Harremanen gakoak

1. Komunikazio-estiloak

Eguneroko harremanetan, pertsona batzuen jokabideek ondo edo gaizki sentiarazi ahal gaituzte. Gaizki sentiarazten gaituzten horien aurrean, jokabide ezberdinak izan ditzakegu: pasiboa, erasokorra edo asertiboa. 
Beharrezkoa da ikasleek komunikazio-estilo horiek bereiztea eta ekar ditzaketen ondorioak ezagutzea, sor daitezkeen gatazkak ulertzeko.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ataleko “Nire gorputzarekin BAT” ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

Egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea eta modu horiek bereiztea.

GARAPENA

Irakasleak jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia azaldu ondoren, gure arteko komunikazioan asertiboa izatearen garrantzia azalduko die ikasleei. 
Horretarako, “Komunikazio-estiloak” eranskina erabil daiteke. Han, komunikazio-estiloen definizioak ageri  dira (pasiboa, erasokorra edo asertiboa), eta baita estilo bakoitzak irudikatzen duen etiketa bat ere. 
Eranskin hori gelako pantailan proiekta daiteke jarduera egiten den bitartean, hiru estiloen definizioak begi-bistan egoteko.
Gero, ikasleak gelaren erdian ipiniko dira eta irakasleak “Zein komunikazio estilokoa da?” fitxan dauden esaldiak ozenki irakurriko ditu, banan-banan. Baieztapen bakoitzaren ondoren, txalo bat joko du eta tarte bat utziko du ikasleak lekuz mugitzeko: esaldiak deskribatzen duen komunikazio-estiloa PASIBOA bada, aurrez adostutako aldera joan beharko dute, eskuin aldera, esaterako; ERASOKORRA bada, kontrako aldera; ASERTIBOA bada, berriz, erdian geratuko dira. 

Adostutako lekuak identifikatzeko, “Etiketak” eranskina erabil daiteke.

Behin ikasleak kokatuta, irakasleak egiaztatuko du denak ados daudela eta garbi geratu dela esaldi bakoitza zein komunikazio-estilokoa den.

Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburuak zirela egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea eta jokabide horiek bereiztea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer ikasi duzu?
  • Zailtasunak izan dituzu?
  • Zer hobeto behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

KOMUNIKAZIO ESTILOAK

2. Urritasuna ez da eragozpena

Urritasuna duten pertsonek oztopo asko izaten dituzte eguneroko bizitzan. Beharrezko laguntzarekin, urritasuna duten pertsonek beren ametsak bete ditzakete.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ataleko “Nire gorputzarekin BAT” ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Urritasuna duten pertsonek beren helburuak lortzeko izaten dituzten oztopoak ezagutzea. 
  • Oztopo horiek gainditu dituzten zenbait pertsonen adibideak ezagutzea.
  • Pertsona horiekiko hurbiltasuna sortzea.

 

GARAPENA

Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia.

Ikasleek urritasuna duten bi pertsona ezagutuko dituzte, baliabideetan dauden bi bideoren bidez:

  • Constanza Orbaiz, garuneko paralisia duen gazte bat, psikopedagogoa eta eskola batean lan egiten duena.
  • David Casinos, kirolaria eta itsua,  Paralinpiar Jokoetan hiru domina irabazi dituena.

Bi pertsona horien testigantzak entzun bitartean, eragindako emozioari buruzko esaldi bana aukeratuko dute ikasleek kontakizun bakoitzean, gero talde handian komentatzeko.

Urritasuna izan eta bere ametsak betetzeko oztopo guztiak gainditu dituen beste pertsonarik ezagutzen duten galdetuko die irakasleak; erantzunak arbelean jasoko ditu. Lan horretan laguntzeko, adibide batzuk “Oztopoak gaindituta” eranskinean jasoko dira, eredu moduan.

Zerrenda horrekin erakusketa bat antolatzea proposatuko die irakasleak. Erakusketaren leloa Urritasuna ez da eragozpena izango da. Erakusketa non kokatu adostuko dute: gelan bertan, korridorean, ikastetxeko sarreran...

Ikasleek, 3 edo 4 kideko taldeetan banatuta, zerrendako pertsona bat aukeratu eta berari buruzko informazioa bilatuko dute 

  • datu biografikoak: jaiotze- (eta heriotze-?) data, jaioterria, ikasketak
  • oztopoak
  • lorpenak 
  • oztopoak gainditzeko garatu beharreko gaitasunak
  • erakusketan erabiltzeko irudiak 

Lana bukatzen dutenean, talde bakoitzak bere lana azalduko die gainerakoei eta aurrez prestatutako txokoan itsatsiko dute. 

Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburua zela urritasuna duten pertsonek beren helburuak lortzeko izaten dituzten oztopoak ezagutzea eta oztopo horiek gainditu dituzten pertsonen adibideak ezagutzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer ikasi duzu?
  • Zailtasunak izan dituzu?
  • Zer hobeto behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

  • Saio bat

BALIABIDEAK

  • Informazioa bilatzeko, ordenagailua edo bestelako gailu mugikor bat.
  • Posterrak egiteko, kartoi mehea, folioak, koloretako errotulagailuak, guraizeak, itsasgarria…
  • Oztopoak gaindituta.doc

Bideoak

 

URRITASUNA EZ DA ERAGOZPENA

3. Inor ez da galtzaile

Gatazketan, konponbideari heltzeko lehenengo lana da gatazkaren aurrean hartutako jarrera aztertzea.

Gatazka batean hartutako jarrerak aztertzen ditugunean, sarritan konturatzen gara ustekabean gatazkari ihes egiten diogula edota jarrera erosoa hartzen dugula. Baina arazoak horrela ez dira konpontzen. 

Gauzak ongi egin nahi izanez gero, beste era batera jokatu beharra dago.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ataleko “Nire gorputzarekin BAT” ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Gatazkak zer diren eta horien aurrean har daitezkeen jarrerez ohartzea.
  • Gatazketan norberaren helburuak eta harremanak biak zaindu behar direla ondorioztatzea.

GARAPENA

Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia.

Ikasleak binaka jarriko dira eta “Astoaren istorioa” eranskina osatuko dute.

  • Astoaren istorioa nola bukatzen den asmatu beharko dute, eta komikia osatu.
  • Haien ustez gatazka zer den azaldu beharko dute eta adibide bat idatzi.

Ondoren, bikote bakoitzak komikia nola bukatu duen kontatuko du. Gatazken definizioak arbelean jasoko dira eta taldean bat adostuko dute, ahalik eta modu sinpleenean; adibidez:

“Bi (edo gehiago) pertsonaren arteko desadostasuna, interes kontrajarriak dituztelako”.

Irakasleak gatazken adibideak jasoko ditu, geroago erabiltzeko. Gatazka horien aurrean izan daitezkeen bost jarrera nagusiak2 azalduko ditu ondoren, “Gatazkei aurre egiteko jarrerak”  eranskina baliatuta. Bertan ageri den grafikoa horman edo arbelean jar daiteke, ondorengo lanaren lagungarri.

Azalpenaren ondoren, ikasleak bost taldetan banatuko dira. Irakasleak “Gatazken aurrean (A eta B)” eranskina eta saioaren hasieran bikote bakoitzak idatzitako gatazken adibideak banatuko dizkie, talde bakoitzari gutxienez bi gatazka.

Talde bakoitzari jarrera hauetako bat egokituko zaio: lehiatzea, amore ematea, ihes egitea, lankidetza edo negoziazioa. 

Talde bakoitzak gatazka bat aukeratuko du, eta egokitutako jarrerarekin gatazka hori nola bukatzen den idatzi beharko du, gero talde handian irakurtzeko edo antzezteko. Beste ikaskideek gatazka bakoitzean nork irabazi duen / nork galdu duen asmatu beharko dute.

Astoen istorio osoa eta adostu duten gatazkaren definizioa horman jar daitezke, hurrengo saioetarako.

Talde handian, kontuan izanik helburuak zirela gatazkak zer diren eta horien aurrean har daitezken jarrerez ohartzea eta gatazketan norberaren helburuak eta harremanak biak zaindu behar direla ondorioztatzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer ikasi duzu?
  • Zailtasunak izan dituzu?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA
  • Bi saio

BALIABIDEAK

------------------------------

1 "La alternativa del juego". Paco Cascón eta Carlos Martín Beristaín

2  "Gatazkan eta Gatazkarako hezi” . Paco Cascón . Itzulpena, EIMA katalogoan. Egokituta

INOR EZ DA GALTZAILE

4. Elkarrizketa simulatua (Z)

Egonline[1]

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak:

  • Azter dezagun zer egiten dugun teknologia berriak erabiltzen ditugunean.
  • Identifika dezagun gure zer jokamolde gerta daitezkeen gogorrak edo arriskutsuak teknologia berriak erabiltzen ditugunean.

