Gatazkek irakatsi didate

1. Nola sentitzen naiz gatazka baten aurrean?

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Dinamika honen helburua da ikasleek identifikatzea haien artean izaten diren gatazkak eta irtenbideak bilatzen ikastea.

Bestaldetik, gogoeta egingo da gatazken konponbideei eta irtenbideei buruz, ikusteko zein irtenbide den egokia eta zein ez hainbeste.

Gelan, antzezpen bat egingo da bi lagunekin; borrokan dabiltzalako itxura egin behar dute (tokia lortzeagatik egingo dute borroka); batak bere lagunekin saskibaloian ibili nahi du, eta besteari ez dio jolastokian futbolean jokatzen uzten. Nahi dutena antzez dezakete: batak besteari iseka egin diezaioke betaurrekoak dituelako edo ukondo-urratzaile hutsa delako, eta abar.

Garrantzizkoa da parte-hartzaileei esatea beren burua aktore gisa irudikatu behar dutela, eta, gelako gainerakoek jakin gabe, haserre-itxurak egitea eskatuko zaie.

Gainerako gelakideek, begirale gisa egonik, honako galdera hauei erantzun beharko diete:

  • Zein da arazoa?
  • Zer sentitu duzu?
  • Zergatik haserretu zara?
  • Zergatik esan diozu esandako hura? (Hau bi alderdikoei)
  • Nola esan zeniezaiokeen esan diozun hori baina haserretu gabe?
  • Zer egin zenezakeen beste modu batera?
  • Marraztu itzazu irtenbide baketsuak.

Antzerkitxoa eginez bukatzen da ariketa (antzezleak alda daitezke), norabide berria praktikan jarriz (elkar mindu gabe eta oldarkorrak ez diren irtenbideak martxan jarrita).

Jarduera bukatutakoan egiaztatuko da ea jarrera bortitzen eta ez-bortitzen arteko bereizketa erraz egiten duten ikasleek, eta modu ez-bortitzean jokatzea samurra gertatzen zaien.

NOLA SENTITZEN NAIZ

 

[1] Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea (3. Ziklorako). Moldatua.

2. Gelditu eta jarraitu

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Bi pertsona boluntario eskatuko dira poliziaren eta zaintzailearen rola betetzeko. Gainerako ikasleak lagun-kopuru bereko lau taldetan banatuko dira.

Jarduera zuzentzen ari den pertsonak zutik jartzeko eskatuko die parte-hartzaileei, eta taldeak bata bestearengandik ahal bezain urruti jarriko ditu puntu kardinalak irudikatuz; adibidez, iparraldeko taldea hegoaldeko taldearen aurrean eta ekialdeko taldea mendebaldeko taldearen aurrean.

Parte-hartzaileei esango zaie hiru arte zenbatzean taldeak lekuz aldatuko direla; iparraldean daudenak hegoaldean daudenekin, eta ekialdean daudenak mendebaldean daudenekin. Leku berrira taldekide gehienekin aurrena iristen den taldeak irabaziko du.

Halaber, poliziari esango zaio edozein unetan “Geldi!” esan dezakeela; denek hori entzun, eta  bat-batean gelditu beharko dute. Gelditzen ez direnak jolasetik kanpo geratuko dira, eta beren taldetik aterako dira. Poliziak eta zaintzaileak erabakiko dute “Geldi!” oihua entzutean nork ez duen jaramonik egin. Hori egin ondoren, poliziak “Jarraitu!” esango du eta jolasak aurrera jarraituko du.

Zaintzaileak epailearen rola egingo du, irabazleak izendatzeko.

MATERIALA: Koloreetako zapiak, txanoak... taldeen bereizgarri izan daitezkeen edozein elementu.

Bukatzean, honako hau aztertuko dute:

  • Nola sentitu dira irabazleak?
  • Eta galtzaileak?
  • Eta jokotik kanpo gelditu direnak?
  • Zer iritzi dute poliziaren eta zaintzailearen rola zutenek irabazleekiko eta galtzaileekiko?
  • Haien ustez, beharrezkoa al da galtzaileak eta irabazleak egotea?
  • Zer egin behar lukete galtzailerik edo irabazlerik ez egoteko?
  • Aukera bat: Jolasa arau berekin errepikatzea, baina, oraingoan, inor ez da kanpoan geldituko; horren ordez, pareko taldera pasako da, hau da, hegoaldean zegoena iparraldeko taldekora...
  • Zein iruditu zaie aukerarik dibertigarriena?
  • Ba al dago guztiek irabazi eta disfrutatzeko aukerarik?

GELDITU ETA JARRAITU 


[1]Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea (3. Ziklorako). Moldatua.

3. Gatazkei behatzen

Gatazka bat aztertzea ez da erraza; adina erabakigarria da, lan hori egiteko erregulaziorako bidean.

