Emozioen erregulazioa

Dortokaren teknika

Emozioen erregulazioa adimen emozionalaren oinarrietako bat da. Emozioak kontrolatzea ondorio negatiboak saihesteko trebetasuna da. Emozioek intentsitatearen arabera, erantzun desberdinak behatzea da lehenengo helburua. Hau egin eta gero, egoera desberdinen aurrean izandako emozioen ondorioz nola jokatzen den eta nola joka daitekeen hausnar daiteke.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Autokontzientzia emozionala garatzea
  • Autoerregulazio-trebetasunak garatzea
  • Erresilientzia sustatzea

 

GARAPENA

Dortokaren teknika aurrera eramateko 6 asteko epea kontuan hartu beharko dugu.

Irakasleak, triste edo zapuztuta sentitzen direnean emozionalki pausu bat atzera ematen irakasten die ikasleei, oskolean babesten den dortoka bat bezala. Erretiro horrek lasaitzeko eta egoerari buruz hausnartzeko aukera ematen die.

Jarduera eta ariketa espezifikoen bidez, haurrek beren emozioak identifikatzen eta egoera zailei aurre egiteko estrategiak garatzen ikasten dute. Halaber, beren sentimenduak modu egokian adieraztera eta behar dutenean laguntza bilatzera lagunduko zaie.

 

DENBORA

6 aste

 

BALIABIDEAK

  • Ipuina
  • Erlaxazio teknika
  • Koadernoa

DORTOKAREN TEKNIKA

Semaforoaren teknika

Emozioen erregulazioa adimen emozionalaren oinarrietako bat da. Emozioak kontrolatzea ondorio negatiboak saihesteko trebetasuna da. Emozioek intentsitatearen arabera, erantzun desberdinak behatzea da lehenengo helburua. Hau egin eta gero, egoera desberdinen aurrean izandako emozioen ondorioz nola jokatzen den eta nola joka daitekeen hausnar daiteke.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Emozio negatiboen auto-kontrola garatzea
  • Ikasleek haien emozio eta jarrerei buruz hausnartzea

 

GARAPENA

Semaforoaren teknika maila indibidualean zein talde handian landu daiteke. Ikasleek azaleratzen dituzten jarrera negatiboen aurrean erabilgarria da eta baita probentzio mailan ere.

Frustrazioa sortzen duen egoera baten aurrean ikasleek semaforoaren argiak jarraitzen trebatuko ditu irakasleak. Horretarako ondorengo pausuak jarraituko dituzte:

 

GORRIA: Haserretzen hasita zaudela antzematen ari zarela esan nahi du. Zure ahotsa oldartu egiten da, gorputzaren tenperatura igo ,gorri-gorri jartzen zara, eskuek eta ahotsak dardara egiten dizute, ez zaude lasai…Guzti hori antzematen duzunean saia zaitez semaforo gorria irudikatzen. Gelditu behar duzula esan nahi du, ez egin ezer, oihu egiteko, iraintzeko, jotzeko edo mugitzeko gogoa geldiarazten saiatu behar duzu. Egon geldi auto batek aurrean semaforoa gorriz duenean egiten duen bezala.

 

HORIA: Behin amorruaren inpultsua geldituta, piztu buruan kolore horia. Hartu arnas sakon eta poliki-poliki errepikatu zure barnean: “Lasai-lasai-lasai”. Zerbait esan edo egin aurretik galdutako oreka berriro berreskuratzea da helburua. Edan ur pixka bat, ibili, urrundu leku horretatik. Ez utzi zuri oldarkortasunari kontrolik gabe ihes egiten.

 

BERDEA: Patxada eta lasaitasuna lortu ondoren, amorrua sorrarazi dizun egoerari aurre egiteko unea da. Erantzun ondoko galderari: “Pertsona edo egoera horrek sorrarazten didan arazoaren aurrean, zein da arazoa konpontzeko erantzun positibo eta egokiena ?Zer behar dut? Noren laguntza behar dut hori egiteko?