Denbora: 40 min

 

Nola egin:

Gela 3 taldetan banatu. Talde bakoitzak, zatar-paper batean, Whatsappeko elkarrizketa baten ohiko pantaila marraztuko du. Ondoren, kartoi mehea erabiliz, testu-ogitarteko batzuk moztu, eta elkarrizketa bat idazteko erabiliko dituzte. Ogitartekoak zatar-paperean itsatsita utziko dituzte. Zer gai erabil daitekeen? Honatx proposamen batzuk:

  • Gelako batzuk hondartzan egon dira. Haietako batek, gero, denen argazki batzuk gelako guztiekin partekatu ditu, inori baimenik eskatu gabe; eta, hara non hasten diren txutxumutxuka argazkiko jendeaz.
  • Taldeko bi lagun taldeko beste bat kritikatzen hasi dira, haren informazio pertsonala zabalduz.
  • Taldeko lagun batek beste baten argazki pertsonal bat igo du, baina berez ez da erakusteko modukoa. Hark ezabatzeko eskatu du, baina berandu da.

 

1. adibidea:

1. ikaslea: atzo hondartzan egon ginen.

2. ikaslea: bai, oso ondo pasa genuen.

3. ikaslea: honatx argazki batzuk.

4. ikaslea: zer ondo pasatu zenuten! Joeee... Gizena dago gero x ikaslea!

5. ikaslea: bai, eta zer xelebre geratzen zaion bainujantzia x ikasleari.

6. ikaslea: hara! Hori da jendea larrutzea! Ba niri inork ez dit eskatu argazki hori bidaltzeko baimenik.

………….

2. adibidea:

1. ikaslea: x ikaslea beti zapatila berberak jantzita etortzen da eskolara.

2. ikaslea: esaten ez dut ba nik... Etxean diruz eskas dabiltza, seguru!

1. ikaslea: zure gurasoak langabezian daude … badakigu udalaren harrera-etxean bizi zaretela, bai,

X kaleko etxe horretan, aurreko egunean hara sartzen ikusi nuen eta argazki hau egin nion, ikusi, ikusi…

2. ikaslea: telefonoa badauka ba …

……………..

3. adibidea:

1. Ikaslea (neska): hemen atzoko nire argazki bat, lehengusinak makilatu ninduen, makilatzailea da...

1. Ikaslea (mutila): a ze argazkiak...!

3. Ikaslea (mutila): bai gero, jua, talde guztietan jarri ditut …

1. Ikaslea: eh, ez zaitezte pasa, ez partekatu …

4. ikaslea: uste dut berandu zabiltzala …

…………..

 

Taldeek Whatsappeko elkarrizketak amaitzen dituztenean, denak bateratu, eta ikasleek analisi hau egin beharko dute:

Elkarrizketetan ba al dago ezer taldeko beste norbaiti min egin diezaiokeenik?

Konfiantza-harreman bera al daukagu taldeko guztiekin?

Whatsappeko taldean zabaltzen dugun informazio hori ausartuko al ginateke saretik kanpora ere gelan zabaltzen?

Zuen ustez, beste norbaiten datuak edo argazkiak baimenik gabe taldean zabaltzeak izan al dezake ondoriorik?

 

I. eranskina: Testuinguru teorikoa eta ondorioak

 

ELKARRIZKETA SIMULATUA


[1] Egonline Gida pedagogiko hau da teknologia berrietan nola hezi lantzeko. Egokitua

5. Indarkeria al da? (Z)

Egonline[1]

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak:

  • Azter dezagun zer den indarkeria.
  • Uler dezagun zeri esaten zaion indarkeria eta ikas dezagun indarkeria-motak bereizten, hartara ea asmatzen dugun sarean topa dezakegun edozer testuinguruan ondo kokatzen.
  • Gogoeta egin dezagun ea sarean zer indarkeria-egoerak gerta daitezkeen.

 

Denbora: 30 min

 

Nola egin:

Hasteko, azaldu indarkeriaren definizioa eta zer indarkeria-motak dauden (indarkeria-motak ez definitu, aipatu besterik ez). Hortik aurrera, esan taldeka jartzeko eta argazkiak aztertzen hasteko.

Taldeek, orain, argazkiak aurrean dituztela, gogoeta egin beharko dute, ea asmatzen duten argazki bakoitzak zer indarkeria-mota erakusten duen.

Ondoren, irakasleak, galdera batzuk eginez, gela eztabaidan jarriko du: ea zer den indarkeria, indarkeria-mota eta indarkeria baliatzeko moduak, baina testuingurutik atera gabe: inguru birtuala.

 

I. eranskina: Indarkeria-motak

II. eranskina: Galdera lagungarriak

III. eranskina: Argazkiak

IV. eranskina: Ekitaldiaren emaitza.

V. eranskina: Sareko indarkeriari buruz

 

INDARKERIA AL DA?


[1] Egonline Gida pedagogiko hau da teknologia berrietan nola hezi lantzeko. Egokitua