Desberdinak gara

Gora arantzak!

Aniztasuna aberastasun modura ikusi, sentitu eta bizi duen gizartea ederragoa da. Ezberdintasuna errespetatu eta ezberdintasuna ikasbide bihurtzen duen gizartea ederragoa da. Begirada koloretsua duen gizartea ederragoa da. Bizikidetza osasuntsua izan nahi duen gizarteak aniztasuna izan behar du oinarri.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Taldeko partaidetzaren garrantzia sustatzea
  • Besteen lekuan jartzeko gaitasuna lantzea
  • Laguntza eman eta jasotzeko gaitasuna garatzea

 

GARAPENA

Bideoa talde handian aurkeztuko dugu eta ondoren taldeko hausnarketa bultzatuko dugu. Horretarako irakasleak ondorengo galderak planteatuko ditu:

  • Nola sentitu da arantzurdea eskolako lehen egunean? Eta autobusean?
  • Zein zailtasun izan ditu parkean?
  • Inoiz sentitu zarete horrela? Zein egoeratan?
  • Zer pentsatu du oparia ireki duenean?
  • Nolako jarrera izan dute lagunek arantzurdearekiko?
  • Zertarako egin diote oparia lagunek?

Amaieran ikasle bakoitzak arantzurdearen marrazkia egin dezake, eta denon marrazkien collage antzeko bat sortu.

Aldaera: bideoan agertzen diren momentu garrantzitsuenak aukeratuta, istorioaren laburpena marrazkien bitartez egin daiteke( ikasleak taldekatu eta talde bakoitzak istorioaren momentu bat irudikatuko du)

 

DENBORA

Bideoaren iraupena 2 minutukoa da. Ondoren hausnarketa nahi beste denbora luza daiteke.

 

BALIABIDEAK

Arantzurdearen bideoa

GORA ARANTZAK!

 

Etxetxoa

Aniztasuna aberastasun modura ikusi, sentitu eta bizi duen gizartea ederragoa da. Ezberdintasuna errespetatu eta ezberdintasuna ikasbide bihurtzen duen gizartea ederragoa da. Begirada koloretsua duen gizartea ederragoa da. Bizikidetza osasuntsua izan nahi duen gizarteak aniztasuna izan behar du oinarri.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Gelako kideen arteko harremanak aberastea
  • Laguntza eman eta jasotzeko gaitasuna garatzea
  • Besteen lekuan jartzeko gaitasuna lantzea

 

GARAPENA

Ikasleak bikoteka jarriko dira. Horietako batek begiak estaliko ditu oihal batekin eta etxe bat marraztu beharko du, bere kideak emandako ahozko orientabideak jarraituz. Ondoren, bikoteen paperak aldatuko dira eta lehen orientabideak eman dituenak, orain etxearen marrazkia egingo du.

Ekintza burutu eta gero, irakasleek ondorengo galderak planteatuko dizkiete hausnarketa txiki bat egiteko:

  • Zeintzuk zailtasun izan duzue etxea marrazterako orduan?
  • Nola sentitu zarete ikusi gabe?
  • Zer izan da errezagoa zuentzat: marrazkia egitea edo orientabideak ematea zuen kideari?
  • Alderatu dituzue zuen marrazkiak?
  • Pozik zaudete egindako lanarekin?

Etxe bat marraztearena proposamen bat baino ez da, beste edozein objektu har daiteke abiapuntutzat.

 

DENBORA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

Folioak, margoak, arkatzak.

Begiak estaltzeko oihalak

________________________

GIZAGUNE FUNDAZIOA. Unidad didáctica Convive

https://issuu.com/gizagune2.0/docs/primaria_primer_ciclo_es/1

ETXETXOA

Ia beti maite zaitut

Aniztasuna aberastasun modura ikusi, sentitu eta bizi duen gizartea ederragoa da. Ezberdintasuna errespetatu eta ezberdintasuna ikasbide bihurtzen duen gizartea ederragoa da. Begirada koloretsua duen gizartea ederragoa da. Bizikidetza osasuntsua izan nahi duen gizarteak aniztasuna izan behar du oinarri.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Besteen lekuan jartzeko gaitasuna lantzea
  • Norberaren eskubideak inor iraindu gabe defendatzea. 
  • Aniztasunaren inguruan aitorpena eta errespetua garatzea.

