Gustoko ditugun harremanak

Arau positiboak

Ikasleen adimen emozionala zenbat eta oinarri sendoagoa izan, ikasleen arteko harreman sozialak orduan eta egokiagoak izango dira. Era honetan, ikasleek adiskidetasun harremanetan laguntza sare sendo bat aurkitzeko aukera izango dute, beraien pertenentzia sentimendua garatzen lagunduko diena eta norberaren gustu eta interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzen lagunduko diena.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Harreman mota desberdinak talde handian aztertzea
  • Gustuko ditugun harremanak balioestea

 

GARAPENA

“Nola gustatzen zait besteek ni tratatzea?” galderari erantzunez, gelakide guztien artean bi edo hiru arau adostean datza.

Ondorengo dinamika erabiliko dugu arau positiboen horma irudia lortzeko helburuarekin:

Lehendabizi jazarpenari buruzko bideo motz hau ikusiko dugu talde handian: https://www.youtube.com/watch?v=zIL0vSNx8Xg

Ondoren, pertsonaiak aztertuko ditugu; nolakoak diren, zer egiten duten, bideoaren hasieran eta amaieran nola sentitzen diren, eta abar.

Pertsonaien inguruan aipatzen dituzten jarrera horiek bi talde nagusitan sailkatuko ditugu: Gustuko ditugun jarrerak >> Gustuko ez ditugun jarrerak

 

Ikasle guztien artean horma irudi bat egingo dute aukeratutako arau positiboekin eta hori gelan zintzilikatuta egongo da.

 

DENBORA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

ARAU POSITIBOAK

 

Patioko jolasak (LH1)

Ikasleen adimen emozionala zenbat eta oinarri sendoagoa izan, ikasleen arteko harreman sozialak orduan eta egokiagoak izango dira. Era honetan, ikasleek adiskidetasun harremanetan laguntza sare sendo bat aurkitzeko aukera izango dute, beraien pertenentzia sentimendua garatzen lagunduko diena eta norberaren gustu eta interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzen lagunduko diena.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Harreman mota desberdinak talde handian aztertzea
  • Gustuko ditugun harremanak balioestea

 

GARAPENA

Ikasleei jarraian eta atxikituta agertzen den irudia proiektatuko diegu eta eskatuko diegu ahoz gora esateko zer ikusten duten eta non; haiek horrelakorik patioan ikusten duten, arrunta iruditzen zaien... esaten dituzten ekintzak zerrendatuko ditugu.

Gero, eskola jazarpenaz zer gogoratzen duten adieraztea eskatuko zaie. Irudian eskola jazarpen egoerarik ikusten duzu? Non? Eskolan honelakorik ikusi duzu? Non? Zer egin zenuten? Zer egin ahal izango genuke hau orain dakigula?

Ekintza hau eta gero gomendatzen dugu Eskolako arrisku mapa ekintza egitea.

DENBORA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  • Horma irudia
  • Horma irudia egiteko materialak: errotulkiak, arkatzak, koloretako kartulinak, eta abar

PATIOKO JOLASAK

Arrisku mapa

Ikasleen adimen emozionala zenbat eta oinarri sendoagoa izan, ikasleen arteko harreman sozialak orduan eta egokiagoak izango dira. Era honetan, ikasleek adiskidetasun harremanetan laguntza sare sendo bat aurkitzeko aukera izango dute, beraien pertenentzia sentimendua garatzen lagunduko diena eta norberaren gustu eta interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzen lagunduko diena.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Harreman mota desberdinak talde handian aztertzea
  • Gustuko ditugun harremanak balioestea
  • Liskarrak sortzen diren uneak eta ziurtasun eza sorrarazten duten ikastetxeko espazio ezberdinak identifikatzea

 

GARAPENA

Patioko jolasak jarduera egin eta gero, eskolako arrisku mapa ekintza egitea aholkatzen da.

Zertan datza? Gelan debatea sortzea galdera honen harira:

Zergatik da garrantzitsua ikastetxe segurua eta errespetuan oinarritutakoa eraikitzea?

Errespetua eta tratu ona zer den eta espazio desberdinetan (ikastetxean, kalean, etxean…) nola sentitzen diren hausnartzen hasiko gara. Ikasleei ikastetxe seguru bat lortu nahi dugula eta horretarako beraien laguntza behar dugula helaraziko diegu.

Hasteko ikastetxeko planoaren kopia bat:  Bertan jantokia, patioa, komunak, pasabidea, euren gela, beste gelak... (kiroldegiaren kokapena, aldagelak...) agertuko dira.

