Elkar Komunikatzen

1. Zuk zer egingo zenuke
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea eta modu horiek bereiztea.
-
Komunikatzeko, asertibitatea balioestea, eta horretan trebatzea.
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia.
Ondoren, irakasleak komunikazioan asertiboa izatearen garrantzia azalduko die ikasleei.
Horretarako, “Komunikazio-estiloak” eranskina erabil daiteke. Han, hiru komunikazio-estiloen definizioak ageri dira (pasiboa, erasokorra edo asertiboa), eta hiru etiketa (etiketa bakoitzak estilo bat irudikatzen du). Izen bereko jarduera aurretik egina badute, estiloak gogoratzea besterik ez da egin behar.
Eranskin hori gelako pantailan proiekta daiteke jarduera egiten duten bitartean, hiru estiloen definizioak begi-bistan egoteko.
Ikasleak 3-4 kideko taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzean egoera deseroso bat aztertuko dute eta egoera horretan emango duten erantzuna adostuko dute, gero talde osoaren aurrean antzezteko.
“Zuk zer egingo zenuke?” eranskinean ageri diren egoerak erabil daitezke, edo ikasleek proposatutako beste batzuk.
Antzezpen bakoitzaren ondoren, irakasleak lagunduko die egindako lana aztertzen. Horretarako, “Antzezpenak aztertzeko gida” eranskina erabil daiteke.
Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburuak zirela egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea, modu horiek bereiztea eta modu asertiboa balioestea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
- Zer ikasi duzu?
- Zailtasunak izan dituzu?
- Zer hobeto behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
- Bi saio
BALIABIDEAK
- Arbela eta proiektorea (aukeran)
- Komunikazio-estiloak.doc
- Antzezpenak aztertzeko gida.doc
- Zuk zer egingo zenuke.doc
2. Talde-presioa
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko "Nire gorputzarekin BAT" ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Edozein ezberdintasun-motaren aurrean errespetu-jarrerak sustatzea.
- Pertsonen era guztietako askatasunak errespetatzea.
- Taldearen presioari aurre egiteko estrategiak garatzea.
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia.
Irakasleak erantsita dagoen Abdoren kuadrilla fitxa irakurriko die ikasleei.
Ondoren, Abdoren istorioari buruz hitz egingo dute talde handian. Eztabaida gidatzeko galderak:
Zuen ustez, zergatik presionatzen du taldeak Abdok ere edan dezan? Zergatik kostatzen zaio horrenbeste taldeari ulertzea Abdok ez duela edan nahi?
Zer aukera ditu Abdok?
Zer ondorio ekarriko lizkioke alkoholik ez edateko erabakiari eusteak? Eta edaten hasteak?
Zer aldatuko litzateke ez edateko arrazoia erlijiosoa ez balitz?
Inoiz sentitu al duzue talde-presiorik?
Irakasleak taldearen presioa zer den azalduko die ikasleei: lagun-taldeak kide batengan sortzen duen presioa da, gehiengoak pentsatzen duenaren arabera jardun dezan.
Talde-presioari aurre egiteko teknika batzuk berraztertuko dituzte talde handian: disko akastuna, beste aukera batzuk eskaintzea, zuretzat-niretzat eta lainoa teknikak. Horretarako, “Talde-presioari aurre egiteko teknikak” eranskina erabil daiteke.
Ondoren, ikasleak hirunaka jarriko dira. Txandaka, kide bat Abdoren lekuan jarriko da eta beste biak presionatuko dute edan dezan. Abdoren rola hartu duena presio horri aurre egiten saiatuko da. Horretarako, taldean landutako teknikak erabiliko ditu.
Taldeetan teknikak praktikatzen bukatzen dutenean, eta talde handian, irakasleak elkarrizketa gidatuko du ondorengo galdera hauen bitartez:
- Nola sentitu zarete Abdoren lekuan?
- Zaila izan al da talde-presioari aurre egitea?
- Zein teknika egin zaizue zailena? Eta zein errazena?
Bukatzeko, kontuan izanik helburuak zirela edozein ezberdintasun-motaren aurrean errespetu-jarrerak sustatzea, pertsonen era guztietako askatasunak errespetatzea eta talde-presioari aurre egiteko estrategiak garatzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
- Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?
- Zailtasunak izan ditugu?
- Zer egin dugu ondo?