 

GARAPENA

"Ia beti maite zaitut” ipuinaren irakurketaren bidez, haurrei aniztasunarekiko errespetuaz hitz egingo diegu, besteek sentitzen dutena ulertzea, besteen lekuan jartzea,  gure bezalakoak ez direnak errespetatzea eta egunerokotasuneko bizikidetzan lanean aritzeko beharra sentitzea. Oso ipuin egokia da umeen adimen emozionala lantzeko; izan ere, gai sakon bat oso modu samurrean lantzeaz gain, testua adjektiboz beteta dago, eta pertsonalitate ezberdinak definitzen lagunduko digute. Halaber, haurren hiztegia zabaltzeko balio du, eta horrek beren sentimenduak hobeto adierazten lagunduko die.

Ipuina irakurri ondoren, hausnarketarako momentua izango dugu: nolakoak garen eta besteen zer nolako ekintzak molestatzen gaituzten eta zer egin dezakegun gure arteko desberdintasunetan talka ez egiteko.

  • Nolakoa da Lolo? Nolakoa da Rita?
  • Lagunak dira hasieran?
  • Zer gertatu da bat batean? Zein zen arazoa?
  • Zer ikasi duzu ipuinaz? Nola amaitu da?

Jarraian, umeak taldeka jarriko ditugu eta ipuina berriro irakurriko dugu. Oraingoan talde bakoitzari 1. eranskinean agertzen diren Lolo eta Ritaren inguruko ezaugarriak emango dizkiegu eta haiek sailkatu beharko Lolorenak alde bataean jarriz etaz Ritarenak bestean (ikus 1.eranskina).

LH2rako proposamena:

Proposatuko diegu bakoitzak bai bera eta bai alboan daukaten gelakidea nolakoak diren pentsatzea. Bikoteka jarrita, bere kidearen irudia osatu beharko dute aldizkari eta orri zatiekin. Haiek irudikatzen dutenaren arabera.

Aldaera:

  • 2. eranskina: Lolo eta Ritaren hiru marran jolasa gelan jolasteko
  • 3.eranskina: Lolo eta Ritaren irudia margozteko. 

 

DENBORA

Bi saio. 

 

BALIABIDEAK

 

BIBLIOGRAFIA

Llenas, A. (2015). Te quiero (casi siempre). Madrid: Espasa.

IA BETI MAITE ZAITUT

 

Desberdintasunen marrazkia (LH1)

Aniztasuna aberastasun modura ikusi, sentitu eta bizi duen gizartea ederragoa da. Ezberdintasuna errespetatu eta ezberdintasuna ikasbide bihurtzen duen gizartea ederragoa da. Begirada koloretsua duen gizartea ederragoa da. Bizikidetza osasuntsua izan nahi duen gizarteak aniztasuna izan behar du oinarri.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norbanakoa pertsona berezi eta bakarra gisa identifikatzea
  • Gelakideen arteko berezitasunak aztertzea
  • Aniztasuna eta desberdintasunaren kontzeptua aberastasun bezala ulertzea

 

GARAPENA

Ikasleei marrazketan arituko garela azalduko diegu. Ikasle bakoitzari orri zuri bat banatuko diogu eta nahi dutena marrazteko aginduko diegu. Arau bakarra egongo da oraingoan: ikasle bakoitzak kolore bakarra erabil dezake bere marrazkia egiteko.

5-10 minutuz arituko dira margozten eta ondoren margozten uzteko esango diegu. Ikasleak gelatik sakabanatuko dira eta besteen marrazkiak ikusteko denbora bat emango diegu.

Ondoren, ikasle bakoitzari beste orri bat emango diogu (edo orrialdearen atzeko aldean bertan) eta marrazki berri bat egiteko adieraziko diegu, baina oraingoan behar beste kolore erabili dezaketela esango diegu.

