Guztion eskubideak defendatzen

1. Salatzea edo eskubideak defendatzea? (1)

 

Ikasleei proposatuko zaie:

Bi egoera desberdin dituzu aurrean. Egoera bakoitzean, protagonista bakoitzak nola jokatu zuen pentsatu behar duzu: ondo ala gaizki egin zuen, bere eskubideak edo beste baten eskubideak defendatu nahi zituen...

Jarduera hau egiteko 1-2-4 egitura kooperatiboa erabiliko da.

a) Jolasgaraian, ikasle talde batek ikasle bati otartekoa kentzen dio eta iraintzen du. Ikasle horrek, beldurraren beldurrez, ez dio gertatutakoa inori kontatu nahi. Egoera hori egunero gertatzen da. Beste ikasle batek badaki zer gertatzen den, eta irakasle bati kontatzen dio. 

  • Zure ustez, zuzena da ikasleak egin duena?
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Zergatik?

b) Gizon bat bere etxeko terrazan dago; halako batean, pertsona bat bizilagun baten etxean sartzen ikusten du, lapurtzeko asmoarekin. Gizonak Ertzaintzari deitzen dio.

  • Zure ustez, zuzena da gizonak egin duena?
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Zergatik?

BI EGOERAK-ERANSKINA.DOCX

SALATZE

2. Salatzea edo eskubideak defendatzea? (2)

Ikasleei proposatuko zaie:

Bi egoera desberdin dituzu aurrean. Egoera bakoitzean, protagonista bakoitzak nola jokatu zuen pentsatu behar duzu: ondo ala gaizki egin zuen, bere eskubideak edo beste baten eskubideak defendatu nahi zituen ….

Jarduera hau egiteko 1-2-4 egitura kooperatiboa erabiliko da.

a) Jolasgaraian, ikasle batek beste ikasle bati ostikadak eman dizkio eta Jonek dena ikusi du. Jonek, ikaslea defendatzeko, bultzatu du ostikoka dabilen ikaslea, baina ez du lortu bakean uztea eta jolastokian dagoen irakaslearengana joan da eta gertatutakoa kontatu dio.

  • Zure ustez, zuzena da ikasleak egin duena?
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Zergatik?

b) Aneri bere lagun minak kontatu dio oso gutxi jaten ari dela kilo batzuk galdu nahi dituelako. Ane kezkatzen hasi da bere laguna oso argala ikusten duelako eta pentsatzen du agian gaixotuko dela. Oso kezkatua dagoenez, bere lagunaren amari telefonoz deitu dio, eta dena kontatu dio.

  • Zure ustez, zuzena da Anek egin duena?
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Zergatik?

BI EGOERAK 2 -ERANSKINA.DOCX

SALATZE2

3. Eskubidea zertarako?

Hemen proposatzen den jardueran hausnarketa egingo dute denon eskubideen inguruan. Zein dira gure eskubideak?

  • Eskubidea dugu ondo tratua izateko?
  • Eskubidea dugu ondo sentitzeko?
  • Eskubidea dugu eskolan seguru sentitzeko?

Zer beste eskubide dugu?

Eskubide guztiak pertsona guztientzat izan beharko lirateke?

  • Nola bermatuko dugu?
  • Zer egin beharko genuke?
  • Zein izango lirateke gure betebeharrak?
  • Zertara konprometituko gara?

ESKUBIDEAK ZERTARAKO-TAULA-ERANSKINA.DOCX

ESKUBIDEAK

4. Ez da ezer kostatzen atsegina izatea

Jendeak batzuetan mesedeak egiten ditu eta laguntza ematen du. Begira zer gertatzen den…

Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=_72ZhcFW5BE

Hausnartuko da bideo honetan gertatzen denari buruz, pertsona horien guztien jarrerari buruz eta jarrera horiek duten garrantziari buruz:

  • Haien inguruan gertatzen diren gauzak ez dira bidezkoak, baina hartzen duten jarrera... nolakoa da?
  • Zer egiten dute?
  • Eta zer-nolako eragina dute beren inguruan?
  • Norbaitek jarrera positiboa edo atsegina badu, zer lortzen du bere inguruan?
  • Norbaitek jarrera negatiboa edo desatsegina badu, zer lortzen du bere inguruan?

Ondorioak ateratzea saiatuko da, batez ere gure gelaren funtzionamendurako eta guztion ongizaterako.

ATSEGINA IZATEA

5. Jendea ondo tratatzea kutsakorra da

Bideo honetan adibide positiboak ikusiko dituzte, eta jarrera hori zer neurritaraino den kutsakorra.

Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=8Gosg1ybxTU

  • Jende horrek guztiak pozik dirudi.
  • Zergatik?
  • Nolako portaera dute?
  • Nola eragiten du portaera horrek?
  • Proba egingo dugu gure artean?

Ondorioak ateratzea saiatuko da, batez ere gure gelaren funtzionamendurako eta guztion ongizaterako.

ONDO TRATATZEA

6. Denon artean

Norbaiten eskubideak urratzen direnean, denon artean defenda ditzakegu, eta jazarpena gertatzen denean, denon artean geldiaraz dezakegu.

Bideoa deskargatzeko helbidea:

https://www.youtube.com/watch?v=h--qpbBEUqI

Bideoan garbi ikusten da denon artean aurre egin diezaiokegula jazarpenari. Denon artean hausnarketa sakona egin behar da nola egin daitekeen.

Ondorioak eta konpromisoak hartzen saiatuko gara:

Bideoan ikusi dena:

Laguntza ematen diote:

  • Nork:
  • Nola?
  • Zergatik?

Jazarpen-egoera bat ikusten dugunean, zer egingo dugu?<`p>

  • Biktimari laguntza emateko?
  • Jazarleari aurre egiteko?
  • Laguntza eskatzeko? Nori? Nola, zein bideak erabiliko dira?

DENON ARTEAN