Ezberdintasunak

1. Sentimendu atseginak

Ondo egoteko, oso garrantzitsua da zailtasun eta arazoen aurrean dugun jarreraz jabetzea. Jendearekiko daukagun jarreraren arabera, ondo edo gaizki gera gaitezke. Garrantzitsua da horretaz jabetzea, geure burua zaintzeko komenigarria dena eta ondo sentiaraziko gaituena aukeratzeko.

 

HELBURUAK

 
  1. Asetasun sentimenduak sorrarazitako esperientziak gogoratzea.
  2. Pentsamendu eta sentimenduak identifikatzea.
  3. Ondo sentiarazten duten gertaerak partekatzea.
 

GARAPENA 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko Itsasontzia askatuz ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

 

Sarrera moduan, irakasleak azalduko die ondo egoteko oso garrantzitsua dela zailtasun eta arazoen aurrean dugun jarrera. Jendearekiko daukagun jarreraren arabera, ondo edo gaizki gera gaitezke.

Irakasleak eskatuko die pozik sentitu diren egoeretan pentsatzeko. Bat aukeratu behar dute, ondoen sentitu zirena, eta idatziz deskribatuko dute gertaera, eranskina erabiliz.

Bere izena jarri nahi ez duenak sinatu barik aurkez dezake lana. Irakasleak jasoko ditu eta berriro banatuko die gertaera bana. Ondoren, taldeka jarrita, irakasleak emandako gertaerak aztertuko dituzte. Banan-banan joango dira aztertzen eta taldeka eztabaidatzen. Berdintasunak/ezberdintasunak eranskina erabiliko dute gertaera bakoitzeko.  

Oso garrantzitsua da horrelako lana egiteko  giro lasaia, isiltasuna eta denbora nahikoa izatea.

Saio berean ez badu denborarik ematen, hurrengo saio batean bateratuko dituzte idazlanak eta  taldeetan eztabaidatutakoa.

Talde handian, kontuan izanik jardueraren helburuak, hau da, asetasun sentimenduak sortarazitako esperientziak gogoratzea, pentsamenduak eta sentimenduak identifikatzea eta ondo sentiarazten duten gertaerak partekatzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Lortu dugu nahi genuena?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena, eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

 

DENBORA

  • Saio bat edo bi.

BALIABIDEAK

-------------------

1 Genoveva Sastre eta Montserrat Moreno. Resolución de conflictos y aprendizaje emocional. Una perspectiva de género. Gedisa (Moldatua)

SENTIMENDU ATSEGINAK

2. Paper zimurtua

Norbaitekin edo egoera baten aurrean haserretzen garenean, gomendagarriena lasaitzea da. Behin baretu ondoren, haserrea sortarazi digun pertsonarekin hitz egin behar dugu, bere jarrerak mindu egin gaituela adieraziz. Batzuetan, ez gara konturatzen gure haserrea bideratzen dugun moduak egin dezakeen kalteaz, eta konpontzen saiatzen ez bagara, min hori areagotu egin daiteke.

 

HELBURUA

  • Haserrea bideratzeko estrategiak ezagutzea.
  • Haserrearen ondorioez jabetzea.
 

GARAPENA 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko Itsasontzia askatuz ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

Irakasleak gaiaren aurkezpena egiteko Haserrea izeneko bideoa jar dezake. Bertan,  umorearen bidez,  haserre-egoera batzuk aipatzen dira, baita horiek kontrolatzeko ahaleginak ere.

Bideoa ikusi ondoren, talde handian irakasleak galdetuko die ikasleei ea aipatutako egoerak ezagunak egiten zaizkien eta horiekin identifikatuta sentitzen diren. Zeintzuk dira? Zergatik sentitzen dira identifikatuta? Zer egiten dute egoera horietan?...

Ondoren, Paper zimurra eranskina banatuko die. Irakurri ondoren, Laguntzeko ideia ezberdinak eranskinean datozen taulak beteko dituzte, eta launaka jarrita partekatuko dute egindakoa. Ondoren, talde handian partekatuko dute talde txikietan egindakoa.

