Gure alderik onena

1. Dilema moralak

Dilema moral bat kontaketa labur bat da. Egoera arazotsu bat planteatzen da, zeinetan balio-gatazka bat dagoen. Problema moralak bi irtenbide posible ditu; gatazka dago bien artean, eta bi irtenbideak dira egingarriak eta defendagarriak.

Jokabide bat aukeratzeko zailtasun horrek jokoan diren balioen inguruko arrazoiketa moral bat eginarazten du eta gure balioei ematen diegun garrantziaren inguruan hausnartzea ere eskatzen du.

Ekintza bat zuzena den ala ez erabakitzeko, aurretik onartu behar dugu pertsona batzuen eta besteen artean izan badirela aldeak, zerikusia dutenak bakoitzaren historiarekin, norberaren sentiberatasunarekin, ditugun balio propioekin.

Hala ere, komunitate osoari eragiten dion zerbait denez, egokia litzateke elkarbizitza arautzeko irizpide bateratuak adostea. Talde batek irizpide komunak dituenean zer den zuzena eta zer okerra erabakitzeko, elkarbizitza bidezkoagoa eta harmoniazkoagoa izaten da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Nork bere iritziak arrazoitzea, giza jokabideen konplexutasuna aztertzeko arrazoia erabiliz.

  • Besteen iritziak eta jokabideak errespetatzea, eta norberaren printzipio eta balioen aurkakoak direnekin tolerantzia garatzea.

  • Nork bere balioen eskala jakitea eta balioen hierarkia ezartzea.

GARAPENA

Hasteko, irakasleak dilema moralak zer diren azalduko die ikasleei. Horretarako, baliabideetan eskaintzen dugun bideoa erabil daiteke.

Dilema moralak egoera gatazkatsuak dira. Dilemetan, bi irtenbide posible ditugu eta gatazka dago bien artean: bi irtenbideak dira egingarriak eta defendagarriakAukera bakoitzean baloratzen dugun zerbait dago. Bi balore horiek talka egiten dute eta horien artean gehien baloratzen duguna aukeratu beharko dugu.

Irakasleak dilema bat landuko du talde handiarekin, adibide gisa, ondorengo egoera hauek modu autonomoan lantzeko estrategiak emateko.

Irakasleak ozenki irakurriko du gertaera hau.

Dilema hori taldean lantzeko galderak:

  • Zuzena iruditzen al zaizue ikasle horien jokabidea?

  • Zer egingo zenukete zuek antzeko kasu batean?

  • Egoera horretan zein dira jokoan dauden balioak? Justizia/adiskidetasuna...

Gero, taldea bitan banatuko da. Taldearen erdiak 1. aukera defendatuko du argudioak erabiliz, eta beste erdiak 2. aukera.

1. aukera: Ikasle talde horrek egin duena zuzena da.

2. aukera: Ikasle talde horrek egin duena ez da zuzena.

Arbelean, bi taldeen argudioak jasoko dira, baita jokoan dauden balioak ere.

Bigarren saioan, eta dilemak nola landu behar diren gogoratu ondoren, irakasleak lau taldetan banatuko ditu ikasleak. Horietako biri Txikitatik lagunak dilema emango die eta beste biei Itsuarena egin?

Egoera bera duten bi azpitaldeetan bi irtenbide posibleetako bat (aldekoa bat eta kontrakoa bestea) defendatu eta argudiatuko du.

Talde-lana egin ondoren, ideiak partekatzeko ariketa egingo dute: talde bakoitzak egokitu zaion aukeraren defentsa argudiatuko du, taldeak emandako argudioak eta horietan ikusi dituzten balioak eskainiz.

Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburuak direla nork bere iritziak arrazoitzea giza jokabideen konplexutasuna aztertzeko arrazoia erabiliz, besteen iritziak eta jokabideak errespetatzea norberaren printzipio eta balioen aurkakoak direnekin tolerantzia garatuz, eta nork bere balioen eskala jakitea eta balioen hierarkia ezartzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?

  • Gure harremanetan, zer egiten dugu ondo?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Bi saio: bat, dilema bat nola lantzen den ikasteko, eta bestea, taldeetan 2 dilema lantzeko.

BALIABIDEAK

DILEMA MORALAK

2. Pentsatzeko sei kapela*

Arazo edo egoera bati aurre egiteko ideiak sortzean ohituta ez gauden bide alternatibo guztiak erabiltzen laguntzen du, eta era berean lankidetza, eztabaida, autoestimua eta analisia sustatzen ditu.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Gatazka bati erantzuteko modu desberdinak daudela konturatzea.

  • Gatazka bati aurre egiteko sormena sustatzea.

