INGURUNE SEGURURAKO KONPROMISOA

Orain arte hainbat jarduera desberdin planteatu ditugu, bloke desberdinetan banatuta daudenak:

  • Ni eta nire taldea
  • Adimen emozionala, harremanen oinarria
  • Trebetasun sozio emozionala
  • Besteekin harremantzen

Jarduera hauek Lehen hezkuntzako lehenengo ziklora zuzenduta daudenez, azken bloke hau proposatzen dugu, ingurune segururako konpromisoa indartzeko xedearekin.

Ikasturte hasieran BAT kanpaina eta aurrerago garatuta dauden hainbat ekintza planteatzea ondo legoke, alde batetik, gure ikasleengan motibazioa pizteko eta pertenentzia sentimendua garatzeko eta beste alde batetik, komunitate osoak bizikidetzaren aldeko kontzientzia garatzeko.

Bloke honen xedea, eskola espazio segurua izatea izango da. Horretarako ikastetxeko komunitate osoaren partaidetza eta konpromezu publikoaren adierazpena ezinbestekoak izango dira.

Jarraian Bizikidetzaren aldeko kanpaina bat sortzea proposatzen dugu, ondorengo faseak izango dituenak:

  • Kanpainaren diseinua
  • Aurkezpena
  • Atxikimendua
  • Ebaluazioa

 

Helburuak

  • Jazarpenaren kontrako konpromezua adieraztea
  • Tratu onen aldeko lanketa egitea
  • Ikas-komunitatearekin batera bizikidetzaren alde lan egitea
  • Ikastetxean kanpaina zabaltzea
  • Ongizate pertsonala eta taldekoa garatzea.
  • Taldea ahalduntzea

Ebaluazio-irizpideak

  • Lankidetza
  • Pertenentzia sentimendua
  • Parte-hartze aktiboa
  • Konpromezua

Lorpen-adierazleak

  • BAT taldea ezagutzea
  • Bizikidetzaren aldeko kanpaina sortzea
  • Hezkuntza komunitatearen partaidetza aktiboa
  • Kanpainaren zabalkuntza garatzea
  • Tratu onen aldeko konpromezua hartzea

Jarduerak

Nire barnera begira   

  1. Gau on!
  2. Yogan trebatzen

 

Diseinua

  1. BAT taldea leloa
  2. Postontzia

 

Zabalkuntza

  1. BAT taldearen aurkezpena
  2. BAT bideoa

 

Atxikimendua

  1. BAT kontratua
  2. BAT diploma
  3. BAT jaialdia

 

Autoebaluazioa

  1. Autoebaluazioa