GURE ARTEKO HARREMANAK
Pertsonak, haurrak zein helduak, ez gara bakarrik bizi, familian, taldean bizi gara. Beste pertsonekin harremanetan gaude une oro. Izan ere, harremanak dira zorion-iturri garrantzitsuena. Hala ere, harremanak ez dira onak izaten beti, batzuetan zailak izaten dira eta beste batzuetan gaiztotzen dira. Horregatik, harremanak poz-iturri nagusia izateaz gain, gure bizitzan atsekabe-iturri garrantzitsuena ere badira.
Harreman-talde hauetan sozializazio-prozesua gauzatzen da. Sozializazioa gizartean bizitzean jasotzen den eraketa- eta moldaketa-prozesua da, bereziki norbanakoaren ekintza autonomoei eta haren gizarte-integrazioari dagokienez. Norbanakoarekin harremanetan pertsonak jartzen dira eta erakundeak dira sozializazio-eragileak: familia, eskola eta hedabideak. Horietatik guztietatik jasotzen ditugu balioak eta arauak. Sozializazio-prozesuak bizitza osoan daude indarrean, baina haurtzaroan garatzen dira, gurasoekin eta eskolan, bereziki.
Sozializazio-prozesuaren barruan kokatzen gara bete-betean eta gure ikasleei lagunduko diegu harremanak ahalik eta positiboenak izaten, proposatutako dinamika batzuen bidez.
Lorpen-adierazleak ere proposatzen dira, irakasleek ikasleen ebaluazio-prozesuetan kontuan izateko.
Helburuak
- Gatazken aurrean tresnak eta estrategiak izatea.
- Pertsonen arteko komunikazioa hobetzea.
- Enpatiarako gaitasuna garatzea.
- Asertibitatea garatzea.
- Errespetua merezi dugula aitortzea, eta egoera konplexuen aurrean erremintak eta estrategiak eskaintzea.
Ebaluazio irizpideak
- Errespetua
- Enpatia
- Berdintasuna
- Komunikazioa
Lorpen adierazleak
- Parte hartzen du dinamiketan
- Besteak modu aktiboa eta dinamikoan entzuten ditu.
- Gatazkak identifikatzen ditu
- Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen ari da.
- Identifikatzen ditu sentimendu eta emozio batzuk beregan eta besteengan.
- Jokabide asertiboak izaten hasi da egoera batzuetan, besteen aurrean.
- Nork bere eta besteen sentimenduak eta emozioak ezagutzen ditu
- Nork bere buruari begirunea merezi duel, aitortzen du
Jarduerak
- Espagetiaren ariketa
- Nola sentitzen naiz gatazka baten aurrean?
- Geldi eta jarraitu
- Gatazkei behatzen
- Partidua
- Zubia
- Elkarrekin bizitzen, bai zaila!
- Netiketa (Z)
- "Ez entzutearen jolasa"
- Telefono hondatua
- Zurrumurruak
- Zehaztasun guztiekin
- Del revés filmaren eszena bat
- Hitz egiten didazu, baina ez zaitut ikusten (Z)
Besteen lekuan jartzen naiz neu izaten
- Hitzik gabeko jokabideak
- Esaldi maltzurrak
- Korapiloa
- Taldearen presioaren aurrean: ezetz esaten badakit
- French roast
- Arrain alaia
- Arrasto positiboa (Z)