Ikastetxeko giro onarekin BAT

2. BAT gara
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko Isiltasunaren minutu magikoa jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Parte-hartze aktiboa izatea
- Gelako giroa ona izan dadin ardurak hartzea
GARAPENA
“Baditugu geure arauak” atalean adostutako arauak erabiliko dira akrostiko bat osatzeko hizki hauekin: B A T G A R A.
Ikasleak launaka jarriko dira, eta irakasleak “Baditugu geure arauak” atalean adostutako arauak edo jokabideak emango dizkie, B A T G A R A hizkiekin akrostikoa osatzeko. Akrostikoa apaintzeko, irudiak, marrazkiak… erabil ditzakete.
Erabakitzeko taldeetan egindako akrostikoen artean zein izango den gelako horman jarriko dena, lehiaketa bat egingo da, eta, hura aukeratzeko, bozketa. Akrostiko bakoitzak zenbaki bat izango du, eta bi irizpide erabiliko dira lana baloratzeko: originaltasuna eta elkartasun-adierazgarritasuna. Bi irizpide horiek kontuan izanik, ikasleek botoa emango dute Botoa eranskina erabiliz, eta horretarako prestatutako kutxa batean sartuko dute. Ikasle batek botoak irakurriko ditu, eta beste batek emaitzak arbelean idatziko ditu denon aurrean.
Irakasleak blokeetako saio guztien bukaerako balorazioan egindako ekarpenak irakurri, eta laburpena idatziko du koadernoan. Beharrezkoa ikusten duenean, denen aurrean irakurriko ditu.
Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako “Ni eta nire taldea” blokeko jardueren helburuak: ikaskideak hobeto ezagutzea eta denon artean giro ona izateko ahaleginak egitea.
Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:
Irakasleak argazki bat aterako dio, eta gelako BAT panelean itsatsiko du, beste geletan ateratakoekin batera.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
-
Kartoi meheak eta margoak
3. BAT ohiturak indartzen
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ataleko Isiltasunaren minutu magikoa jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Parte-hartze aktiboa izatea lantaldeetan
- Gelako giroa ona izan dadin ardurak hartzea
GARAPENA
Atal honetan, DBH 1 eta 2 mailetako jardueren sistematizazioa izan daiteke ikastetxeak egiten duen hautua, eta hori erabilgarria gerta dakioke 3. eta 4. mailetan ere erabiltzeko.
Halaber, beste hautu bat izan daiteke 1. eta 2. mailetan erabili ez dena atal honetan erabiltzea.
Horietako irizpide bati edo besteari jarraituz, ikastetxeak aukeratuko du zer jarduera egin atal honetan.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
1. Gelako BAT taldea
Jarduera hau1 egin baino lehen, komeni da ataleko “Isiltasunaren minutu magikoa” jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
- Bizikidetza eta berdintasuna kudeatzeko batzordea sortzea: gelako BAT taldea
- Lantaldeetan parte-hartze aktiboa izatea.
- Gelako giroa ona izan dadin nork bere ardurak hartzea
GARAPENA
Irakasleak azalduko ditu jardueraren helburuak eta erabiliko den metodologia. “Gelako BAT taldea” zer den eta zein diren haren funtzioak ere azalduko du irakasleak.
BAT taldeak lau kide izango ditu eta astero kide bat aterako da eta beste bat sartu. Funtzioak “BAT taldearen funtzioak” eranskinean daude. Irakasleak, beharrezkoa ikusten badu, zerbait gehitu edo moldatu egin dezake.
“Gure arauak” atalean adostutako arauak izango dira BAT taldeak izango duen erreferentzia elkarbizitzaren kudeaketan laguntzeko. Astean gertatutakoa jasotzeko, “Astekaria”eranskina erabiliko dute.
Irakasleak blokeetako saio guztien bukaerako balorazioan egindako ekarpenak irakurri eta laburpena idatziko du “Gelako BAT koadernoa”n2. Beharrezkoa ikusten duenean, denen aurrean irakurriko ditu.
Irakasleak ikasleei gogoraraziko dizkie egindako “Ni eta nire taldea” blokeko jardueren helburuak: ikaskideak hobeto ezagutzea eta denon artean giro ona izateko ahaleginak egitea.
Arbelean, denon artean, esaldi hau osatuko dute:
Irakasleak argazkia aterako dio, eta gelako BAT panelean itsatsiko du beste geletan ateratakoekin batera, edo gelako koadernoan.
DENBORA
- Saio bat
BALIABIDEAK
-------
1 Pentacidad lantaldea (2005). Bizitzarako gaitasunak eta balioak (moldatuta)
2 Ikusi DBH 1 eta 2.mailako Ni eta nire taldea blokeko Gelako BAT koadernoa jarduera