Kanpaina diseinatu

https://lh3.googleusercontent.com/6lW-Ov1Qz_DFhPlYwiEIDsAReKL4VY912NI0w1m3Zhk1a5WmxiDwzhv0L8kzeMXvoc0_5h4M5KJtoc0hgtj5ZbqR4a6BqHpNU5ov5CUzeKVzLufoO9Mkx0nL61kgaTME8Ji9UP9t

Leloa eta irudia diseinatu

Kanpaina bat antolatzen hasten garenean, pentsatu behar dugun lehenengo gauza da ea zer komunikatu nahi dugun, eta, horretarako, leloa eta irudiak dira elementu interesgarrienak.

Beraz, zer esan nahi dugun ondo adieraziko duen lelo bat pentsatu behar dugu, eta, horrekin lotuta, irudi edo marrazki bat. Azken hori guk egina edo Internetetik deskargatua izan daiteke.

Alde batetik, sinplea izan behar du, baina baita deigarria eta esanguratsua ere.

Horretarako, lauzpabost kideko taldeak egingo ditugu eta Arkatzak erdira (1) egitura erabiliko dugu. Gero, talde bakoitzak proposatutakoa talde handian aztertuko da, eta proposamen bat aukeratuko da Talde nominalaren (2) dinamika erabiliz.

OHARRA: lan hori hainbat gelatan egiten bada, proposatzen diren lan guztien artean aukeraketa egiteko dinamika berdina erabil daiteke

-----------------------------

1 Pujolas, P. y Lago, J. R. (coord.). PROGRAMA CA/AC («Cooperar para Aprender / Aprender a Cooperar»). Implementación en clase del estudio cooperativo PARA ENSEÑAR A APRENDER EN EQUIPO..