  • Egoera problematiko bati aurre egiteko garaian ager daitezkeen jarrerak zein diren begiratzea.

  • Geure burua funtzio ugarietan erabiltzea.pentsamendua antolatzeapentsamendua

  • Pentsamendua antolatzea, eraginkorrak izan gaitezen

GARAPENA

Dinamika hau honetan datza: denok batera irtenbideak bilatu behar dituzte egoera baten aurrean.

Egoera hori hasiera batean problematikoa izan daiteke. Kasu honetan, honako hau izan daiteke egoera:
“Martxoaren 8a iritsiko da eta ikasgela dekoratu nahi dugu ikastetxean egiten den egun horren ospakizunerako; baina pertsona bakoitzak ideia desberdin bat duenez, eztabaida sor daiteke: zer jarri, non, noiz, nola, gauzak non lortu, nor arduratuko den, eta abar”.
 

Erabakiak Edward de Bono-ren Sei Kapelak** teknika aplikatuta hartuko dira. Teknika horretan kapela batzuk erabiltzen dira, metaforikoki pentsatzeko modu desberdinak simulatzen dituztenak. Teknika honen bitartez, ideia sortzaileak sorrarazten dira, hasiera batean problematikoa izan daitekeen egoera baten aurrean.

Zazpiko taldeak egingo dira. Kolore ezberdinetako sei kapela banatuko zazkie; hasieran mahai erdian izango dituzte, jantzi gabe. Zazpigarren kapela irakasleak horretarako egokiena ikusten duen ikasleari emango dio.

Irakasleak azaldutako egoerari irtenbidea emateko, taldekide batek proposamen bat egingo du, eta proposamenak zer ezaugarri dituen, dagokion kapela hartu eta jantziko du. Ondoren, beste taldekideek, txandaka, kontuan izanik zein kapela geratzen diren jantzi gabe, horietako bati dagokion proposamenen bat egin eta jantziko du. Horrela, sei taldekideek kapela bana jantzita izan arte.

Ondoren, talde handian, zazpigarren kapela ñabarra jantzita duenak, beste sei taldekideek esandakoa eta kapelaren ezaugarriak kontuan izanik, bere azalpena egingo du.

Ekintza hau errazteko, “Sei kapelak” eranskinaren fotokopiak banatuko dira ikasleen artean.

“Pentsatzeko sei kapela” teknika bideratzeko, urrats hauei jarraitzea gomendatzen da:

1. Arazoa edo egoera planteatzea.

2. Denbora hartzea/uztea jarduera osotasunean ikusi arte, teknikaren inguruan gogoeta egiteko.

3. Partaide bakoitzak kapela bat “jantzita” proposamenak egitea.

4. Kapela bakoitzaren proposamenak aztertzea.

5. Ideiak bateratzea kapela ñabarraren bidez.

 

Talde handian, kontuan izanik helburuak zirela gatazka bati erantzuteko modu desberdinak daudela konturatzea eta sormena erabiliz gero eraginkorrak izateko pentsamendua erabiltzen jakitea, saioan landutakoa baloratuko dute galdera hauei erantzunez.

  • Nola sentitu zara hainbeste “kapela” desberdinekin pentsatu behar izan duzunean?

  • Zein kapelarekin egin zaizu zailagoa pentsatzea?

  • Zeinekin pentsatu duzu errazen?

  • Errazago egin al zaizue adostutako irtenbide bat aurkitzea?

  • Garrantzitsua iruditzen al zaizu kapela desberdinak erabiltzea eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko?

  • Zuen ustez, garrantzitsua al da ikuspuntu ugariak hartzea arazo berbera konpontzean?

  • Erraztu egiten al du irtenbideak aurkitzeko lana?

DENBORA

Bi saio

BALIABIDEAK

  • Koloretako sei kartoi mehe, kapelak egiteko

  • Artaziak eta kola

  • Eranskina: SEI KAPELA.DOCX

*Gizagune Fundazioa. Unitate Didaktikoa Elkargunea . Moldatua.

** Bestelako pentsaerak irudikatuko dituzten kolore eta tankera desberdineko sei kapelen bidez “alboko pentsamendua” garatzeko teknika da. Edward De Bono da kontzeptu horren sortzailea. 

PENTSATEZEKO SEI KAPELA

3. Matxismoa errotik kentzea

Harremanetan nahiko normalizatuta daude elkarbizitzaren kontrako errespetu falta adierazten duten jarrera asko, eta hainbat kasutan larriagoak izango diren erasoen hasiera izan daitezke. Sentimenduak, nahiak eta interesak adierazteko ohiko modu askotan errespetu falta izugarria dago barneratuta. Horietakoen artean mikromatxismoakdeitutakoak daude.

