Elkarri Laguntzen

1. Oparia
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUA
-
Sentimenduak eta nahiak modu egokian adieraztea.
-
Ikasgelan giro onaren alde egitea.
GARAPENA
Irakasleak azalduko du zertan datzan ”Oparia”:
Oparia, pertsona bati emozioak modu positiboan adierazten dituen mezu bat oparitzean datza. Adibidez, honelakoak erabil daitezke: eskerrik asko...”, “zorionak ematen dizkizut….”, “barkamena eskatzen dizut…”, “konturatu naiz….”, “gustatzen zait……” ,“ ……..sentitzen naiz…...enean”.
“Oparia” gauza positiboak esateko erabiliko da.
Ikasle bakoitzak gelako zerrenda izango du “Oparia” eranskinaren antzekoa, eta gurutze batekin markatuko ditu bidalitako eta jasotako “Oparia”k.
Egunero, bi gelakideri behatu; seguru zerbait ikusiko dutela, zoriondu edo eskertzeko. “Oparia” eranskina beren BAT karpeta pertsonaletan gordeko dute.
Besteak beste, honako arrazoi hauetako batengatik zoriondu dezakete:
-
Egindako lan batengatik
-
Erantzun egoki batengatik
-
Beste norbaiti laguntzeagatik
-
Nabarmendu gabe zerbait konpontzeagatik
-
Gelan parte hartzeagatik: galderak egin eta ideiak emateagatik
-
Ezaugarri pertsonalengatik (laguntasuna, adiskidetasuna, samurtasuna…)
-
Entzuten jakiteagatik
-
Esku hartzen jakiteagatik
-
Pertsonen, gauzen eta egoeren alderdi positiboa ikusteagatik
-
Arduratsua izateagatik
-
Liskarra ekiditeagatik
-
Baikor hitz egiteagatik
Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako GURE ARTEKO HARREMANAK blokeko jardueren helburuak: emozioak eta nahiak modu egokian adieraztea eta gelako giro onaren alde egitea.
Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:
DENBORA
15 minutu
BALIABIDEAK
BAT karpeta pertsonala
2. “Ni” mezuak
Jarduera hau egin baino lehen, lagungarria izan daiteke ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Sentimenduak eta nahiak modu egokian adieraztea.
-
Gelako giro onaren alde egitea.
GARAPENA
Irakasleak azalduko die harremanetan sentimenduak eta pentsamenduak adieraztean oso lagungarria izaten dela nork bere barrutik hitz egitea beste batzuen ahotik egin beharrean, nor bere sentimenduez jabetzea eta horiek egoki bideratzea. Adibidez, esan beharrean “Oso gaizki portatu zara nirekin, ez didazulako deitu”, hobe da esatea, esate baterako, “Triste sentitu naiz deitu ez didazunean”.
Ikaskide baten portaera batek sentimendu desatsegina eragiten dien bakoitzean, “Ni” mezua idatziko diote, honelako eskemari jarraituz:
…………………………………………………………………………………………………………..nean,
..................................sentitu naiz eta ………………………………………………. nahi dut.
Adibidez, “Hitz egiten ari nintzela burla egin didazunean, minduta sentitu naiz eta nire iritzia errespetatzea nahi dut”.
Ikasle bakoitzak “ʹNiʹmezua” eranskinaren antzeko bat izango du eta, hor, gurutze batekin markatuko ditu bidalitako eta jasotako “ʹNiʹmezua”k. BAT karpeta pertsonalean gordeko dute.
Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako GURE ARTEKO HARREMANAK blokeko jardueren helburuak: emozioak eta nahiak modu egokian adieraztea eta gelako giro onarekin BAT egitea.
Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:
Irakasleak argazkia aterako dio eta korridoreko BAT panelean itsatsiko du, beste geletan ateratakoekin batera.
DENBORA
Saio erdi bat
BALIABIDEAK
BAT karpeta pertsonala
3.Gelako BAT buzoia
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Elkarbizitzaren aldeko jokabideak jasotzea.
-
Gelako giro onaren aldeko jarrera balioestea.
GARAPENA
Irakasleak BAT buzoia nola erabili azalduko du.
Gelan, kutxa batekin egindako BAT buzoia egongo da eta “Jokabide eredugarriak” eranskinak ondoan egongo dira. Ikasleek astean zehar arazo baten aurrean jokabide zuzena
ikusten duten bakoitzean, “Jokabide eredugarriak” eranskina bete, eta buzoian sartuko dute. Ikasle guztiek izango dute beren “Buzoia” eranskina, BAT karpeta pertsonalean, eta ekarpenak egiten dituzten bakoitzean, bertan apuntatuko dituzte.
Goizero 1. saioa ematen duen irakasleak kutxan dauden orriak hartuko ditu, irakurri, eta ondo eginak daudenak ikasleen aurrean irakurriko ditu, saioa bukatutakoan. Denak jaso eta tutoreari emango dizkio.
Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako GURE ARTEKO HARREMANAK blokeko jardueren helburuak: emozioak eta nahiak modu egokian adieraztea eta gelako giro onarekin BAT egitea.
Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dut:
rakasleak argazkia aterako dio eta korridoreko BAT panelean itsatsiko du, beste geletan ateratakoekin batera.
DENBORA
Saio erdi bat
BALIABIDEAK
BAT karpeta pertsonala
BAT karpeta pertsonala