EGONLINE
Gaur egun, iragate-garai bat bizi dugu gizartean nagusi diren balioei dagokienez, planteamenduak berritzen ari baitira. Bide horretan, IKTek lehentasunezko tokia hartu dute, zuzenean eragiten baitiete gazteei, baita sozializatzeko garaian ere, eta euren bizitzetan nagusitu baitira; hala, bestearekiko eragin-trukea ezartzeko modua nahiz inguruan duten guztia hautemateko modua zehazten dute.
Gaur egun, euskarri teknologiko ugari funtsezko bihurtu dira nerabeentzat, baina bada besteen gainetik nabarmentzen den tresna bat, Internet; izan ere, euskarri informatikoaren bidez nahiz sakelako telefonoen bidez, gero eta toki nagusiagoa hartzen ari da gure gizartean.
Internetek ezin konta ahala aukera ditu, baina arriskuak ere baditu, komunikatzeko eta informatzeko tresna bikaina izan badaiteke ere, erabilera okerra eginez gero, indarkeriazko agerpenak bultza baititzake. Beraz, beharrezkoa da hezkuntza-zentroek nahiz gurasoek arlo horretan prestakuntza eta informazio handiagoa eskaintzea, ez soilik ikuspegi teknologian, baita Interneten erabiltzaileen artean eragin-truke egokia berma dezaketen hezkuntza-esparruetan ere. Hala, bada, sareak makina bat aukera eskaintzen ditu, eta beharrezkoa da garapen etiko eta morala eskuratzea bermatuko duten zenbait ikaskuntza barneratzea, aukera horiek modu egokian erabiltzeko.

INTERNET SEGURA FOR KIDS (IS4K)
Unitate didaktiko horietan hainbat gairi egokitutako azalpenak aurkituko dituzu ikasgelan lantzeko. Eduki horiek praktikan jarri ahal izango dituzu hainbat tailerren bidez. UD bakoitzean adierazitako metodologia aplikatzen du, eta ikasleek Inteneten erabilera segurua eta arduratsua nola erabili ikasten dute.