Berriro ere 5-10 minutuz arituko dira margozten eta amaitutakoan, aurrekoan bezala, besteen lanak ikusteko aukera emango diegu.

Amaitzeko, talde handian ondorengo galderak planteatuko ditugu eta hausnarketa txikia bideratuko du irakasleak:

  • Nola sentitu zarete kolore bakarra erabili duzuenean? Eta kolore desberdinak erabiltzerakoan?
  • Aztertu egin dituzuen marrazkiak: zeintzuk dituzue gustukoen; hasieran margoztutakoak edo amaieran margoztu dituzuenak? Zergatik?
  • Nola lotu dezakegu ekintza hau gure errealitatearekin? Zer da aniztasuna zuentzako?

 

DENBORA                                                                           

Saio bat

 

BALIABIDEAK

Ikasle bakoitzeko A4 tamainako bi folio

Margoak

 

______________________

United Nations Office on Drugs and Crime (UNODC).Mosaico de diferencias: Planes de lecciones de Zorbs [PDF]

https://www.unodc.org/documents/e4j/FunCorner/ZorbLessonPlans/Zorbs_Mosaic_of_differences_ES.pdf

DESBERDINTASUNEN MARRAZKIA

Desberdintasunen marrazkia (LH2)

Aniztasuna aberastasun modura ikusi, sentitu eta bizi duen gizartea ederragoa da. Ezberdintasuna errespetatu eta ezberdintasuna ikasbide bihurtzen duen gizartea ederragoa da. Begirada koloretsua duen gizartea ederragoa da. Bizikidetza osasuntsua izan nahi duen gizarteak aniztasuna izan behar du oinarri.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norbanakoa pertsona berezi eta bakarra gisa identifikatzea
  • Gelakideen arteko berezitasunak aztertzea
  • Aniztasuna eta desberdintasunaren kontzeptua aberastasun bezala ulertzea

 

GARAPENA

Ikasleei mosaikoetan arituko garela azalduko diegu. Ikasle bakoitzari orri zuri bat banatuko diogu eta nahi duten irudia osatzeko aginduko diegu. Arau bakarra hauxe izango da: ikasle bakoitzak kartulina kolore bakarra erabil dezake bere mosaikoa egiteko.

5-10 minutuz arituko dira piezak kokatzen. Amaitzerakoan, ikasleak gelatik sakabanatuko dira eta besteek sortutakoak ikusteko denbora bat emango diegu.

Ondoren, ikasle bakoitzari beste orri bat emango diogu (edo orrialdearen atzeko aldean bertan) eta mosaiko berri bat egiteko aginduko diegu, baina oraingoan edozein koloretako kartulina erabiltzeko esango diegu.

Berriro ere 5-10 minutuz arituko dira mosaikoa osatzen eta amaitutakoan, aurrekoan bezala, besteen lanak ikusteko aukera emango diegu.

Amaitzeko, talde handian ondorengo galderak planteatuko ditugu eta hausnarketa txikia bideratuko du irakasleak:

  • Nola sentitu zarete kolore bakarra erabili duzuenean? Eta kolore desberdinak erabiltzerakoan? Zein gustatu zaizue gehien egitea?
  • Aztertu egin dituzuen marrazkiak: zeintzuk dituzue gustukoen; hasieran margoztutakoak edo amaieran margoztu dituzuenak? Zergatik?
  • Nola lotu dezakegu ekintza hau gure errealitatearekin? Zer da aniztasuna zuentzako?

 

DENBORA                                                                           

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  • Ikasle bakoitzeko A4 tamainako bi folio 
  • Kartulina / koloreetako orriak moztuta

 

BIBLIOGRAFIA

United Nations Office on Drugs and Crime (UNODC). (2019) Mosaico de diferencias: Planes de lecciones de Zorbs [PDF]. Recuperado de: https://www.unodc.org/documents/e4j/FunCorner/ZorbLessonPlans/Zorbs_Mosaic_of_differences_ES.pdf

DESBERDINTASUNEN MARRAZKIA