IKKI ko B ereduko dinamikari dagokion 1-2-4 egitura erabiltzea komenigarria da. Lehenengo banaka, hausnarketarako momentua izango dute, bertan denbora tarte bat izango dute beraien gela eta inguruak planoan kokatzeko. Ondoren, binaka jarriko dira bakoitzak egindako hausnarketa besteari helarazteko eta arrisku guneak elkarrekin pentsatzeko. Gero, 4ko taldeetan, proposamenak adosteko tartea izango dute eta bukatzeko GELAKO PROPOSAMEN OROKOR BAT egiteko talde handian bilduko gara.

Hau guztia bideratzeko, koloretako gometsak erabili ahal dira (erabaki koloreak, arriskuaren arabera gorriak/horiak/beltzak... eta arriskua ikusten duten espazioetan jarriko dituzte)

Jarduerari bukaera emateko, talde handian, ikasleek arriskutsuak diren espazio horietan gertatzen diren gertaerak zeintzuk diren eta nola konpondu edo zein irtenbide emango luketen (ea zer okurritzen zaien) hausnartuko dugu. 

Baliabideetan eredu bat topatuko duzue.

 

Aldaera: Ikastetxearen arrisku mapa egin dugun era berdinean, ikastetxetik kanpoko arrisku mapa ere egin dezakegu.

 

DENBORA

Saio bat baino gehiago aldagaien arabera.

 

BALIABIDEAK

Arrisku mapa (eskolako mapa DINA3an)

Koloreetako gometsak

ARRISKU MAPA

 

Harremanen semaforoa

Ikasleen adimen emozionala zenbat eta oinarri sendoagoa izan, ikasleen arteko harreman sozialak orduan eta egokiagoak izango dira. Era honetan, ikasleek adiskidetasun harremanetan laguntza sare sendo bat aurkitzeko aukera izango dute, beraien pertenentzia sentimendua garatzen lagunduko diena eta norberaren gustu eta interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzen lagunduko diena.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Gelakideen arteko elkar ezagutza bultzatzea
  • Elkarren arteko harreman osasuntsuak identifikatzea
  • Jokabide desegoki eta egokiak identifikatzea
  • Eskola jazarpeneko adierazleak detektatzen hastea

 

GARAPENA

Hasieran, talde txikietan burutuko da. Gelan gerta daitezkeen jokabide ezberdinen zerrenda emango zaie taldeka eta koloreen araberako sailkapenak egingo dituzte:

  • BERDEA: Jokabide oso egokia da, horrela ondo harramantzen ari gara.
  • HORIA: Adi! Norbait txarto sentitu daiteke.
  • GORRIA: Kontuz! Hori eskola jazarpenarekin lotuta dagoen jarrera bat da.

Gero, talde handian elkarbanatuko dugu talde bakoitzaren sailkapena denon artean hausnartu eta erantzun edo taldekatze bateratu bat egiteko helburuarekin.

 

DENBORA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  1. Eranskina: Harremanen semaforoa (denok batera egiteko)
  2. Eranskina: Banakako fitxa

 

HARREMANEN SEMAFOROA

Lagun ezezaguna

Ikasleen adimen emozionala zenbat eta oinarri sendoagoa izan, ikasleen arteko harreman sozialak orduan eta egokiagoak izango dira. Era honetan, ikasleek adiskidetasun harremanetan laguntza sare sendo bat aurkitzeko aukera izango dute, beraien pertenentzia sentimendua garatzen lagunduko diena eta norberaren gustu eta interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzen lagunduko diena.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Gelakideen arteko elkar ezagutza bultzatzea
  • Elkarren arteko harreman osasuntsuak identifikatzea
  • Gertaera edo ekintza positiboak identifikatzea

 

GARAPENA

Besteengatik zeozer ona egiten dugunean, ondo sentiarazten digu. Honetan oinarrituta, astero, ikasle batek beste bati bizitza zoriontsuagoa egiten saiatuko da. Gauza da, besteak ezin duela jakin nork egiten dizkion gauza on guzti horiek. Hala nola: kajoia ordenatzea, marrazki bat utzi bere mahai gainean, zeozer polita idaztea, eta abar.

Jarduera azaldu eta gero, ikaslearen aukeraketa egiteko, gelako ikasleen izen guztiak paper txikietan idatziko ditugu eta denak saski batean sartuko ditugu, nahastuta. Hortik banan- banan aterako dituzte aste horretan zehar izango duten lagun ezezagunaren papera.

Ekintza honen bidez, ikasle bakoitzak identifikatu beharko du egokitu zaion ikasleari zer gustatzen zaion, edo zer behar duen ondo sentitzeko…

 

DENBORA

Saio bat erabiliko da ekintza azaltzeko eta lagun ezezagunak zehazteko. Ondoren, astebeteko iraupena gutxienez izango du ekintzak.

 

BALIABIDEAK

  • Ikasleen izenekin sortutako paper zatiak
  • Saskia

LAGUN EZEZAGUNA