Mikromatxismoak edo intentsitate baxuko eraso matxistak identifikatzeaz gain, garrantzitsua da jarrera horiek hasieratik etetea eta egoera horietan begirunea eta tratu ona izatea jokatzeko modua.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Mikromatxismoa deituriko erasoen kontrako jarrerak irudikatzea.

  • Eguneroko harremanetan tratu onak aukeratzea.

  • Tratu onak balioestea.

GARAPENA

Mikromatxismoa kontzeptuari buruz zer dakiten eztabaidatzen hasiko da saioa. Talde handian irakasleak galdera hauek plazaratuko ditu eta, txandak errespetatuz, ikasleek horiei buruz zer dakiten adieraziko dute.

  • Zer da mikromatxismo bat?

  • Zer iruditzen zaizue?

  • Inoiz gertatu al zaizue? Noiz?

  • Adibideren bat jarriko al zenuke?

Ondoren, baliabideetan dagoen bideo bat proiektatu eta komentatuko da, mikromatxismoak salatzen dituzten ikasle batzuei buruzkoa.

Nork bere gogoeta egin dezan, ikasle bakoitzari eskatuko diogu minutu batzuetan pentsatzeko inoiz horrelako jarrera matxista bat egin edota ikusi duten, eta papertxo batean idazteko, izenik jarri gabe. Irakasleak paperak jasoko ditu eta ikasleen artean banatuko ditu. Ikasle bakoitzak jaso duen paperean beste ikasle batek idatzitakoa aztertuko du “Jarrera matxistak vs tratu onak” eranskina erabiliz.

Adibidez:

Ondoren, lauko taldetan jarriko dira eta egindakoa partekatuko dute.

Hori bukatutakoan, baliabideetan dagoen A3ko folioa Tratu onak horman jarriko da eta ikasleek banan-banan bertan idatziko dute hirugarren zutabean jarritakoa, hau da, Zein izan da tratu ona? Zer errespetatu da egoera berridaztean? galderei emandako erantzunak.

Talde handian, kontuan izanik helburua zela mikromatxismoa deituriko erasoen kontrako jarrerak irudikatzea eta eguneroko harremanetan tratu onak aukeratzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Lortu dugu nahi genuena?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

MATXISMOA ERROTIK KENTZEA

4. Eskutitza jaso dut

Ikasteko/irakasteko prozesurako, eta norberaren eta taldearen garapen pertsonalerako, ezinbestekoak da hartu-emanetan laguntza ematea eta jasotzea. Badakigu laguntza eskatzen? Badakigu laguntza ematen?

Oraingo honetan, laguntza emateko kontuan izan behar ditugun hainbat alderditan trebatuko gara, besteak beste, ondo jakiteko zein diren laguntza eskatzen duenaren beharrak eta haren eta gure mugak, aldez aurretik izan ditzakegun estereotipoak eta aurreiritziak alde batera utzita.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Estereotipoak gainditzeko trebetasunak lantzea.

  • Laguntzeko trebetasunak garatzea.

GARAPENA

Ikastetxe batean laguntza-zerbitzu bat abian jarri dute, eskutitzen bidez ikasleen arazoak jaso eta bideratzeko. Ikasleak saio honetan zerbitzu horren kideak izango balira bezala arituko dira, eta haien ardura izango da zerbitzu horrek jasotako kasuei erantzun bat ematea.

Horretarako, talde txikietan jarriko dira eta pentsatu beharko dute nola lagundu eta zein erantzun eman eskutitz horietan planteatzen diren galderei. Baliabideen eranskinean kasu batzuk agertzen dira. Ikasleek beste batzuk proposa ditzakete. Beste eskutitz bat idatzi beharko dute erantzun gisa. Ondoren, talde handian partekatuko dute talde bakoitzak idatzitakoa.

Eskutitzean agertzen diren kasuak konplexuak dira eta ez dute soluzio bat eta bakarra. Gainera, ez da hori jardueraren helburua, ikasleek egoera batzuen inguruan hausnartzea baizik; beraz, argi utzi behar da erantzun posible asko daudela.

Aukeran uzten da talde bakoitzak kasu ezberdin bat aukeratzea edo guztiek kasu bera, eta soluzio bat baino gehiago planteatu eta eztabaidatzea.

Talde handian, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da kontuan izanik helburuak zirela estereotipoak gainditzeko trebetasunak eta laguntzeko trebetasunak lantzea.

  • Lortu dugu nahi genuena?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA
Saio bat
 
BALIABIDEAK

ESKUTITZA JASO DUT