Gure arauak

1. Birziklapena

 

Talde-kohesioa indartzeko, taldeko kide izateko sentimendua sendotzeko eta denon ongizatea lortzeko, kideen arteko akordioek indar handia dute. Akordioek taldea sendotzen dute.

Edozein taldetan arauek eta jarraibideek laguntzen dute hainbat portaera barneratzen. Taldean giro ona egoteko, elkarbizitza positiborako egokiak diren portaerak taldeak berak erabakitzeak taldea ahaldundu egiten du. Prozesu horri birziklapena deitzen diogu abiapuntua delako: kultura, generoa eta etnia direla-eta ikasleek dituzten sinesmenak eta ohiturak, batzuk baliagarriak dira eta beste batzuk desikasi edo birziklatu beharrekoak

Beraz, ikasi-desikasi prozesu horretan, denon artean guztion onerako diren portaerak izaten lagunduko duten jarraibideak izango dira taldearen identitatearen ezaugarria.

 

Aurreko  jardueran agertutako informazioa jasoko du irakasleak, jarduera honetan erabiltzeko.

“Jokabideak 1” izeneko eranskinean idatziko ditu ikasleak gaizki sentiarazten duten jokabideak eta “Jokabideak 2” eranskinean ondo sentiarazten dutenak. Ondoren, gelan duten material hori birziklatuko da eta arau bihurtuko.

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da   ariketa egitea giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Ondo egoten lagunduko diguten jarraibideak sortzea.

  • Txandak errespetatzea.

GARAPENA

Ikasleen erdiak irakasleak prestatutako “Jokabideak 1” orria izango du eta beste erdiak “Jokabideak 2”. Lauko taldeak osatuko dituzte orri berdina duten ikasleek. Eta 1-2-4 egitura kooperatiboa erabiliko dute jarduera egiteko.

Hasiera batean banaka jarriko dira eta bakoitzak idatziko du, portaera baten ondoan, hori gerta ez dadin zer egin dezaketen edo zer egin dezaketen gerta dadin, egoki zaien orriaren arabera. Adibidez, “burla egitea” gerta ez dadin, besteen ezaugarriak errespetatuko ditugu edo “laguntza jasotzea” gerta dadin “elkarri lagunduko diogu”. Modu positiboan idatzita egotea garrantzitsua da. Ondoren, orri berdina duten ikasleek, binaka, egindakoa partekatuko dute. Horretarako, “Jokabideak 1” edo “Jokabideak 2” eranskina zuriz emango zaie bion ekarpenekin bat osatzeko.

Helburua da inoren ekarpenak baztertuak ez izatea eta errepikatzen direnak behin bakarrik jasotzea.

Ondoren, bikote bakoitza orri berdina duen beste bikote batekin elkartuko da, (beraz, launaka arituko dira) eta irakasleak emandako “Jokabideak 1” edo “Jokabideak 2” eranskin zurian gauza bera egingo dute.

Talde handian, talde bakoitzeko kide bat aterako da talde txikian egindakoa besteen aurrean azaltzeko, eta jokabide bakoitza idatziko du dagokion atalean horman jarritako panel handian. Gerta daiteke jokabide bera egotea lauki batean baino gehiagotan.

Ondoren, irakasleak errespetu-eremu bakoitzetik hiru arau aukeratuko ditu. Ez da komeni arau gehiegi izatea.

Hor daude ondo egoteko lagungarriak izango diren 12 gelako arauak.

Talde handian, kontuan izanik helburua zela gelan gustura egoteko denon beharretan oinarritutako jarraibideak edo arauak izatea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Lortu dugu nahi genuena?

  • Zer hobeto behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

ERRESPETUA

JOKABIDEAK 1

JOKABIDEAK 2

BIRZIKLAPENA

2. Mugak

 

Talde-kohesioa indartzeko, taldeko kide izateko sentimendua sendotzeko eta denon ongizatea lortzeko, kideen arteko akordioek indar handia dute. Akordioek taldea sendotzen dute.

Edozein taldetan arauek eta jarraibideek laguntzen dute hainbat portaera barneratzen. Taldean giro ona egoteko, elkarbizitza positiborako egokiak diren portaerak taldeak berak erabakitzeak taldea ahaldundu egiten du. Prozesu honetan ezinbestekoa da norberarekiko eta besteekiko errespetua bermatzeko mugak identifikatzea. Kultura, generoa eta etnia direla-eta ikasleek dituzten sinesmen eta ohitura batzuk baliagarriak dira mugak definitzeko, eta beste batzuk desikasi beharrekoak dira.

Beraz, ikasi-desikasi prozesu horretan, denon artean guztion onerako diren portaerak izaten lagunduko duten jarraibideak izango dira taldearen identitatearen ezaugarria.

 

Aurreko  jardueran agertutako informazioa jasoko du irakasleak, jarduera honetan erabiltzeko. “Baina ” izeneko eranskinean idatziko ditu ikasleak gaizki sentiarazten duten jokabideak eta “Jokabide onuragarriak ” eranskinean ondo sentiarazten dutenak. Eta ondoren, gelan dagoen material hori birziklatuko da eta arau bihurtuko.

Jarduera hau egin baino lehen,  ariketa egitea komeni da giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Ondo egoten lagunduko diguten jarraibideak sortzea.

  • Txandak errespetatzea.

