko eta esperimentatzeko argazki batzuk erakutsiko dizkiegu (ikus argazkiak hurrengo orrialdean).
Eta horrelako galderak egingo ditugu:
-
Mutil hau barrez ari da?
-
…
-
Eta neska hau? Nola dago? Pozik? Triste?
-
…
-
Talde honetan nola dago jendea?
-
…
-
Argazki honetan dauden pertsonek zer sentitzen duten aipatu. Zertan nabaritzen da? Nola jakin duzue?
-
…
-
Nola jokatuko zenukete pertsona horien aurrean?
-
Zergatik?
Argazki guztiak aztertuko dira emozioak identifikatzeko.
2. Atala
Hurrengo azalpena emango da:
- Eskuak buruan jarrita: Non ditut eskuak? Zergatik dakizue? ….
- Orain itxi begiak eta mantendu itxiak. Eskuak gerrian: orain, non ditut eskuak? … Ah! Ezin duzue jakin, begiak itxita dituzuelako!!!
- Orain ireki begiak eta esan non dauden eskuak. Nola jakin duzue?
- Irakasleak barre egiten du: pozik nago! Esaten du. Zergatik dakizue pozik nagoela? IKUSI nauzue barre egiten eta ENTZUN didazuelako barre egiten.
Honen inguruan hitz egingo dugu eta ariketa batzuk egingo ditugu ea pertsonen emozioak antzematen diren ikusi gabe, entzun gabe, arreta jarri gabe, konturatzeko pertsonen egoera emozionalez ohartarazteko arreta jarri behar dugula eta, gainera, gure jarrerak zerikusia duela beste pertsonen egoerarekin.
Pertsona bati, emozionalki ondo ez dagoenean, nola eskain diezaiokegun laguntza eta horrek zer suposatzen duen azalduko dugu:
- Nola eman dezakegu laguntza?
- Zer esan nahi du laguntza emateak?
- Noiz?
2. Izango banintz
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Taldeko parte-hartzaile bakoitzak ondokoak ezagutzea eta nork bere burua pertsona gisa sendotzea.
- Talde osoaren kohesioa eta taldea osatzen duten pertsona guztien integrazioa sustatzea.
- Pertsonen arteko harremanak hobetzeko konpromiso pertsonala sustatzea.
Denbora:
- Saio bat.
Baliabideak:
- Txartel edo posta-txartel bana.
- Arkatzak eta errotulagailuak.
- Txintxetak eta panel edo kortxo bat, txartelak jartzeko.
Garapena:
Bakoitzak bere txartela beteko du. Txarteletan, honelako esaldiak egongo dira idatzita, parte-hartzaileek bete ditzaten:
Autoa izango banintz, … izango nintzateke
Animalia izango banintz, … izango nintzateke
Abestia izango banintz, … izango nintzateke
Super-heroia edo super-heroina izango banintz … izango nintzateke
Filma izango banintz, … izango nintzateke
Kirol-taldea izango banintz, … izango nintzateke
…
Txartel bana emango zaie parte-hartzaileei. Ikasle bakoitzak bere txartela beteko du, isiltasunean. Horretarako, 5 minutu izango ditu. Behin denek beren esaldia osatuta, txartelak jaso, nahasi eta berriro banatuko dira. Bakoitzak egokitu zaion txartela irakurriko du ozenki. Taldeko kideek asmatu beharko dute zeinek osatu duen txartel bakoitzeko esaldia, elkarren artean eztabaidatuz. Asmatzen dutenean, parte-hartzailearen izena idatziko dute txartelean, eta kortxoan edo horman jarriko dute.
Parte-hartzaileek euren buruarekin bat datorren zerbait aurkitzeko zailtasunak aurki ditzakete.
Bestalde, parte-hartzaileak bikoteka jarri eta, txarteleko esaldia betetzeko aukeratutako elementuak erreparatuta, bikotekide bakoitzak azal dezake bere ustez bestea zer nolako pertsona den.
Ondoren, hausnarketa egingo da txartelak identifikatzeko zailtasunen inguruan. Litekeena da txartel batzuk berehala identifikatzea eta beste batzuk gehiago kostatzea. Batzuetan, uste dugu ingurukoak oso ondo ezagutzen ditugula, baina pertsona horrek kontatzen edo erakusten duen alderdia soilik ezagutzen da, eta ez barnean daramana. Horregatik ahalegin txiki bat egin behar da inguruan dauden pertsonak benetan ezagutzeko.
3. Benetako lagunak
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburua:
- Aniztasunaren inguruan hausnarketa egitea eta horrek harremanetan egiten duen eraginaren inguruan arreta jartzea.
- Pertsonen arteko harremanak hobetzeko konpromiso pertsonala sustatzea.
- Aniztasunak, batzuetan, segurtasun gabe sentiarazten gaitu eta ez dugu nahi izaten desberdinak diren pertsonekin harremanak edukitzea. Baina … batzen gaituena gehiago da, alderatzen gaituena baino.
Denbora:
- Saio bat.
Garapena:
Taldeari proposatuko diogu bideo labur bat ikustea, arretaz. Ondoren, talde txiki eta heterogeneoetan jarriko dira eta saiatuko dira ikusi dutenaren laburpen bat egiten:
- Zer gertatzen da bideoaren hasieran?
- Eta ondoren?
- Bukaeran?
Ondoren, talde handian partekatuko dira egindako laburpenak. Arreta handia jarriko dute batez ere arrazoietan eta sentimenduetan:
- Gustuko duzue lagunak izatea?
- Gustuko duzue bakarrik egotea?
- Lagunekin zaudetenean, nola sentitzen zarete?
- Bakarrik zaudetenean, nola sentitzen zarete?
- Pertsona guztiak berdinak gara? Zertan?
- Desberdinak gara? Zertan?
- …