Behin teknika gelan landuta, semaforo baten horma irudia egin daiteke gelako txoko batean, edota ikasle bakoitzak margoztu dezakete bere semaforoa eta mahai gainean izan.

 

DENBORA

Teknikaren azalpena talde osoan egiteko saio bat. Ondoren ikasleak trebatzeko, astero 15 minutu erabil daitezke ikasleek erregulazioa modu autonomoan lortu bitartean.

 

BALIABIDEAK

SEMAFOROAREN TEKNIKA

 

Zure alboan hobe

Emozioen erregulazioa adimen emozionalaren oinarrietako bat da. Emozioak kontrolatzea ondorio negatiboak saihesteko trebetasuna da. Emozioek intentsitatearen arabera, erantzun desberdinak behatzea da lehenengo helburua. Hau egin eta gero, egoera desberdinen aurrean izandako emozioen ondorioz nola jokatzen den eta nola joka daitekeen hausnar daiteke.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norbere burua onartzea eta maitatzea
  • Masajea hobeto sentitzeko baliabide gisa erabiltzea.

 

GARAPENA

Saio hau aurrera eramateko, saiatuko gara toki handi eta baketsu batean egiten (gimnasioa, psiko gela…). Kontaktu fisikoak lasaitzen laguntzen gaituen arren, batzuetan, erresistentziak sortu ahal zaizkigu edo deserosoa izan daiteke pertsona batzuentzat. Hau kontutan hartuta, transakzio-objektu bat erabiliko dugu zuzeneko kontaktura iritsi ahal izateko. Jarduerak aholkatzen duen ordena jarraitzea aholkatzen da, hau da, pilotarekin hastea. Aurrerago, eskuekin egitea bortitza ez izateko. Musika lasaia jarriko dugu eta bikoteka hasi baino lehen arnasketa sakon batzuk egingo ditugu eskua sabelean jarrita.

  • Bikoteka

Bi pertsonetako bat lurrean ahoz behera luzatzen ari da, eta besteak, bere ondoan, pilota leun eta biguna izango du. Pilota duen pertsona bere lagunaren gorputz osoan zehar ibiliko da musikarekin batera, LEUN ETA SUABE. Arauak jar daitezke: adib. zein eremu dauden debekatuta, non ez dugun nahi... Jarraian, beste pertsonaren txanda da. Orain berak egingo du masajea.

  • Taldeka

Lau edo bost pertsonatako taldeak osatuko ditugu. Bakoitzak zirkulu txiki bat osatuko du eta horietako bat erdian jarriko da. Inguruan dauden pertsonek masajea emango diote hatz-mamiekin, dutxa bateko ura simulatuz. Gero aldatzen joango dira denak erditik pasa arte.

ALDAERA : Masajea eskuekin edingo dugunerako hauek izan daitezke lagungarriak.

  • Inurriek oinez doaz (behatzak gora eta behera doaz besoetatik)
  • Matxinsaltoek salto egiten dute (Jauziak egiten bizkarretik behatz puntekin)
  • Zuhaitzen hostoak erortzen dira (esku-ahurrez leunki masajeatzen da sorbalda)
  • Haize leunak jotzen du (garondoa eta bizkarrezurrean “putz leunak” egiten ditu)

 

DENBORA

Lehenengo saioak denbora gehiago eramango du.

Gainontzekoetan motzago egin daiteke.

 

BALIABIDEAK

  • Pilota
  • Musika lasaigarria
  • Toki baketsu eta handia

 

BIBLIOGRAFIA

Agulló, M.J, R (Coord.), Cabero, M., Pellicer, I., Sanchez, R., y Vásquez, S.(2013). La educación emocional en la escuela. Actividades para el aula, dirigidas a niños y niñas de 6 y 7 años. Tomo 2. México: Alfaomega.  

ZURE ALBOAN GAUDE