Gatazketan, modu egokian jokatzeko, nola eta zergatik sortzen diren jakin behar da, zergatik gertatzen diren eta ondorioak zein diren. Hori lortzeko, hoberena da behaketa egitea: zer gertatzen den, nork hartzen duen parte, noiz, non, nola … Oso inportantea da jakitea pertsonen interesak eta beharrak zein diren,  gatazken atzean horiek daudelako.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Dinamika honetan azalduko zaie ikasleei egun batzuetan zehar arreta jarri behar dutela inguruan gertatzen diren gatazketan. Gatazkei behatuko diete, eta aztertuko dute zergatik gertatzen diren, zer ondorio ekartzen dituzten eta nola konpontzen diren normalean. Halaber, ikusiko dute zein diren protagonistak, non gertatzen diren, nola, noiz, eta abar.

Behaketa egin dezakete eskolan (gelan, jolastokian, sarrera-irteeretan…) zein eskolatik kanpo, eta komenigarria izango da behatutakoa idatziz jasotzea, beti ere protagonisten izenak esan gabe; hau da, anonimatua gordeko da, bestela gatazken protagonistak gaizki sentitu baitaitezke beren izenak aipatzean. (Ikus behaketa egiteko txantiloia hurrengo orrian).

Epe bat jarriko da, adibidez, astebete. Ondoren, behatutako gatazkak gelara ekarri eta aztertuko dira.

Denetarik gertatuko da. Gatazkan nahasita ez dagoen ikasleren bat egotea, nahasita egonda ere parte hartzera ausartzen ez dena, eta abar. Lagungarri gerta daiteke behatutakoa azaltzeko boluntarioki taldearen aurrean ausartu den ikaslearekin hastea.

Elkarrizketa sortuko da alderdi guztiak aztertzeko. Batez ere, bi alderdiri erreparatuko diegu: gatazkaren ondorioei eta aurkitutako konponbideei (bortitzak direnean batez ere jarri behar dugu arreta).

Helburua da hausnarketa egitea eta konturatzea:

  • Gatazken atzean pertsonak daudela.
  • Pertsona horien interesek eta beharrek gatazkak eragiten dituztela.
  • Gatazketan egonezina sentitzen dela, batzuetan gaixorik sentitzeraino. Inoiz gertatu zaizue?
  • Zein da modurik hoberena gatazka bat konpontzeko? Distantzia jartzea, hitz egitea, besteari entzutea, arrazoiak azaltzea, beste pertsona bati kontatzea, adostasunera iristea…
gatazken behaketa

GATAZKARAN BEHAKETA FITXA-ERANSKINA.DOCX

GATAZKEI BEHATZEN

4. Partidua

Gatazkak konpondu behar direnean, beste gauzen artean sormena eta irudimena erabili behar dira.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Dinamika honetan proposatzen da kirol-arlo sexu-diskriminazioko gatazka bati buruzko rol-jokoa egitea. Horretarako, partaideak hirunaka jarriko dira: bat behatzailea izango da, bestea mutikoa eta bestea neskatila. Irakasleak seinalea ematean, rolak aldatuko dituzte. Ahal bada, komenigarria da espazio zabal batean egitea (jolastokia, futbol-zelaia…)

Neska batek futbol-taldeko kapitainari eskatuko dio taldean sartzea. Orain arte futbol-taldean bakarrik mutilak sartu dira. Hemendik aurrera hasiko da rol-jokoa.

  • Kapitaina. Badakizu neska hori ona dela futbolean, baina uste duzu mutikoen jolasteko modua eta neskena ez direla berdinak. Neska horrek ez du izango zuek bezala jolasteko adina indar. Gainera, zer esango lukete zure taldeko gainerako mutilek eta beste taldeetakoek neskari sartzen utziko bazenio?
  • Neska. Aspaldi jolasten zara neskekin futbolean, baina, zure ustez, bada garaia futbol-talde mistoak egoteko, neskek eta mutilek bereizita jolasteari utzi behar diote. Auzoan, askotan jolastu zara mutilekin, aurrelari gisa, eta golak sartu eta pase onak eman dituzu. Ez duzu onartuko neska izate hutsagatik taldean sartzen ez uztea; areto-futbolean nola jolasten zaren aztertu beharko lukete erabaki hori hartzeko.

5-10 minutu igaro eta gero, rolak aldatu eta rol-jokoarekin jarraituko dute. Hirugarren aldiz aldatuko dituzte rolak, hirukote bakoitzeko kide guztiak hiru roletan aritu daitezen.

  • Ondoren, egindakoa baloratuko dute:
  • Nola sentitu zara?
  • Jakin al duzu besteek zer sentitu duten?
  • Nola sentituko zinateke nahi duzun hori egiten utziko ez balizute, emakumea, gizona, zuria edo beltza izateagatik, besteak beste?
  • Ba al dakizu errealitatean horrelakorik gertatzen den?