- Zer hobeto behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
--------------------
1 "Talde presioa" Unitate Didaktikoak. Gizagune Fundazioa. Egokituta
3. Interes kontrajarriak
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko "Nire gorputzarekin BAT" ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Gatazka bati erantzuna ematerakoan pertsona bakoitzaren jarrera eta interesak kontuan hartzea.
- Gatazka bakoitzaren konponbideak bilatzea.
- Akordio batera heltzeko jarrera positiboa izatea.
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia.
Ikasgela hiru laguneko taldetan banatuko da. Talde bakoitzean, hiru rol banatuko dira: gatazkan inplikaturiko A pertsona, gatazkan inplikaturiko B pertsona, eta bitartekaria. Hirugarren horrek lagunduko die bi taldekideei gatazkaren irtenbide bat bilatzen. Rol horiek ondo betetzeko jarraibideak “A pertsonaia” eta “B pertsonaia” eranskinetan daude jasota.
Eranskin horietan, gatazka-egoera bat planteatzen da. Bi taldekidek gatazkan egokitutako jarrera defendatuko dute. Hirugarrenak gatazka konpontzen lagunduko die, eta saiatuko da interesak zein diren agerian uzten.
Gatazka ebaztea lortzeko, aldeen interesak zein diren jakin beharko da. Izan ere, bateragarriak izan daitezke: alde batek saskietako bat behar du (jaurtiketa libreak entseatzeko); besteak, berriz, kantxa erdia behar du (areto-futbolean jokatzen baitute); bi taldeek beren interesak ase ditzakete arazorik gabe. Kideei laguntzen saiatuko den pertsona “interesetan” arreta jartzera animatuko du irakasleak, “zertarako” horretan araka dezan, eta gogoraraziko dizkio jarreren eta interesen arteko desberdintasuna eta bitartekariaren funtzioa. Horretarako, “Gatazkak bideratzen” eranskina erabil daiteke.
Talde handian, kontuan izanik helburuak zirela gatazka bati erantzuna ematean pertsona bakoitzaren jarrera eta interesak kontuan hartzea, gatazka bakoitzaren konponbideak bilatzea eta akordio batera heltzeko jarrera positiboa izatea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
- Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?
- Zailtasunak izan ditugu?
- Zer egin dugu ondo?
- Zer hobeto behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
--------------------
1 "Talde presioa" Unitate Didaktikoak. Gizagune Fundazioa. Egokituta
4. Giza whatsappa (Z)
Egonline[1]
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Egin dezagun erkaketa moduko azterketa bat: ea zer egiten dugun Whatsapp-en, eta zer saretik kanpora.
- Ea zer kode moral dauzkagun barneraturik Whatsappen ari garenerako, eta, zer, saretik kanpo dihardugunerako.
Denbora: 45 min
Nola egin:
Whatsappeko elkarrizketa bat antzeztuko dugu. Ikasle guztiak biribil handi batean jarriko dira. Gela guztia izango da Whatsappeko talde-kide, eta eragile pasibo edo aktibo gisa jardun ahal izango du.
Norbaitek iruzkin bat igo nahi duen bakoitzean, zutik jarri eta biribilaren erdian jarriko da. Iruzkina egin ondoren, atzera eseri egingo da, eta erantzun nahi duena altxatuko da. Iruzkinekin batera argazki edo bideo imajinarioak aurkeztu ahal izango dituzte, argazkian edo bideoan zer agertzen den deskribatuz.
Elkarrizketa-gai posibleak:
• Larunbatean parranda egin genuen.
• Atzo igerilekuan egon ginen.
• Zer egin duzue asteburuan?
• X azterketan kopiatzen harrapatu dute.
• Ikusi al duzue x filma?
• …
Irakasleak edo boluntario batek bilduko ditu elkarrizketak.
Taldeek dinamika amaitu ondoren, elkarrizketa guztiak irakurriko ditugu, eta ikasleei gai hauek planteatu:
Errazago non hitz egin duzue, talde honetan ala Whatsappeko benetako taldeetan?
Zuen ustez, Whatsappeko taldean berdinak izango lirateke elkarrizketak?
Zer aldatuko litzateke?
Zuen ustez, elkarrizketa zergatik izango litzateke desberdina?
Zuen ustez, berdin jokatzen dugu sarearen barruan eta kanpoan?
