Elkar Laguntzen

Armiarma sarea
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Autoezagutza bermatzea
- Gelakideen ezagutza sendotzea
- Elkarren arteko errespetua lantzea
- Talde kohesiorako bidean hastea
- Gelakide guztiak gelako beharrezko pieza direla ohartzea
- Kide izatearen sentimendua eraikitzen hastea, lakidetzaren hastapenean oinarrituz.
GARAPENA
Hasieran jokalari batek artilezko mataza bat eskuan duelarik bere burua beste ikasleen aurrean aurkeztuko du (egoeraren arabera esan beharreko aldatu dezakegu) eta mataza nori pasatuko dion adierazi beharko du nori pasa nahi dion erabaki behar du. Ikasle bakoitzak mataza jasotzen duen momentuan gauza bera egin beharko du, mataza esku batetik bestera pasatuz sare bat sortu arte. Sarea osatu ondoren, hau desegiteko jokalariek gogoratu behar dute alderantzizko bidea. Garrantzitsuena artilea ez askatzea da.
Era honetan, memoria lantzeaz gain, artilea nork pasatu dien eta zelan aurkeztu duten bere burua azaldu beharko dute eta bestalde, gogoratzen ez dutenean elkarren laguntzaren bidez gogoratzen saiatuko dira. Denak batera lan eginez, alderantzizko bidean egitea lortzea izango dugu helburu. Jolas honek adiskide berrien izenak ikasteko ere balio dezake. Aldaera: hasiera batean, gela bi talde txikitan banatu dezakegu artilearen alderantzizko bidea hain zaila izan ez dadin.
Bukaeran irakasleak armiarma sarea ondo era dadin guztien lankidetza eta beharra izan dugula gogoraraziko die, ikasle bakoitza gelako parte garrantzitsu bat dela adieraziz.
Egokia litzateke marrazki bidez nola sentitu diren adieraztea.
DENBORA
Saio bat.
BALIABIDEAK
Artilezko mataza
Ipuina sortzen
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Autoezagutza bermatzea
- Gelakideen ezagutza sendotzea
- Elkarren arteko errespetua lantzea
- Talde kohesiorako bidean hastea
- Gelakide guztiak gelako beharrezko pieza direla ohartzea
- Kide izatearen sentimendua eraikitzen hastea, lankidetzaren hastapenean oinarrituz.
GARAPENA
Irakasleak ipuin bati hasiera emango dio ari eroale bat oinarri izanda. Ari eroalea zein den hasi aurretik ikasleei helarazi beharko die. Gaia, esate baterako, ikastetxetik kanpo egiten ditudan gustuko ekintzak izan daitezke. Esan bezala, irakaslea hasiko da: “bazen behin, herri txiki batean, Nerea (bakoitzak bere izena esango du) izeneko pertsonaia (ume, animalia…) bat. Oso alaia eta lagunen laguna da eta beraiekin jolastea asko gustatzen zaionez parkera joaten da arratsaldero bertan….beste ikasle baten izena esanda ipuinarekin jarraituko dute ikasle guztiek beraien ezaugarrien azalpena eman arte.
Bukatzean, irakasleak galderak egingo dizkie bakoitzak esandakoaren inguruan eta denen artean asmatu beharko dituzte, erantzun egokia lortu arte.
DENBORA
Saio bat.
Kazetariak gara
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Autoezagutza bermatzea
- Gelakideen ezagutza sendotzea
- Elkarren arteko errespetua lantzea
- Talde kohesiorako bidean hastea
- Gelakide guztiak gelako beharrezko pieza direla ohartzea
- Kide izatearen sentimendua eraikitzen hastea, lankidetzaren hastapenean oinarrituz.
GARAPENA
Irakasleak elkar ezagutzeko galdera batzuen adibideak luzatuko dizkie ikasleei. Hauek oinarri izanda, ikasleek taldeka galdera pentsatzeko aukera izango dute eta denon artean galdera sorta bat sortuko dute. Behin galdetegia eginda, ikasle bakoitza kazetari lanak egiten hasiko da eta gelakide guztiei banan-banan galdetegia pasatuko die. Hau burututa, jasotako informazioa guztion artean landuko dugu eta informazioa multzokatze nahian horma irudi bat egingo dugu.
Benetako kazetariak izateko ezinbestekoa izango da ikasle bakoitzak bere mikrofonoa egitea.
Aldaera: ikasle asko izatekotan kazetari lanetan daudenean, zenbat ikasle elkarrizketatu zehaztu daiteke.
DENBORA
4 saio: galdera sorta prestatzea, mikrofonoa egitea, kazetari lanak egin eta azkena horma irudia egiteko saioa.
BALIABIDEAK
Mikrofonoa egiteko materiala