Ikasle bakoitzak idatziko du bere koaderno pertsonalean haserre dagoenean egiteko interesgarria iruditu zaiona, praktikan jartzeko ahaleginak egin ditzan.

 

Talde handian, kontuan izanik haserrea bideratzeko estrategiak ezagutzea eta haserrearen ondorioez jabetzea direla helburuak, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Lortu dugu nahi genuena?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena, eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

  • Saio bat. 
 

BALIABIDEAK

PAPER ZIMURTUA

3. Desiren zakuak

Sexualitatea bizipenei maitasunari eta bizi izateko sentitzeko eta adierazteko orotariko moduei lotutako aberastasuntzat baloratzen badu, ikasleei hezkuntza emaitza hobeak eta biografia hobea lortzeko aukera emango diegu2.

 

HELBURUA

  • Desiratzeko moduak eta erak identifikatzea.
  • Desiren kudeaketaz,   esparru pertsonalean eta bikote harremanen esparruan, hasunartzea.
 

GARAPENA

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko Itsasontzia askatuz ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

Dinamika jorratzeko hiru poltsa hartuko ditugu, horietako bakoitza honako kontzeptu bati lotuta: pertsonak, ekintza, unea. Gero, hainbat enuntziatu dituzten txartelak sartuko ditugu, ondoren agertzen diren bezala (baina orientazio gisara baino ez ditugu aipatzen). 

Pertsonak: neska zakilduna, neska bulbaduna, mutil zakilduna, mutil bulbaduna, orban askoko pertsona, gurpil aulkian dabilen pertsona, pertsona lodia, pertsona argala, itsua, gorra… 

Ekintza: musuak, besarkadak, masajeak, kili-kiliak, laztanak, xurgatzea, polita sentitzea, bikotekidea izatea, maitemintzea, koitoa, genitalen bidez transmititzen den infekzioa… 

Unea: orain, bihar, gero, berandu, inoiz ez… 

 

Lau pertsonako taldeak osatuko ditugu (ikasle kopuruaren arabera) eta talde bakoitzeko boluntario batek txartel bat aterako du poltsa bakoitzetik. Desirei eta aniztasunari buruz hausnartzea da dinamikaren helburua. Honako galdera hauek egin ditzakegu, aukerak ikusita. 

  • Xarmangarria izan nahi duzu? Norentzat? Mundu guztiarentzat? Zuretzat gustukoa ez den pertsona batentzat? 
  • Bihar sexu harremana eduki nahiko zenuke? Zer nahi duzu gertatzea zure sexu harremanean? 
  • Lodia izan nahiko zenuke? Argala? Orban asko eduki nahiko zenuke?
  •  Eta lagunek zure gustuak baldintzatuko balizkizukete? Zer esango zenieke? 
  • Gurpil aulkian egon nahi zenuke? Posible da egoera horretan plazerra sentitzea? Nola planteatuko zenuke? 
  • Bihar haurdun gelditu nahiko zenuke? Laztanen bidez gera gaitezke haurdun? 
  • Bikote harremana betiko izatea nahi zenuke? Bihar gaurkoaren berdina nahi izango duzu? Gure desirak aldatu egin daitezke? Eta maite izateko modua? 
  • Genitalen bidez transmititzen den infekzioa eduki nahiko zenuke?  
 

Talde handian, kontuan izanik deesiratzeko moduak eta erak identifikatzea eta desiren kudeaketaz,   esparru pertsonalean eta bikote harremanen esparruan, hausnartzea direla, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Lortu dugu nahi genuena?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

 

DENBORA

  • Saio bat
 

BALIABIDEAK

  • Orotariko esangurak dituzten txartelak, poltsak. 

 

----------------------

1Guztiok(berdindu) Ikasgelan sexu-heziketa lantzeko eskuliburua

2 Guztiok(berdindu) Ikasgelan sexu-heziketa lantzeko eskuliburua

DESIREN ZAKUAK