Sarearen barruan eta kanpoan egiten ditugun gauzen ondorioak berdinak al dira?
I. eranskina: Testuinguru teorikoa eta ondorioak
5. Ez dugu trolik nahi (Z)
Esan beharrekoa minik egin gabe esan[1]
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Ea ulertzen dugun zer garrantzitsua den arau batzuk errespetatzea hitz egiteko eta eztabaidatzeko.
- Ea ikasten dugun besteen iritziak errespetatzen eta gureak lasai eta argi azaltzen.
Denbora: 20 min
Nola egin:
Ikus dezagun zer den interneteko trollla. 6/5 ikasleko taldeak egin behar dira. Badira jarraibide nagusi batzuk, sarean garbi jokatzeko, arriskurik hartu gabe eta elkar errespetatuz. Bada, talde bakoitzak jarraibide horien inguruan gogoeta egin beharko du. Nola? Talde bakoitzak jarraibide batzuk aukeratu beharko ditu, eta, haiek hurrenkeran jarriz, dekalogo moduko bat osatu. Taldeko kide guztiek egon beharko dute ados.
Hasieran, irakasleak talde bakoitzeko ikasle bat aukeratu beharko du. Gelatik kanpora aterako ditu, eta, han, zer egin behar duten azalduko die. Taldeko trollak izango dira, hau da, eztabaidak eta erabakiak zapuztu, boikoteatu; horixe egin beharko dute. Eten gabe beste zerbaitetaz hitz egiten hasiko dira, egiten diren proposamenak barregarri utzi (kontuz: proposamenak, ez proposamen-egileak), eta ez utzi aurrera egiten, inola ere ez. Irakaslearekin kanpoan egon ondoren gelara itzultzen direnean, lagunek ez dezaten ezer susmatu eta ez dezaten jakin zertarako dauden, esan dezakete, adibidez, irakasleak zalantza bat argitu dietela baina oraindik ezin dutela esan.
Lanean hasteko, ikasleei esan 4-5 laguneko taldetan banatzeko, eta eztabaidatu behar dutela ea zer den interneten garbi jokatzea; esan arau batzuk zehazteko eta dekalogo batean biltzeko. 2-3 minutuz jardun behar dute eztabaidan, eta trollak hortxe, jo eta ke, dena zapuzten. Gero, jarduera amaitu dela esan, eta zer gertatzen den azaldu, inor benetan haserretu baino lehenago. Jarduerari amaiera emateko, adibidez, ikasleei galdetu ea zer arazo izan dituzten, eta gero azaldu nola zegoen dena prestaturik.
Garbi dago zein den jardueraren funtsa: beti bada norbait besteen lana zapuzten tematzen dena, eta ona da ikasleek ikustea eta ikastea halakoek zenbateko kaltea eragiten duten; horrela, bide batez, interneteko trollak zer diren azalduko diegu. Ikusi bideo hau: ¿Qué es un trol?
Hemen, irakasleak, nahi badu, Flaminga zer den azal dezake, eta trollarekiko ezberdintasunak erakutsi.
Irakasleak, azkenik, interneten horrelakoak topatzen dituztenean zer egin azalduko die ikasleei.
- Susmoa baldin badugu dena delako mezua gu zirikatzeko dela, edo xextra sortzeko besterik ez, edukazioz erantzutea komeni da, askotan horixe nahikoa izango da, kito; baina, gainera, bidea emango digu jakiteko ea benetan trolla den, edo, besterik gabe, bi bider pentsatu gabe idatzi duen mezua.
- Erasoka jarraitzen baldin badu, kasurik ez, horixe onena; eta, beharrezkoa bada, salaketa jarri, erasoka dabilen zerbitzuko edo web-eko administratzailean.
Jarduera amaitu aurretik, komeni da gauzak argitzea eta bakea egitea, hots, trollei laguntasuna eskertu, eta aukera eman azaltzeko inor mindu baldin badute hain zuzen ere horixe egin behar zutelako izan dela, ez benetan hori pentsatzen dutelako.
I. eranskina: Bideo hau: “¿Qué es un troll?” (47 segundo)
II. eranskina: Irakasleari laguntzeko esparru teorikoa
[1] Internet Segura for Kids (IS4K). 1.0 Eskola Jardunaldien Programa “Netiqueta: comportamiento en linea”. Egokitua