Bukatzeko egoera hau proposatu daiteke: Demagun ados jartzen zaretela, eta nesken eta mutilen arteko talde bat osatzea erabakitzen duzuela. Eskola-mailako lehiaketa batean parte hartzeko aukeratu zaituztete, baina esan dizuete lehiaketa horretan neskek ezin dutela parte hartu. Zer egingo duzue? Zer jarrera hartuko duzue ikastalde gisa?

PARTIDUA

 

 

[1] Seminario de Educación para la Paz y Asociación Pro Derechos Humanos: Jolasen Alternatiba II. Bakerako hezkuntzako jolasak eta dinamikak. Los libros de la Catarata argitaletxea. Madril. 2010. Moldatua.

5. Zubia

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Bideo honetan gatazkak ebazteko bi estilo oso desberdin ikusten dira eta ondorioak. Bideoak aukera ematen du estilo horiek eta haien ondorioak aztertzeko, eta, halaber, bizitzan gerta litezkeen antzeko egoerak.

Zubia bideoa deskargatzeko helbidea: https://youtu.be/Sofcey5jltg 

 

OHARRA: bideoa ikustean, batzuetan gelditu edo atzera egin beharko da ikasleek ondo uler dezaten bideoan adierazten dena.

Pertsonaien jokabidea eta egindakoaren ondorioak aztertuko dira.

Ondoren, norberaren gatazken adibideak jar daitezke, eta aurrekoekin konparatu eta ondorioak atera:

  • Gure jokabideak bortitzak badira, ondorioak izan daitezke...
  • Gure jokabideak bortitzak ez badira, ondorioak izan daitezke…
  • Gatazken aurrean saiatu behar dugu...
  • ...

ZUBIA

6. Elkarrekin bizitzen, bai zaila!

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Animaziozko bideo honetan egunero gerta daitezkeen egoerak ikus daitezke: pertsonen arteko harremanak txarrak dira, eztabaidak eta borrokak daude. Baina, azkenean konturatzen dira denak berdinak direla… edo ez?

Elkarrekin bizitzea ze zaila!!! bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=HwuWHCx2IMs

 

OHARRA: bideoa ikustean, batzuetan gelditu edo atzera egin beharko da ikasleek ondo uler dezaten bideoan adierazten dena.

Bideo ikusi eta gero, alderdi hauek aztertuko ditugu:

  • Zer gertatzen zaie pertsonaiei?
  • Zergatik harritzen dira?
  • Nola hasten da gatazka?
  • Laguntza bilatzen dute?
  • Lagunek zer egiten dute?
  • Borrokan daudenean, zer gertatzen da?
  • Nola konturatzen dira itxura aldatu zaiela?
  • Hori gustatzen zaie?
  • Gatazka konpontzen da?
  • Nola bukatzen da istorioa?

ELKARREKIN BIZITZEA

7. Netiketa (Z)

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Helburuak:

  • Ezagutu dezagun Netiketa terminoa.
  • Uler dezagun zergatik komeni den sarean Netiketa betetzea.

 

Denbora: 20 min

 

Nola egin:

Hasteko, ikus dezagun ikasleek zer dakiten gai honi buruz. Horretarako, honelako edo antzeko galdera batzuk egingo dizkiegu:

  • Norbaitekin hitz egiteko, uste duzu komeni dela arau batzuk betetzea? Zergatik?
  • Internet bidez beste batzuekin komunikatzen zarenean, zer arau betetzen dituzu?
  • Inoiz gertatu al zaizu lagunen batekin interneten hizketan ari zarelarik gaizki-ulertu bat egotea eta arazoak sortzea?
  • Ba al duzu Netiketaren entzutea? Ba al dakizu zer den?

Ondoren, ikus dezagun bideo hau :”Reglas de Netiqueta”. Bideo polita da Netiketa zer den azaltzen hasteko, beharrezkoa zergatik den azaltzeko, sarean bete beharreko lehen joko-arau batzuk aurkezteko.

Irakasleak, bideoko informazioa osatzearren, Netiketa zer den azpimarratuko du, ikasleei azalduz iradokizun batzuk direla eta balio dutela sarean denok giza legez jardun dezagun. Azaldu, gainera, darabiltzagun zerbitzuen eta aplikazioen ezaugarriak ere ezagutu behar ditugula, zuzen eta errespetuz balia ditzagun. Eta, internet eten gabe aldatzen ari denez, erraza da konturatzea arau horiek ere eten gabe ariko direla hartara moldatzen.

Azken batean, azaldu behar diegu Netiketak balio duela on line komunikazioa errazteko, gainerako erabiltzaileei eragozpenik ez sortzeko, eta segurtasuna eta pribatutasuna kinkan ez jartzeko, ez besteena ez gurea.

 

I. eranskina: Bideo hau: “Reglas de Netiqueta” (3:10 min)

II. eranskina: Irakasleari laguntzeko esparru teorikoa

 

ZER DA NETIKETA?: SARRERA