GARAPENA

Ikasle bakoitzak izango du irakasleak banatutako “Baina” orria eta, talde txikietan, folio birakariaren egitura kooperatiboa erabiliz, orria osatuko dute. Taldekide batek 1. esaldia hartu eta osatuko du. Jarraian, erlojuaren orratzen norabideari jarraituta, ondoan duen kideari pasatuko dio. Horrek hurrengo esaldia beteko du folioan; horrela arituko dira, bata bestearen segidan, taldeko kide guztiek parte hartu arte. Orria biraka ibiliko da talde txikiko kideen artean, portaera guztien ondoan zerbait idatzita egon arte.

Adibidez, “Batzuetan burla egitea gustatuko litzaidake, baina guztien ezaugarriak errespetatu behar ditut”.

Garrantzitsua da esaldiaren bigarren zatia modu positiboan idatzita egotea.

Ondoren, talde handian, talde txiki bakoitzeko kide bat aterako da taldean egindakoa besteen aurrean azaltzeko eta portaera bakoitza kokatuko du dagokion atalean horman, jarritako “Errespetua” eranskinaren antzeko panel handian.

Ondoren, irakasleak errespetu-eremu bakoitzetik hiru arau aukeratuko ditu. Ez da komeni arau gehiegi izatea. Hor daude ondo egoteko lagungarriak izango diren gelako 12 arauak.

Talde handian, kontuan izanik helburua zela gelan gustura egoteko denon beharretan oinarritutako jarraibideak edo arauak izatea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Lortu dugu nahi genuena?

  • Zer hobeto behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

 

 

 

3. Eskubideak eta betebeharrak

 

Talde-kohesioa indartzeko, taldeko kide izateko sentimendua sendotzeko eta denon ongizatea lortzeko, kideen arteko akordioek indar handia dute. Akordioek taldea sendotzen dute.

Edozein taldetan arauek eta jarraibideek laguntzen dute hainbat portaera barneratzen. Taldean giro ona egoteko, elkarbizitza positiborako egokiak diren portaerak taldeak berak erabakitzeak taldea ahaldundu egiten du. Prozesu honetan ezinbestekoa da norberarekiko eta besteekiko errespetua bermatzeko mugak identifikatzea. Kultura, generoa eta etnia direla-eta ikasleek dituzten sinesmen eta ohitura batzuk baliagarriak dira mugak definitzeko, eta beste batzuk desikasi beharrekoak dira.

Beraz, ikasi-desikasi prozesu horretan, denon artean guztion onerako diren portaerak izaten lagunduko duten jarraibideak izango dira taldearen identitatearen ezaugarria.

 

Aurreko  jardueran agertutako informazioa jaso du irakasleak, jarduera honetan erabiltzeko.

Horretarako, bi eranskin prestatuko ditu: “Betebeharrak” izeneko eranskinean “birziklatzeko portaerak” atalean idatziko ditu gaizki sentiarazten duten jokabideak eta “Jokabide onuragarriak” izeneko eranskinean jasoko ditu ondo sentiarazten duten jokabideak.

Gelan dagoen material hori eskubideen bidetik birziklatuko da eta arau bihurtuko.

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Ondo egoten lagunduko diguten jarraibideak sortzea.

  • Txandak errespetatzea.

GARAPENA
Ikasle bakoitzari banatuko zaizkio prestatutako “Betebeharrak”, “Jokabide onuragarriak” eta “Gure eskubideak” eranskinak. Bakarka beteko dute “Betebeharrak” eranskina, beste bi eranskinen informazioaz lagunduta. Ondoren, talde txikietan partekatuko dute egindakoa. Irakasleak emango die “Betebeharrak” eranskin berria denon artean betetzeko. Ikasle batek “Birziklatzeko portaerak” zutabean idatzitako lehen portaera irakurriko du, eta haren eskuinean dagoenak ozenki irakurriko du beste zutabeetan jarri duena. Beste taldekideek erantzuna hobetzeko edo osatzeko modurik baldin badute, adierazi egingo dute. Hitz egiten duenaren ezkerrean dagoenak eranskina beteko du taldekideek egindako ekarpenekin. Jarraian, erlojuaren orratzen norabideari jarraituta, txandaka eta ordena berean errepikatuko dute ariketa “Birziklatzeko portaerak” zutabean idatzitako bigarren portaerarekin.

Ondoren, talde handian, talde txiki bakoitzeko kide bat aterako da taldean egindakoa besteen aurrean azaltzeko, eta BETEBEHAR bakoitza dagokion atalean kokatuko du, horman jarritako horrelako “Errespetua” eranskinaren antzeko panel handian. Gerta daiteke betebehar bat atal bat baino gehiagorekin lotuta egotea. Horrela bada, guztietan jarriko dute.

Ondoren, irakasleak errespetu-eremu bakoitzetik hiru arau aukeratuko ditu. Ez da komeni arau gehiegi izatea. Hor daude ondo egoteko lagungarriak izango diren gelako 12 arauak.

Talde handian, kontuan izanik helburua zela gelan gustura egoteko denon beharretan oinarritutako jarraibideak edo arauak izatea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
  • Lortu dugu nahi genuena?

  • Zer hobeto behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA
Bi saio
 
BALIABIDEAK
 

BETEBEHARRAK.DOCX

ERRESPETUA.DOCX

GURE ESKUBIDEAK.DOCX

JOKABIDE ONURAGARRIAK.DOCX

ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK