Ebaluazioa
Zer lortu dugu?
HELBURUAK
-
Ikas komunitatean kanpainak izandako inpaktua baloratzea.
-
Talde bakoitzaren inplikazioa baloratzea
Kanpainaren bi helburuen balorazioak egingo dira.
-
Lehenengoarena, ikastetxeari dagokiona, kanpainaren batzordeak egingo duena.
-
Bigarrena, gela bakoitzari dagokiona, ikasle taldeak egingo duena.
Batzordeak egingo duen baloraziorako baliabideetan eskaintzen den fitxa erabil daiteke.
Talde handian, irakasleak gogoraraziko ditu bostgarren bloke honetan egindako jarduerak eta helburuak, eta, batzordearen iritzia kontuan hartuta, taldearen balorazioa egingo dute. Horretarako baliabideetan eskaintzen den Bat egingo dugu fitxa erabil daiteke.
DENBORA
Saio bat gelan
Batzordearen bilera bat
BALIABIDEAK
Eranskina: KANPAINAREN BATZORDEAREN BALORAZIOA
Eranskina: BAT EGINGO DUGU